“Ez nago” Karmele Jaio

Irakurri Karmele Jaioren testua eta galderak erantzun

Mezu elektronikoa bidali eta berehala etorri zait bueltan, “azaroaren 10era arte ez nago” leloarekin. …..1….. ez dago. Honek, behintzat, aitortu du, pentsatu dut. Izan ere, azken aldian jaso ditudan erantzun askotan bidaltzaileak burua beste nonbait duela sentitu dut, nerabeak familiako bazkarietan erakusten duten …..2….. gertu: izeko edo aitonaren galderei erantzuten diete, bai, baina begiradak mahai azpian duten mugikorraren pantailan itsatsita dituzte. Azken aldian, halako erantzun asko jaso ditut, nik bidalitako mezua zeharka irakurri dutela egiaztatzen …..3……

Gure gizartean …..4….. jende gehiago omen dago fisikoki dagoen lekutik urrun, beste lekuren batean, gogoa beste inon: egunero ikusten dugu norbait mugikorrari esker bulegoko lana egiten trenean doan bitartean, edo …..5….. dagoenean Interneten bidez oporretako bidaia prestatzen, edo lagun batekin hitz egin bitartean hatsappak etengabe erantzuten, edo Facebookeko horma behin eta berriz errebisatzen lagunekin pintxo-potean ibili bitartean.

Egon …..6….. lekutik urrun egotea ohiko bihurtu da, antza, baina txarrena da jarrera kutsakorra dela, …..7….. , eta egunkariak irakurri besterik ez dago horretaz konturatzeko: herritarren zerbitzura egotearen ardura politikotik urrun ibili dira urtetan politikari asko, euren buruaren probetxuaren ideiatik oso gertu; eta herritarren …..8….. sustatu eta bermatzeko duten obligaziotik urrun egon direnak ere badaude, azken aldian, oso presente. Bizikidetza sustatu ordez, gizarteko zenbait talde estigmatizatu dituzte, etiketak jarrita, jendea banatuta, beste arraza edo jatorri bateko …..9….. mesfidantza sortarazita. Euren betebeharretik hain urrun, euren betebeharren kontrako erabakiak hartuz.

Berriz begiratu diot bueltan etorri zaidan mezu elektronikoari. “Ez nago” …..10….. didan hartzaileak burua dagoen lekuan bertan izatea sinistu nahi dut. Ea dagoen lekuan egoteko gaitasun hori berarekin ekartzen duen bueltan. Eta ea hori ere kutsakorra bihurtzen den.

Karmele Jaio

Aukeratu hitzik egokiena

Mundua zabala eta arrotza da

Irakurri edota entzun Joseba Sarrionandiaren poema eta gero ariketak egin. Amaitzeko baduzu bere bizitzari buruzko filmaren trailerra.

Maisuaren abotsa entzundakoan jakin-minez

gelditu nintzen:

«Mundua zabala eta arrotza da» zioen

 liburu bat eskuetan zabalik.

Ate erdi irekitik ikusi nuen, Maisua, umeen

artean zutik diktatzen:

«Mundua zabala eta arrotza da» errepikatu zuen

 eta umeak buruak makurtu eta

lapitzak paperaren kontra sakatuz hasi ziren

idazten: «M u n d u a…»

Maisuak silabak larriduraz iraun erazi zituen

gehitzeko «za-ba-la e-ta…»

gero abotsa ezpainetan zintzilik eutsi ondoren

bukatzeko «…arrotza da».

Libura berriz kontsultatu eta kaligrafiaren

garrantzia azpimarratuz bezala

errepikatu zuen «Mun-du-a za-ba-la…» eta

hizkiak luzeagotuz «e-ta a-rro-tza da».

Orduan pausa laburra egin zuen eta gero errime

berriro: «Mundua zabala eta…»

eta umeteriak, begiak paper lohietatik altzatuz,

oihuka esan zuen: «…arrotza da!».

Hitz jolasak

Erantzun galderak

Sinonimoak

Bilatu hitz bakoitzaren sinonimoa

Eusnob – Mursego

Entzun Musergoren abestia eta gero ariketak egin.

Eusnob - Mursego

Hitzak

Kafea eta galletaken ezagutu zintudan, Kokoshca-k Nicoren Desertshore pintxatu zuen egun hartan, Garrelen filmografia osoa buruz aipatu zenidan, zeure herriko zineklubean mahai inguruak gidatzen zenituela. Nouvelle Vague eta zinema japoniarrean aditua, Fritz Lang, Truffaut, Tati, Duras, Varda, Visconti, Houston, Kaurismaki, Kiarostami, Kusturika, Kawase, Kurosawa, Kim ki duk, Won Kar Wai, Jarmusch, Buñuel, Val del Omar, Rosales, Iriarte, Lakuesta eta Jordáren mireslea

 

 

 

Zu euskal intelektuala,

homo sapiens kontzeptuala,

ahoa ireki eta berehala

konturatu ginen eusnob bat zinela.

