haurrak
on dagizula VI
Hitzak irakurri
Hautatu hitz egokia
Testuaren irakurketa
Hitz bakoitzaren 2 idazkerak lot itzazu
on dagizula V
Hitzak irakurri
Hautatu hitz egokia
Testuaren irakurketa
Hitz bakoitzaren 2 idazkerak lot itzazu
on dagizula IV
Hitzak irakurri
Hautatu hitz egokia
Testuaren irakurketa
Hitz bakoitzaren 2 idazkerak lot itzazu
on dagizula III
Hitzak irakurri
Hautatu hitz egokia
Doakion hitza hauta ezazu
Testuaren irakurketa
Hitz bakoitzaren 2 idazkerak lot itzazu
Argazkiari doakion esaldia hauta ezazu
On dagizula untxi jauna
Entzun edota irakurri testua, eta gero ariketak egin
Testua
Untxi jaunak pastanagreak
ez ditu gehiago maite.
Etxetik badoa
auzoen salda
hobea den dastatzera
“Zer jaten duzu?”
galdegiten dio igelari.
“Euliak jaten ditut”
erantzuten dio igelak.
“Pua!”
botatzen du Untxi jaunak.
“Zer jaten duzu?”
galdegiten dio xoriari.
“Zizareak jaten ditut”
ihardesten dio xoriak.
“Erk!” botatzen du Untxi jaunak.
“Zer jaten duzu?”
galdegiten dio arrainari.
“Larbak jaten ditut”
erantzuten dio arrainak.
“Holakorik ez enetzat”
dio Untxi jaunak.
“Zer jaten duzu?”
galdegiten dio xerriari.
“Zernahi jaten dut”
ihardesten dio xerriak.
“Nik ez”
dio Untxi jaunak.
“Zer jaten duzu?”
galdegiten dio baleari.
“Planktona jaten dut”
erantzuten dio baleak.
“Zer da hori?”
dio Untxi jaunak.
“Zer jaten duzu?”
galdegiten dio ximinoari.
“Bananak”
ihardesten dio ximinoak.
“Halakorik ez da ene baratzean heldu”
dio Untxi jaunak.
“Zer jaten duzu?”
galdegiten dio axeriari.
“Untxiak jaten ditut”
erantzuten dio axeriak.
“Hel! Hel!”
oihukatzen du Untxi jaunak.
Untxia jan nahiz, axeriak
gainera jauzi egiten dio…
…baina belarri puntak
baizik ez dio harrapatzen.
Untxi jauna zalu-zalu sartzen da etxera
ikaran.
Pastanagreek untxien belarriak
luzarazten dituztenaz geroz,
Untxi jaunak hartarik tupinatra bat
prestatzen du.
Onskoa zaio.
On dagizula, Untxi Jauna!
Enea da
Bikoteak sortu irudia eta hitza lotuz
Lotu argazkiak hitzekin
Gatu ttipi galdua
Testua
-“Pixka bat gose naiz” dio gatu ttipi galduak.
-”Habil laborarisarengana” ihardesten dio xakurrak. Erraiok : “Hau ! hau ! hau !” Hezur bat emanen dik.
-Ez dut hezurrik nahi, esnea dut nahi”
-“Zer du gattuno” galdatzen du oilarrak
-“Gose naiz”
-”Habil laborarisarengana eta erraiok kukuruku. Bihia emanen dik”
-”Bihirik ez dut nahi, esnea nahi dut”.
-”Gose naiz, biziki gose naiz orain”.
-Habil laborarisarengana dio untziak, sudurra pixka bat zimur ezak eta beharriak higi, hirusta emanen dik.
Hirustarik ez dut nahi, esnea nahi dut
-Zer du gattunok, galdatzen duk ahateak
-Gose naiz, hain gose
-Habil laborarisarengana erraiok “kua, kua, kua” ahate bazka emanen dik
-Ahate bazkarik ez dut nahi, esnea nahi dut
-Gose naiz, egiazki, sobera gose naiz, oihu egiten du gattuko umeak
-Habil laborarisarengana ihardesten dio ahuntzak, eta erraiok meeee, meeee, belarra emanen dik
-Ez dut belarrik nahi, esnea bai, esnetik nahi dut, esnea.
Astoa heldu da, “egiazki sobera gose haiz, gattuno?
-Habil laborarisarengana, erraiok io, io, io, oloa emanen dik
-Olorik ez dut janen, esnea nahi dut
-Hain gose haiz, galdatzen dio gattu handiak, goazen laborarisarengana, erranen diok miau, miau, miau eta esnea emanen dik
-Oh, bai, miau, esnea.
-Miau! miau!
dio boz ttipi-ttipi batez gatukumeak
Eta laborarisak esnea ematen dio.
Botzik dago gatuñoa!
Milesker errateko, xurrungaz ari da.