Lukas Nesprias

Txikitatik Euskal Telebistan Doraemon, Tsin Chan ta hori guztia ikusiz, plazer egiten du hemen ikusteak animazio pixkat.

Egun on, lukas naiz, ongi etorri, zatozte.

21 urte ditut eta Baionakoa naiz, alternantzia batean naiz Bidarten, animazio estudio batean, Disnoc izena du, eta estudio berri bat da, 3 urte dituena, nik komikiak egiten nituen txikia nintzelarik, eta lagunekin istorioak kontatzeko, eta egun batean lan bihurtzea nahi, marrazkia, biologia egin nahi nuen, baina lehenean konturatu naiz, ona nintzela marrazten, beraz zergatik ez marrazkia egin, banuen arte eskola garai hontan, eta nere irakasleak  gomendatu zidan joaitea Angoulemera MCA izeneko eskola batera . Han marrazki bizidunak egiten zutelako

Enetzat inportantea da hemen lan egitea, eta hemen lana atxemaitea animazioan, sektore horretan. Jadanik plazer ematen duelako etxetik hurbil atxemaitea nire sektorean lan bat, ez zelako ohiturarik lehenago, ez zelako existitzen, plazer egiten du hemen ikuste animazio pixkat, txikitatik euskal telebistan Doraemon Shin Shan eta horiek guztiak ikusiz. Hegoaldean izan dira Black is Beltza eta hori guztia, bainan, hemen ez zen oraino ezer iparraldean, eta estudio hau zinez ongi hasten da, Nathan Otano izenekoak montatu du estudioa hemen, biziki interesatua da zerbait egiteko euskal mitologiari buruz.

Orain ari gara garatzen estudioaren proiektu bat eta hau da Jazzari buruzko seria bat, Blues Figures, hemen animazio errealista egiten dugu, aski pentsatua, eta marrazki aski konplexu batekin. Ez da erreza, baina biziki interesgarria, Interesatzen zait, bideojoakoaren inguruan lan egitea ere, pixkat egun nahasten delako media guztiak edozein gisaz, adibidez egin berri duguna, joko narratiboa bat, istorio bat, eta osorik marrazkiz. Harmoni du izena, guk animatu dugu, pertsonaiaren animazioak, hitz egiten dutelarik eta zinematik Dont nod izeneko kutxa bat da, Life is Strange izeneko joko bat, baina nahi dut lan egin dugula Life is Strange lan egin zuten jende batzuekin. Egun badirelako publiko berri bat marrazki bizidunekin handitu direna, egun nahi dute beti ikusi animazioa, bainan helduentzat, eta erran nahi du pixkanaka edozer garatuko direla, eta hemen nahi dute polo bat sortu, beraz alternantzia eta gero pentsatzen dut berriz etortzen ahalko naizela lan egiterat, hemen badirela anitz grazia dutena, eta ez direna explotatuak, eta ez direnak erabiliak euskal kulturan, zerbait egitea, hura materiala ainitz eta oraino ari naiz estudio batean, baina badira batzuk independenteak edo, stop motion, eta hori guztia beraz exploratzea eta bereziki plazer hartzea, ainititz marraztuko duzulako animazioan, beraz hori da maitatzea marrazten duzuna 

Maurizia

Baionako tren geltoki ondoan etxe huts bat okupatu du gazte talde batek.

Orain dela bi aste, maiatzaren 4ean, gazte talde bat barnera sartu ginen, bizitzeko xedearekin, eta bizitzeko xedeaz gain, eraman dugu proiektu bat, Maurizia proiektu deitzen dena, bai kulturala, eta soziala dena, nahi baitugu etxea, auzokoer eta Baionako jendeari ireki.

Aspalditik dago hutsa, eta proiektu bat dagoen arren, etxebizitzaren arazoarekin hainbeste urte abandonatuta egotea, ezin onartua dela diote. Ondorioz, hutsik dagoen bitartean, erabilia ahal izateko kontratu bat proposatzen diote Herriko Etxeari.

