Dibertsitatearen astea Baioan

Dibertsitatearen astea Baionan, kultura eta tematika desberdinen artean, elkartasuna eta tolerantzia bezalako balioak goraipatzeko. Hiriko elkarteen bidez herritarrak sentsibilizatzea da xedea, 7. edizioa da jada.

Dibertsitatea balioztatu nahi dugu, Baionan elkarte sare oso aberatsa dugu. Denak elkarrekin nahasirik, kultura desberdinak eta bata eta bestearen elkar ezagutza sustatu nahi dugu.

Baionan jaio berri den elkartea batuko da aurten, Elkarlana Lagunak izenarekin, arazo psikikoak dituzten pertsonen inklusioaren aldeko elkartea hain zuzen.

Zilo bat zen, ez zen fitsik, ez zen deus, eta hortakoz pentsatu dugu hor leku bat, bai, irekia da lehenik eritasun psikikoa dutenentzat, bainan ez bakarrik, inportanteena da ukaitea leku bat irekia denentzat.

“Cafecito” izena du lekuak, osasun mentala herritar guztiak hunkitzen gaituen gaitza dela erran dute, eta beraz, elkarlana ezinbestekoa da.

Batzuek, nola da?, bakarrik  bizi dira, ez dute harremanik, ez dute loturik, eta orduan, holako gelarekin lotura bat atzemanen dugu beste elkarteentzat, beste profesionalekin, ontsa, hobe izaiteko, orduan, leku bat irekia, atzemanen dute, eta hori inportanteena da.

49 elkarte batu dira dibertsitatearen aste hontan, 11 ekimen eskainiz. Martxoaren 11a bitartean publiko guztientzat, euskarak ere badu tokia: bisita gidatuekin, hitzaldiak, kirola, errugbia esaterako langabezian denbora asko doazen pertsonak laguntzeko. Elbarrituen egunerakotasuna gertutik ezagutzeko, errealitate birtuala, kontzertuak eta abar luze bat.