Akordatzen naiz

Testua

  1. Georges Perecek Joe Brainard eta I remember zituen akorduan. Nik Joe Brainard eta I remember eta Georges Perec eta Je me souviens ditut akorduan.

 

  1. Bizkaiko kostaldean akordatzea esaten dutela

akordatzen naiz. Eta akordatzea, esnatzea dela.

 

  1. Urrun eta antzina, itsumutila izan nintzela,

akordatzen naiz. Itsuneskak eta itsumutilak ginela

auzoko neskamutilak.

Patxi, Osteko itsua, aittitteren anaia, aulkian eserita

egoten zena, solo ertzeraino eramaten genuen,

artoa zenbat hazi zen jakin nahi izaten zuelako.

 

  1. Etxean ez zegoen telebistarik. Domeka

arratsaldeetan Etxeberrira joaten ginela

akordatzen naiz telebisioa ikusteko

 

  1. Ezkutaketan jolasten ginela akordatzen naiz.

Bat, bi, hiru, lau…   ezkutatzen, eman

beharko genuela.

 

  1. Horman landare berde polit bat hasi zela

akordatzen naiz.

Eta sustrai txiki haiek denborarekin etxea botako

zutela esan zuela baten batek.

 

  1. Bizikleta hiru gurpilekoa zela akordatzen naiz.

 

  1. Orduko egunak oraingoak baino askozaz luzeagoak gogoratzen ditut.
  1. Umeok aitametara, aita

ala ama izatera, edo

gerretara, hiltzailea

ala hildakoa izatera

jokatzen genuela

akordatzen naiz,

helduak izatera

beti. Helduak

izateko, gero ere asti

nahikoa izango

genuela jakin gabe.

 

  1. Ez dakit zoriontsu nintzen orduan, baina

ume desterratuaren moduan akordatzen naiz

ume denboraz.

 

  1. Ama josteko makinarekin aritzen zen lanean.

Makinari pedalez eragiten zion eta egiten zuen

soinuaz akordatzen naiz.

Singer deitzen zela uste dut.

 

  1. Martin Luther King hil zutela akordatzen naiz.

Ametsetan egin dut, ametsetan ari naiz, amets bat daukat

esaten zuena…

 

  1. Metroaren lehoiaz akordatzen naiz, lehen

imaginetan orroka agertzen zen. Gero ez zen

pelikulan gehiago azaltzen.

 

  1. Jaungoikoak mundua sei egunetan egin zuela

akordatzen naiz. Horixe esaten zigutela behintzat.

Eta ondo nabarmenak ziren gero gauzak presaka

eta ganorarik gabe egitearen ondorioak.

 

  1. Latina munduko hizkuntzarik logikoena dela

esaten zigutela akordatzen naiz. Eta zeharo

konplikatua eta aldrebesa iruditzen zitzaidala.

 

  1. Espartako, Kirk Douglasen aurpegiarekin

gogoratzen zait.

 

  1. Edward Spencer Dodgsonen gutunak

oroitzen ditut.

  1. Ruper Ordorika gogoratzen zait, gitarrarik gabe,

Clementine doiunarekin kantatzen: Ene maite, ene maite, ene maite…

 

  1.     

 

  1. Kartzela barruan, errudunekin batera, inozenteak

ere bazeudela akordatzen naiz. Kanpoan bezala.

 

  1. Egun ederrak izan ziren eta, musika eta guzti

gogoratzen ditut, Vinicius de Moraes, Cesarea

Evora eta halakoena. Playing back egin daiteke

musikarekin, baina gainerako gauzekin ez eta,

orduan, musikak ez du ia ezertarako balio.

 

  1. Euskarari buruz izkribu haietan leitutakoez

akordatzen naiz: antzinakoa, gutxitua,

aglutinantea, espainola, debekatua, paleolitikoa,

irakurtezina, zehatza, polita, modernoa, baldarra,

politikoa, antiespainola, baztergarria, apolitikoa,

zaharra, xamurra, analitikoa, barregarria,

marjinala, irakurgarria, arriskutsua, gogaikarria…

 

  1. Roland Barthesena oroitzen dut. Zerbait

esaten denean, esandako hori egia dela

denboraldi labur baterako behintzat.

 

  1. Aldous Huxleyren nobelako mynah izeneko txoriak

gogoratzen ditut, islako jendeari abisatzen:

“Hemen, orain, erne!”.

 

  1. Akorduak ez dira zehatzak,

baina ahaztura ere ez da

hain-hain zehatza.

 

  1. Oroimena garela akordatzen naiz,

oroimena ala ia ezer ez.

Sinonimoak

55 thoughts on “Akordatzen naiz”

  1. 32, 2892 2900 2012 levitra alcool cialis carvedilol 6 25 mg prospect HP is plagued with disparate systems for managing customers, partners and vendors, with each group in the company running its own sales team

  2. Affiliations School of Molecular and Biomedical Science Genetics, The University of Adelaide, Adelaide, South Australia, Australia, Robinson Research Institute, The University of Adelaide, Adelaide, South Australia, Australia cialis for sale in usa

  3. Resting muscle glycogen levels with a mixed normal diet are 130mmol kg muscle wet weight in trained individuals a bit higher than sedentary subjects 23, or roughly 23 g of glycogen glucosyl units per kilogram of muscle tissue buy cheap propecia uk

  4. Sensate Focus is a technique used for women experiencing dyspareunia that helps to reduce anxiety associated with sexual touch cheap viagra levitra cialis Possibly, I am in a minority of one, but the expectation of a big sporting event is almost as exciting as the action itself, but both need to be savoured not gobbled down and quickly digested ready for the next one

  5. org activity p 278 Anabolic steroids definition medical dictionary, anabolic steroids and birth control pills buy priligy online usa While adjuvant L increases bone mineral density loss compared with T, the sequence LT has an acceptable bone safety profile

  6. viagra prescription name Prescribing FETROJA in the absence of a proven or strongly suspected bacterial infection or a prophylactic indication is unlikely to provide benefit to the patient and may increase the risk for development of drugresistant bacteria see INDICATIONS

  7. Steve Asmussen and I were in a race together buy priligy They use the VHS value method primarily, and they might throw in a couple of echocardiographic measurements, if an ultrasound device is available and the dog s owner is willing to pay for its use

  8. Wow, wonderful blog format! How long have you ever been blogging
    for? you made running a blog glance easy. The total look
    of your website is wonderful, as well as the
    content material!

Leave a Comment