Orain dela hamar bat urte, hustua izan zela hemen eraikina eta badakigu badirela proiektu zenbaitzu gibelean, eta badakigu hiruzpahirutik hamar urtetarat emanen duela plantan ezartzeko, beraz, guk galdetzen dioguna Herriko Etxeari eta auzapezari, beraz da Intercalaire delako kontratu baten izenpetzea, horrek erran nahi du, obrak hasi arte edo proiektu bat plantan ezarri arte, guk tokiaren erabiltzea.

Polizia jada hurbildu zen bart, bainan eraikinera sartzeko aterik hautsi ez dutenez ezin izan dituzte gazteak kanporatu.

Kanporatze prozesu legala baina abiatuko dute orain.

Dibertsitatearen astea Baioan

Dibertsitatearen astea Baionan, kultura eta tematika desberdinen artean, elkartasuna eta tolerantzia bezalako balioak goraipatzeko. Hiriko elkarteen bidez herritarrak sentsibilizatzea da xedea, 7. edizioa da jada.

Dibertsitatea balioztatu nahi dugu, Baionan elkarte sare oso aberatsa dugu. Denak elkarrekin nahasirik, kultura desberdinak eta bata eta bestearen elkar ezagutza sustatu nahi dugu.

Baionan jaio berri den elkartea batuko da aurten, Elkarlana Lagunak izenarekin, arazo psikikoak dituzten pertsonen inklusioaren aldeko elkartea hain zuzen.

Zilo bat zen, ez zen fitsik, ez zen deus, eta hortakoz pentsatu dugu hor leku bat, bai, irekia da lehenik eritasun psikikoa dutenentzat, bainan ez bakarrik, inportanteena da ukaitea leku bat irekia denentzat.

“Cafecito” izena du lekuak, osasun mentala herritar guztiak hunkitzen gaituen gaitza dela erran dute, eta beraz, elkarlana ezinbestekoa da.

Batzuek, nola da?, bakarrik  bizi dira, ez dute harremanik, ez dute loturik, eta orduan, holako gelarekin lotura bat atzemanen dugu beste elkarteentzat, beste profesionalekin, ontsa, hobe izaiteko, orduan, leku bat irekia, atzemanen dute, eta hori inportanteena da.

49 elkarte batu dira dibertsitatearen aste hontan, 11 ekimen eskainiz. Martxoaren 11a bitartean publiko guztientzat, euskarak ere badu tokia: bisita gidatuekin, hitzaldiak, kirola, errugbia esaterako langabezian denbora asko doazen pertsonak laguntzeko. Elbarrituen egunerakotasuna gertutik ezagutzeko, errealitate birtuala, kontzertuak eta abar luze bat.

KASU garagarnoa

  • Transkripzioa

    Kasu izeneko garagarno berria Baiona Ttipian, zehazki auzoko ostalariek sortutako proiektua da, bertako 16 ostatutan banatuko dena.

    Lehenik eta behin proiektu kolektiboa da eta helburua zen gure auzoa pixkat batzeko, proiektu baten inguruan,  lehen edizioan 16 ostatuetan banatuko dena garagardo hau.

    Elkarren arteko proiektu hau Angeluko La Superbe garagarnotegian ekoitz eta. Afitxa ere sortu dute garagarnoak daraman logoarekin batera.

    Etorri dira nire ikustera, zenta Baionan Ttipian bainiz, eta egiteko tokiko lan bat, eta proiektu bat. Gira leku bat biziki non pasatzen diren gauza aunitz, eta normal atzemaiten genuen ere holako proiektu batean sartzea.

    Baiona Ttipiko ostalariak elkarren artean egiten dute lan auzoa dinamizatzeko, baina lehen aldia da horrelako proiektu amankomun bat sortzen dutena. Lehen eidizio hau 2 000 litrorekin mugatua izanen da, eta ostean, beste bat sortzea da xedea, beti ere  izen eta   logo berarekin.

