«Ez nago» Karmele Jaio

Irakurri Karmele Jaioren testua eta galderak erantzun

Mezu elektronikoa bidali eta berehala etorri zait bueltan, “azaroaren 10era arte ez nago” leloarekin. …..1….. ez dago. Honek, behintzat, aitortu du, pentsatu dut. Izan ere, azken aldian jaso ditudan erantzun askotan bidaltzaileak burua beste nonbait duela sentitu dut, nerabeak familiako bazkarietan erakusten duten …..2….. gertu: izeko edo aitonaren galderei erantzuten diete, bai, baina begiradak mahai azpian duten mugikorraren pantailan itsatsita dituzte. Azken aldian, halako erantzun asko jaso ditut, nik bidalitako mezua zeharka irakurri dutela egiaztatzen …..3……

Gure gizartean …..4….. jende gehiago omen dago fisikoki dagoen lekutik urrun, beste lekuren batean, gogoa beste inon: egunero ikusten dugu norbait mugikorrari esker bulegoko lana egiten trenean doan bitartean, edo …..5….. dagoenean Interneten bidez oporretako bidaia prestatzen, edo lagun batekin hitz egin bitartean hatsappak etengabe erantzuten, edo Facebookeko horma behin eta berriz errebisatzen lagunekin pintxo-potean ibili bitartean.

Egon …..6….. lekutik urrun egotea ohiko bihurtu da, antza, baina txarrena da jarrera kutsakorra dela, …..7….. , eta egunkariak irakurri besterik ez dago horretaz konturatzeko: herritarren zerbitzura egotearen ardura politikotik urrun ibili dira urtetan politikari asko, euren buruaren probetxuaren ideiatik oso gertu; eta herritarren …..8….. sustatu eta bermatzeko duten obligaziotik urrun egon direnak ere badaude, azken aldian, oso presente. Bizikidetza sustatu ordez, gizarteko zenbait talde estigmatizatu dituzte, etiketak jarrita, jendea banatuta, beste arraza edo jatorri bateko …..9….. mesfidantza sortarazita. Euren betebeharretik hain urrun, euren betebeharren kontrako erabakiak hartuz.

Berriz begiratu diot bueltan etorri zaidan mezu elektronikoari. “Ez nago” …..10….. didan hartzaileak burua dagoen lekuan bertan izatea sinistu nahi dut. Ea dagoen lekuan egoteko gaitasun hori berarekin ekartzen duen bueltan. Eta ea hori ere kutsakorra bihurtzen den.

Karmele Jaio

Aukeratu hitzik egokiena

Mundua zabala eta arrotza da

Irakurri edota entzun Joseba Sarrionandiaren poema eta gero ariketak egin. Amaitzeko baduzu bere bizitzari buruzko filmaren trailerra.

Maisuaren abotsa entzundakoan jakin-minez

gelditu nintzen:

«Mundua zabala eta arrotza da» zioen

 liburu bat eskuetan zabalik.

Ate erdi irekitik ikusi nuen, Maisua, umeen

artean zutik diktatzen:

«Mundua zabala eta arrotza da» errepikatu zuen

 eta umeak buruak makurtu eta

lapitzak paperaren kontra sakatuz hasi ziren

idazten: «M u n d u a…»

Maisuak silabak larriduraz iraun erazi zituen

gehitzeko «za-ba-la e-ta…»

gero abotsa ezpainetan zintzilik eutsi ondoren

bukatzeko «…arrotza da».

Libura berriz kontsultatu eta kaligrafiaren

garrantzia azpimarratuz bezala

errepikatu zuen «Mun-du-a za-ba-la…» eta

hizkiak luzeagotuz «e-ta a-rro-tza da».

Orduan pausa laburra egin zuen eta gero errime

berriro: «Mundua zabala eta…»

eta umeteriak, begiak paper lohietatik altzatuz,

oihuka esan zuen: «…arrotza da!».

Hitz jolasak

Erantzun galderak

Sinonimoak

Bilatu hitz bakoitzaren sinonimoa