“Mintzatuko gara” Angel Lertxundi

Irakurri Anjel Lertxundiren testua eta galderak erantzun.

Mintzatuko gara» esan, eta alde egin du. Ni, ez dakit zergatik eta nola, lagunak esandako bi hitzen hausnarrean hasi naiz. Mintzatuko omen gara. Zergatik ez ditugu argitu beharrekoak orain eta hemen argitu, zergatik atzeratu dugu hitz egiteko aukera? Beharbada konplimenduzko hitz soilak ziren lagunarenak; agur, hi! esan balit bezalako balioa zutenak. Seguru asko horixe da, alferrik ari naiz burua nekatzen. Baina lagunak arazo larriren bat izan dezake, adieraztea asko kostatzen zaion buruhausteren bat, eta ausardia bildu zain dago nigana etorri eta laguntza eskatzeko. Denborari denbora, beraz.

Lagunak, ordea, psikologia sendoa du, ez da depresiotara emana. Orduan?

Ez nau neure onenean ikusi, iruditu zaio arazoren bat dudala! Baina, oharturik denbora behar dudala barruko harra askatzeko, beste baterako utzi du mintzatzeko aukera…

Zer ikusi ote dit, zein ote da nire barruko harra?

OHARRAK (Post scriptum) Egongo gara…Mintzatuko gara…Izanga dugu elkarren berri…Eta gurera oraindik iritsi ez den (edo nik ezagutzen ez dudan) gaztelaniazko “nos llamamos” itsusi amorratu hori…