    Beraz, gure lagunak La Superbekoek sinestu dute gure proiektuari, eta beraz haiekin egin dugu lehen edizio hori Pale Ale motako garagardo bat sortuz, eta geroan bai helburua litzateke beste motako garagardo bat sortzen edozein Euskal Herriko hornitzaile edo holako “brasserie artisanal” delakoa bat egitea; ikusiko geroak zer emango duen.

    Edizio mugatuarekin  batera afitxak ere mugatuak dira; proiektu hontako ostatuak identifikatu eta apaintzeko gisan

    Horregatik badira izenpetuak dira eta badute zenbaki bat, eta 23ren gainean hori da 3garrena, eta ezin dira gehiago izanen.

    Pixkat komunikazioarentzat bainan nik ikusten dut ere hori artistikoki dela marrazki bat bezala ezartzen ahal duzuna muru baten gainean eder egiteko.

    Baiona Ttipiko proiektu kolektibo hau auzoa bateratu eta federatzeko asmoz jaio berri dena.

SARRERA

Errenteria, 1949. Gizarte Laguntzarako ikasketak egin ondoren lau urtez bizi izan zen Parisen eta han Filosofian lizentziatu zen 1973. urtean. Frantziako hiriburutik itzultzerakoan, euskara ikasteari ekin zion; irakasle egon zen lehenengo Zarauzko ikastolan eta Lasartekoan geroago.

Zenbait urtez Oinarrizko Heziketan eta IRALEko irakasle gisa jardun zuen. Egun, Literaturaren Didaktikako irakaslea da Donostiako Unibertsitate Irakasle-Eskolan (EHU). ArgiaEginPunto y Hora eta Anaitasuna-n batez ere artikulugintzan jardun izan du, eta gaur egun ere horretan dihardu zenbait aldizkari eta egunkaritan.

1982an lehenengo ipuin liburua argitaratu zuenetik Haur eta Gazte literaturan eman ditu bere literatur ekoizpenaren lanik gehienak. Berritzailea eta kritikoa izan da esparru honetan. Oparoa liburuak idazten (hogeitahamar bat titulu argitaratu ditu); hizkuntza askotara itzulia (katalana, galiziera, gaztelera, ingelesera, frantsesera, alemaniera, grekerara, arabiarra, koreanoa…); jende askok irakurria; sari askoren irabazlea eta beste zenbaiten hautagaia; irakurzaletasunaren sustatzaile nekaezina…

Piton sugea ipuinaTxalapartak argitaratu zuen Gutiziak izeneko liburuan (gutizion egileak euskal emakumezko idazleak dira). Gainera, Alukiss. Basotik edanez liburuan ere argitaratu zen testu hau (Antton Olariaga eta idazle askoren arteko liburua, Ereinek kaleratutakoa).

IPUINA

+I. zatia
…zeharka hitz egiten dudala, zeharka nabilela, eta zer? Bada horregatik, hain zuzen, marra zuzenari diodan amorru eta gorrotoagatik, hurbildu nintzaion berari, Jemaa el Fna plaza marokoar hartan, eta igual-igualak ginela iruditu zitzaidan, benetako izaera ezkutuari dagokionez esan nahi dut, maitasun beharrak narrasti eta bihurri bilakatzen baikaitu, korapilo eta uztai afektiboak sortzen…
+II. zatia
nola ulertu bestela, etxera heldu eta osasunez sendo eta oihanean ohitutako bi metro eta erdiko piton sugea nire bizkarretik gora igotzen aritzea, laztan herabetiz nire belarriak amultsuki laztanduz hastea…
+III. zatia
esaidazue zer esan nahi duen horrek, norbait maitatzeko behar ikaragarria duela ez bada, animalia gajoa kariño faltan, kariño faltan hiri handi honetan, eta nire lepoa inguratuz bere burutxo berdea aurpegira begira-begira geratzen zaidanean egungo populazioaren hazkundeaz hitz egiten diot nik, nola hirian gero eta jende gehiago dagoen gu gero eta bakarrikago gauden bitartean, eta horrelakoetan, ez dago munduan berak ematen didan baino besarkada estuagorik, sutsuagorik, burutik hasi eta hanka puntetarainoko besarkada, sentsazio esplikaezina, ene piton maitea…
+IV. zatia
eta hori ezin dute ulertu etxera etorri eta hirian naufragatutako piton suge ederra sofan etzanda ikusten dutenek, are gutxiago lurrean biribildua aurkitzen nautenean, eta zaila egiten zait ezertxo ere ulertzen ez dutenen galderei erantzuten hastea, ea zer jaten duen nire piztia horrek, ea akuririk edo arratoirik ematen diodan, eta ziur nago erotzat hartzen nautela noiz irentsiko nauen zain nagoela aitortzen diedanean.

