Ariketak egin ondoren entzun edota irakurri Atxagaren ipuina:
Textua
I. zatia
Esnatu da trikua habi hosto lehorrez egindakoan,eta dakizkien hitz guztiak ekartzen ditu gogora;
gutxi gora behera, aditzak barne, hogeitazazpi hitz.
II. zatia
Eta gero pentsatzen du: Amaitu da negua,Ni trikua naiz, Bi sapelaitz gora dabiltza hegaletan;
Marraskilo, Zizare, Zomorro, Armiarma, Igel,
Zein putzu edo zulotan ezkutatzen zarete?
Hor dago erreka, Hau da nire erresuma, Goseak nago.
III. zatia
Eta berriro dio: Hau da nire erresuma, Goseak nago,Marraskilo, Zizare, Zomorro, Armiarma, Igel,
Zein putzu edo zulotan ezkutatzen zarete?
IV. zatia
Ordea bertan gelditzen da bera ere hosto lehor balitz,artean ez baita eguerdia baino, lege zahar batek
galerazi egiten baitizkio eguzkia, zerua eta sapelaitzak.
V. zatia
Baina gaua dator, joan dira sapelaitzak, eta trikuak,Marraskilo, Zizare, Zomorro, Armiarma, Igel,
Erreka utzi eta mendiaren pendizari ekiten dio,
bere arantzetan seguru nola egon baitzitekeen
gerlari bat bere eskutuaz, Espartan edo Corinton;
VI. zatia
Eta bapatean, zeharkatu egiten dubelardiaren eta kamio berriaren arteko muga,
Zure eta nire denboran sartzen da pauso bakar batez;
VII. zatia
Eta nola bere hiztegi unibertsala ez denazkeneko zazpi mila uneotan berritu,
ez ditu ezagutzen gure automobilaren argiak,
ez da ohartzen bere heriotzaren hurbiltasunaz ere.