Joan soseguz – Ruper Ordorika

Entzun Ruper Ordorikaren abestia eta gero ariketa egin.

Beste sasoi batean, bizitza,
denbora honetan ez, halako batean.
Beste hiri batera abiatu,
ahotsen artean zu ezagutu.
Baina hor ari zaizkit etxeko hotsak,
herriko kanpaiak,
hego haizea.
Gora eta behera dabila ene gogoa,
ez daki zuzen nondik nora joan.
Joan soseguz,
lasai joan,
haizea lagun da
aldaketan.
Joan soseguz,
lasai joan,
pausoa luze eman
leunean.
Ihesi nahian dabila ene burua,
ilargi beteak erakartzen ura.
Gora eta behera dabila ene gogoa,
ez daki zuzen nondik nora joan.
Joan soseguz…

Ikusten duzu goizean

Joan Batista Elizanburu Irazabal

(Sara, Lapurdi, 1828ko abuztuaren 14a – 1891ko urtarrilaren 2a) euskal idazlea izan zen, Mitxel Elizanbururen lehengusua. Labaienen eta Sarasolaren ustez, XIX. mendeko euskal poetarik onena izan zen, umoretik tristurara erraz igarotzen zekiena. Olerkiez gainera, eleberri labur bat ere idatzi zuen, Piarres Adame izenekoa, 1888an Pauen argitaratu zena.

 

Wikipediatik hartuta

Kantua bizpahiru aldiz ongi entzun ondoren, irakurri eta grabatu 2 bertso.

Amets – Gari

Entzun Gariren abestia eta gero ariketak egin

Hutsuneak bete

Nori edo zeri abesten dio Garik? Zertan oinarritu zara uste hori izateko?

Heroinari abesten omen dio; heroinaren mendera erorita, “engantxatuta”, abestu ei zion horrela drogari Garik. Hori ondorioztatzeko, gako-hitzak dira “odol gorria” eta “bihotz txuria”, azken ahapaldian, zainak eta heroina bera adierazi nahi dutenak.

Xerkatu hitz bakoitzaren sinonimoa

Eusnob – Mursego

Entzun Musergoren abestia eta gero ariketak egin.

Eusnob - Mursego

Hitzak

Kafea eta galletaken ezagutu zintudan, Kokoshca-k Nicoren Desertshore pintxatu zuen egun hartan, Garrelen filmografia osoa buruz aipatu zenidan, zeure herriko zineklubean mahai inguruak gidatzen zenituela. Nouvelle Vague eta zinema japoniarrean aditua, Fritz Lang, Truffaut, Tati, Duras, Varda, Visconti, Houston, Kaurismaki, Kiarostami, Kusturika, Kawase, Kurosawa, Kim ki duk, Won Kar Wai, Jarmusch, Buñuel, Val del Omar, Rosales, Iriarte, Lakuesta eta Jordáren mireslea

 

 

 

Zu euskal intelektuala,

homo sapiens kontzeptuala,

ahoa ireki eta berehala

konturatu ginen eusnob bat zinela.

 

Musikazale amorratua,

soziologian doktoratua,

makrobiotikan aditua,

artista frustratua.

Liburujale aseezina,

saiakera filosofikoen irakurle fina,

zutabegile geldiezina,

blogosferako gatz eta pipermina.

 

Berria, Argia, RDL eta Ruta 66-en harpideduna. Carne Cruda, El septimo vicio, Lizardiren baratzaren entzulea. Zabaleta, Ocariz, Rozas, Rodríguez ahizpak, Jeletonen zale sutsua. Galfarsoro, Escohotado, Zizek, Deleuze, Lacanen jarraitzaile petoa.

 

Zu euskal intelektuala,

homo sapiens kontzeptuala,

ahoa ireki eta berehala

konturatu ginen eusnob bat zinela.

 

Usopop, Primavera Sound, Xiru, Lemon Day, Bebarruko Jardunek, Sonar… Ertz festibalera tapoirik gabe joaten zarenetakoa… Anjel Erroren twittak retwitteatzen dituztenetakoak, berak bezala taktel txandala gorbatarekin gonbinatzen duzu. A topa tolondro, Love of 74, Separata, Lapiko kritikoa… egunero begiratzen dituzu. Berlin eta New Yorkera bidaiak… Ajoblanco zaharrak irakurri, egun Jot down eta Diagonala…

 

Zu

Hutsuneak bete

Bilatu hitz bakoitzaren sinonimoa