I am text block. Click edit button to change this text. Lorem 

ARIKETAK

BERRIDAZKETAK

ADIZKIAK

ERLATIBOZKO PERPAUSAK

ZEHAR GALDERAK

BESTE IPUINAK

Makilakixki

Makilakixki

SEME ZAHARRA MUNDUZ MUNDU

Behin batean, mendiko baserri batean gizon zahar bat bizi da. Gizonak hiru seme ditu. Aita-semeak pobreak dira eta gogor lan egin behar dute. Horregatik

 

Egun batean, seme zaharrak hauxe erran dio aitari:

  • Aita, mundua ikusi nahi dut
  • Mundua ikusi? Zertarako? Ez zara ongi hemen? galdetu dio aitak.
  • Hemen pobreak gara eta pobreak izanen gara beti. Nik munduan ibili nahi dut eta dirua irabazi. Diru asko irabazi nahi dut!

 

Esan eta egin. Egun batean, seme zaharra etxetik irten da eta munduz mundu joan da. Mendi handiak igo ditu, itsaso zabalak zeharkatu ditu eta herri ederrak ikusi ditu. Baina, ibili eta ibili, mutil gaztea azkenean oso akiturik da eta hauxe pentsatu du:

 

  • Nahikoa ikusi dut mundua. Oso nekatuta nago eta orain hemen geldituko naiz. Baserri honetan hasiko naiz lanean, lasai bizitzeko.

 

Eta horrela egin du. Seme zaharra lanean hasi da leku horretan. Gogor lan egin behar du goizetik gauera arte. Etxeko nagusiaren lurrak landu, ardiak zaindu, abereei jaten eman eta beste lan asko. Baina seme zaharra langile ona da eta lan guztiak ondo eta arin egiten ditu.

Etxeko nagusia oso kontent dago mutil gaztearekin eta, horregatik, urte bat pasatuta, opari on-on bat egin dio.

  • Opari bat daukat zuretzat, mutil: astotxo hau – erran dio nagusiak mutil gazteari. Oso asto berezia da. Zuk “eman urrea” esan berari eta laster urre piloa aterako du ipurditik. Egin proba eta ikusiko duzu!

 

Eta horrela izan da. Mutil gazteak astoari “eman urrea” esan dio eta astoak urre piloa atera du ipurditik. Gero, berriro erran dio “eman urrea” eta astoak berriro atera du urre piloa ipurditik.

 

  • Eskerrik asko, nagusi – esan dio mutil gazteak.

Seme zaharra pozik dago. Munduz mundu ibili da eta gogor lan egin du, baina azkenean dirua irabazi du. Diru asko irabazi du!

 

“Orain aberatsa naiz. Etxera joateko tenorea heldu da”, pentsatu du seme zaharrak. 

 

Eta horixe egin du. Astoa hartu du eta etxerantz joan da. Baina, ibili eta ibili, azkenean gaua heldu da eta etxea urrun dago oraindik. Seme zaharrak lo egiteko toki bat behar du, noski. Halako batean, ostatu bat ikusi du bide ondoan eta hara sartu da.

