9 ipuin

Aurkezpena

Proiektuaren nondik norakoak

“9 ipuin” orrialdean, gaurko literaturako 9 ipuin landu eta aberastuko ditugu euskara ikasteko baliagarriak izan daitezen. Ipuin horiei ahotsak, soinuak eta irudiak gehitu dizkiegu nolabaiteko filma animatuak sortzeko. Eskualde bakoitzeko 3 ipuin hautatu ditugu euskararen euskalki edota hizkera desberdinak jorratu ahal izateko, hizkuntzaren barneko mugak gainditzeko asmoz. 

9 ipuinak euskal literatura garaikidetik hartuak dira, bizitzen ari den urrezko aroa baliatu nahi dugulako gure ikasleengan irakurtzeko grina pizteko eta sustatzeko. Egungo ekoizpen literarioaren aberastasuna eta aniztasuna akuilurik onena izan daiteke hizkuntza ikasteko tenorean.

Gure proiektua bat dator Unescoren “Open Educational Ressources” mugimenduarekin. Mugimendu hori hezkuntzarako baliabide irekiak eta doakoak sortzearen aldekoa da. Oraindik arriskuan den hizkuntza izanik, beste edozeinentzat baino inportanteagoa da euskararentzat mota honetako baliabide irekiak sortzea eta denon eskura uztea.

Hizkuntzaren aldetik ez ezik, tematikaren aldetik ere saiatu gara literatura lagin ahalik eta zabalenak sartzen, Euskal Herriko gizartearen oparotasuna nahiz konplexutasuna erakutsiz: bikote eta familia kideen arteko harremanak, aro modernoaren buruhausteak, edota zientzia fikzioa, besteak beste. 

Baliabideak nola erabili

Proiektua 9 kapitulutan zatitua da. Kapitulu bakoitzean jatorrizko testua atzemanen duzue, ilustratzen duen bideo batekin. Testua deskubritu aintzin hiztegia lantzeko irakurri/entzun ondotik ariketak proposatuak zaizkizue : lexikoa lantzeko, gramatika pundu desberdinak lantzeko. Bukaeran ulermen ariketa (quiz) bat eta idazmen ariketa bat porposatuak dira beti. 

Ariketak bakarrik edo irakasle batekin egiten ahal dira.

3 ipuin eskualde bakoitzetik -Iparraldea, Nafarroa eta Euskadi- hautatu izan dira, hizkuntza bere osotasunean atzemateko. Euskalki eta tokiko hizkerak euskararen aberastasunaren osagaiak dira, baita hizkuntza ikaste-prozesuaren urrats ekidinezinak ere. 

Hauexek dira ipuinak:

  • Iparralde:
    • Gauaz parke batean
    • Panpi
    • Ispiluak
  • Nafarroa:
    • Atea
    • Maleta
    • Gezurtiaren estrategia
  • Euskadi:
    • Piton sugea
    • Etorkizuna
    • Azken gutizia

Partaideak

Proiektu hau mugaz gaindiko partaidetza batek gauzatu du, Euroeskualderen diru laguntzari esker. Partaideak hauexek dira: 

  • Euskadiko Etxegiroak audio-testuak sortu ditu
  • Nafarroako Ane Ablanedok gramatikako jarduerak sortu ditu
  • Akitania Berriko Jakinolak proiektuaren ideia izan du eta koordinaketaz arduratu da

Aurkibidea