 

Musikazale amorratua,

soziologian doktoratua,

makrobiotikan aditua,

artista frustratua.

Liburujale aseezina,

saiakera filosofikoen irakurle fina,

zutabegile geldiezina,

blogosferako gatz eta pipermina.

 

Berria, Argia, RDL eta Ruta 66-en harpideduna. Carne Cruda, El septimo vicio, Lizardiren baratzaren entzulea. Zabaleta, Ocariz, Rozas, Rodríguez ahizpak, Jeletonen zale sutsua. Galfarsoro, Escohotado, Zizek, Deleuze, Lacanen jarraitzaile petoa.

 

Zu euskal intelektuala,

homo sapiens kontzeptuala,

ahoa ireki eta berehala

konturatu ginen eusnob bat zinela.

 

Usopop, Primavera Sound, Xiru, Lemon Day, Bebarruko Jardunek, Sonar… Ertz festibalera tapoirik gabe joaten zarenetakoa… Anjel Erroren twittak retwitteatzen dituztenetakoak, berak bezala taktel txandala gorbatarekin gonbinatzen duzu. A topa tolondro, Love of 74, Separata, Lapiko kritikoa… egunero begiratzen dituzu. Berlin eta New Yorkera bidaiak… Ajoblanco zaharrak irakurri, egun Jot down eta Diagonala…

 

Zu

Hutsuneak bete

Bilatu hitz bakoitzaren sinonimoa

Eguzkia eta herritarrak

Entzun edota irakurri Koldo Amestoyren ipuina eta gero egin proposaturiko ariketak.

Eguzkia eta herritarrak
Orain duela aspaldi bazen Euskal Herrian holako ohitura bat: lurra jo behar zela eguzkia altxarazteko zeruan. Goiz batez eguzkia ez zela oraindik agertua, gaua iluna zela; gure hiru lagun, hiru baserritar ari ziren hortxe, harri zabal baten inguruan beren makilekin harri hau jotzen, jo eta jo, kiski-kaska, kiski-kaska.
Hurbildu zitzaien orduan ezezagun bat eskatuz:

  • ”Zertan ari zarete ba hor?”
  • Harria jotzen dugu hau esnatzeko, eta harria esnatuta, iratzartuta eta gero, ba lurra esnatu araz dezala, lurrak bota dezala zeruan eguzkia, eta eguzkiak zeru gainetik egin dezala  egin behar duena.
  • Ba, ba, ba…. ez duzue holako lanik egin beharrik, nik badaukat hori egitekoa, eta lasaiago,  zoazte ba etxera!

Hiru laborariak urrundu ziren orduan makilak eskuan.
Ordubete berantago entzun zuten gure hiru nekazariek holako kantu arraro bat; korrika, lasterka, hurbildu ziren delako harri zabalaren aldera eta ikusi zuten hortxe pizti bat, hegazti bat, eta entzun batez ere  kantua: kikirriki eta kukurruku, kukurruku eta kikirriki, kantuz ari zela txori hori. Eta laster ikusi zuten hantxe, mendiaren beste aldean hodei ertzetik agertzen poliki-poliki lehen printzak, eguzkiaren lehen izpiak. Eta eguna argitzen ari zuela, horra non ikusi zuten ba txoria, txori ederra, dena luma, dena kantu, dena……

  • Eh, zer da ba hau? Zer duzu ba txori hori?
  • Ba hau da oilarra.
  • Aizu, zure oilarrak halako lan ederra egiten duela,  eguzkia zeruan altxarazten….Salduko diguzu zuk zure txori hori?
  • Bai.

Ezezagunak onartu zuen eta saldu zien oilarra garesti, franko garesti, bai. Gure laborariek ekarri zuten txori hau etxera eta egun osoan tarteka bere kikirriki kukurrukuak botatzen zituela baina eguna nahiko lasai pasatu zuen, eta gaua ere bai. Haatik, biharamun goizean betiko legez goizero egiten zuen bezala hasi zen gure oilarra kukurruku eta kikirrika eguzkiari deika, deika eta deika… Goizik, hain goizik… Goizegi, goizegi… Oilar madarikatua!!!

BEHARTU-ren ordez, ARAZI erabili ondoko esaldi hauetan:

Aukeratu onomatopeia egokia

Aukeratu onomatopeia egokia