Lotarako orduan, mutilak astoari urrea eskatu dio eta abereak, beti bezala, urrea bota du ipurditik. Ostatuko nagusiak dena ikusi du eta pentsatu du: “Asto honekin aberatsa izanen naiz. Neuretzat hartuko dut eta antzeko asto bat ipiniko dut honen lekuan”.

 

Hurrengo goizean, seme zaharrak etxerako bidea hartu du. Astoaren gainean doa poz-pozik.

 

  • Aberatsak gara! erran die seme zaharrak aitari eta bi anaiei etxean. Asto berezi honek urrea ematen du! Ikusiko duzue!

 

Orduan, seme zaharrak “eman urrea” esan dio astoari, baina haren ipurditik ez da urrerik irten. Berriro erran dio, baina urrerik ez. Astoaren ipurditik gauza bakarra atera da azkenean: gorotza

Handik denbora batera, bigarren semeak ere munduz mundu joatea pentsatu du. Esan eta egin. Anaia zaharrak bezala, denbora luzea pasatu du mundua ikusten, baina gero nekatu da eta baserri batean hasi da lanean.

 

Han oso gogor lan egin du urte batez. Etxeko nagusia oso kontent da mutil gaztearekin eta, horregatik, opari on-on bat egin dio.

 

  • Opari bat daukat zuretzat, mutil: mahai hau. Erran dio nagusiak bigarren semeari.
  • Oso mahai berezia da. Zuk “eman janaria” esan eta mahaia janariz beteko da.

 

Eta horrela gertatu da. Mutilak mahaiari “eman janariak” erran dio eta laster janari gozoz beteta agertu da.

 

Bigarren semea oso pozik dago. Mahaia lepoan hartu eta etxerantz joan da. Baina, ibili eta ibili, azkenean gaua heldu da eta ostatu batean sartu da.

 

Afaltzeko orduan, mutilak “eman janariak” esan du eta mahaia laster janari gozoz bete da. Ostatuko nagusiak dena ikusi du eta hau pentsatu du: “Mahai hau neuretzat hartuko dut eta, honen lekuan, antzeko bat ipiniko dut”.

 

Hurrengo goizean, mutil gazteak mahai faltsua lepoan hartu eta etxera joan da.

 

  • Mahai berezi honek denetariko janariak ematen ditu! Ikusiko duzue!. Erran die aitari eta anaiei etxean.

 

Orduan, mutilak “eman janariak” esan dio mahaiari, baina haren gainean ez da janaririk agertu…

Seme gaztea ere munduz mundu joan da. Eta anaiak bezala, leku ederrak ikusi eta gero, lanean hasi da baserri batean. Eta anaiei bezala, etxeko nagusiak opari bat egin dio: makila bat.

 

Makila berezia da. Haren aitzinean “makilakixki” esan eta makilakadak jotzen hasten da, gelditu gabe.

 

Seme gazteak makila eskuan hartu du eta ostatura joan da zuzenean. Nagusiarekin hitz egin nahi du.

 

  • Anaia zaharrari astoa lapurtu diozu, eta besteari, mahaia. Ekarri biak hona oraintxe!. Esan dio haserre.
  • Nik ez dut ezer lapurtu. Esan du nagusiak.
  • Ziur zaude? Orain ikusiko dugu! Makilakixki!

 

Eta hitz hori esanda, makila ostatuko nagusia gelditu gabe jotzen hasi da. Gero, inguruko plater, edalontzi eta botilak apurtu ditu.

 

  • Gelditu makila hori! Gelditu makila hori, mesedez! Oraintxe ekarriko dizkizut astoa eta mahaia! Esan dio ostatuko nagusiak azkenean.

 

Aita eta hiru semeak orain oso aberatsak dira, egunero bapo jaten dute eta, gainera, makila berezi bat dute, haiei inork ezer ez lapurtzeko

 

Hau hala bazan, ez bazan,

sar dadila kalabazan,

eta irten dadila herriko plazan