Gatu ttipi galdua

Testua

-“Pixka bat gose naiz” dio gatu ttipi galduak.

-”Habil laborarisarengana” ihardesten dio xakurrak. Erraiok : “Hau ! hau ! hau !” Hezur bat emanen dik.

-Ez dut hezurrik nahi, esnea dut nahi”

-“Zer du gattuno” galdatzen du oilarrak

-“Gose naiz”

-”Habil laborarisarengana eta erraiok kukuruku. Bihia emanen dik”

-”Bihirik ez dut nahi, esnea nahi dut”.

-”Gose naiz, biziki gose naiz orain”.

-Habil laborarisarengana dio untziak, sudurra pixka bat zimur ezak eta beharriak higi, hirusta emanen dik.

Hirustarik ez dut nahi, esnea nahi dut

-Zer du gattunok, galdatzen duk ahateak

-Gose naiz, hain gose

-Habil laborarisarengana erraiok “kua, kua, kua” ahate bazka emanen dik

-Ahate bazkarik ez dut nahi, esnea nahi dut

-Gose naiz, egiazki, sobera gose naiz, oihu egiten du gattuko umeak

-Habil laborarisarengana ihardesten dio ahuntzak, eta erraiok meeee, meeee, belarra emanen dik

-Ez dut belarrik nahi, esnea bai, esnetik nahi dut, esnea.

Astoa heldu da, “egiazki sobera gose haiz, gattuno?

-Habil laborarisarengana, erraiok io, io, io, oloa emanen dik

-Olorik ez dut janen, esnea nahi dut

-Hain gose haiz, galdatzen dio gattu handiak, goazen laborarisarengana, erranen diok miau, miau, miau eta esnea emanen dik

-Oh, bai, miau, esnea.

-Miau! miau!

dio boz ttipi-ttipi batez gatukumeak

Eta laborarisak esnea ematen dio.

Botzik dago gatuñoa!

Milesker errateko, xurrungaz ari da.

Leave a Comment