Dylan eta euskara

Transkripzioa

  • Kaixo, ni Dylan naiz, Ingalaterrakoa naiz, 20 urte ditut, eta euskara ikasten ari naiz. Lehen topa edo izan zela orain dela 3 urte, gurasoekin eta anaiarekin Iparraldera joan ginenean eta saiatu nintzen pixkat euskara hizketan, atera zitzaidan «arratsalde on» eta erantzuna berehalakoan eman zidaten ni euskalduna banintz bezala eta horrek animo edo oso sentsazio ona eman zidan eta horrekin buruan  urte batzuen buruan  itzuli nintzen euskarara eta euskara ikasten hasi nintzen.

    Hizkuntza guztiak ederrak direla, baina euskara batez ere. Herri txikian jendeak pentsatzen duela, ba ez duela merezi ikastea, baina nik ez dut uste txikitasun horrek inolako kalterik egiten duenik eta niri behintzat  oso esperientzia ederra iruditu zait euskara ikastea

Trikuarena

Ariketak egin ondoren entzun edota irakurri Atxagaren ipuina:

Textua

  • I. zatia

    Esnatu da trikua habi hosto lehorrez egindakoan,

    eta dakizkien hitz guztiak ekartzen ditu gogora;

    gutxi gora behera, aditzak barne, hogeitazazpi hitz.

  • II. zatia

    Eta gero pentsatzen du: Amaitu da negua,

    Ni trikua naiz, Bi sapelaitz gora dabiltza hegaletan;

    Marraskilo, Zizare, Zomorro, Armiarma, Igel,

    Zein putzu edo zulotan ezkutatzen zarete?

    Hor dago erreka, Hau da nire erresuma, Goseak nago.

  • III. zatia

    Eta berriro dio: Hau da nire erresuma, Goseak nago,

    Marraskilo, Zizare, Zomorro, Armiarma, Igel,

    Zein putzu edo zulotan ezkutatzen zarete?

  • IV. zatia

    Ordea bertan gelditzen da bera ere hosto lehor balitz,

    artean ez baita eguerdia baino, lege zahar batek

    galerazi egiten baitizkio eguzkia, zerua eta sapelaitzak.

  • V. zatia

    Baina gaua dator, joan dira sapelaitzak, eta trikuak,

    Marraskilo, Zizare, Zomorro, Armiarma, Igel,

    Erreka utzi eta mendiaren pendizari ekiten dio,

    bere arantzetan seguru nola egon baitzitekeen

     

    gerlari bat bere eskutuaz, Espartan edo Corinton;

  • VI. zatia

    Eta bapatean, zeharkatu egiten du

    belardiaren eta kamio berriaren arteko muga,

    Zure eta nire denboran sartzen da pauso bakar batez;

  • VII. zatia

    Eta nola bere hiztegi unibertsala ez den

    azkeneko zazpi mila uneotan berritu,

    ez ditu ezagutzen gure automobilaren argiak,

     

    ez da ohartzen bere heriotzaren hurbiltasunaz ere.

Euskaltzaindiaren mendeurrena

Euskaltzaindiak ehun urte betetzen ditu, euskara batuak 50. Batuaren sortzea Arantzazun kokatzen dute ainitzek 1968-an, bainan urte batzuk lehenago zenbait bilkura egin zituzten Baionan berean, bertzeak bertze Txillardegiaren inguruan.

63an, 64an Cordelier karrikan, Baionan, bildu zen lantalde bat, horien artean Iparraldeko batzuk  baziren, Jean Luis Davant eta Jose Idiart.

Mendeurrena ospatzeko 8 ekitaldi antolatu dituzte eta lehenean Baionako herriko etxean hori gogoratu zuten Lapurdiko hiriburuan hasi zela dena, batua iraultza izan zen batzuentzat: «ixa» hizkiaren sartzea Iparraldean «ch»-aren partez, edo «h» hedatzea Hegoaldean, bainan 50 urtez helburua lortu dutelakoan daude.

Nik uste dut lehen batzuetan zaila egiten zitzaigula elkarrekin hitz egitea, askotan euskalkian hitz egiteagatik gaztelaniara ala frantsesera jotzen zela eta orain behintzat badaukagu euskara batu bat guztiok elkar ulertzeko modukoa.

Orain erronken artean: Euskaltzaindiak tresna berriak egin behar dituela eta tresna horiek jarri behar dituela teknologia berrien bidez…

Ipar Euskal Herriko 300.000 herritarren artean % 22k inguru daki euskara. Ez du inolako lege babesik bainan Elkargoak, lehen erakundeak, elebitasuna bultzatu nahi du; hitzarmena izenpetu dute Euskaltzaindiarekin batua euskara sustatzeko aholku emaile izendatu dute.

Esperantza pixka bat ematen digute, eta nik uste dut garrantzia dela orain gauzak aldatzen hasiko ote diren espero dugu.

Izugarria, zeren lehendabizikoz lortzen dugun historian Aholku Emaile ofiziala izatea agintaritza publikoetatik Euskal Herria osoa kontuan hartuta.

Elkargoak 20.000 euroren laguntza emanen dio Euskaltzaindiari.

Bideoa ikusi ondoren erantzun itzazu hurrengo galderak

Mugikorrak eskolan

Eskoletan gero eta gehiago errepikatzen den irudia da, gaztetxoak batez ere atsedenaldi garaian telefono mugikorrari itsasita egon ohi dira. Egun nerabe gehienek dute internetdun mugikorra eta bederatzi urterekin jada hainbatek lehena eskuratzen dute. Hori guztia dela eta gela barruan ta atsedenaldian telefono mugikorrak debekatu nahi ditu Frantziak datorren ikasurtetik aurrera osasun publikoko arazoa argudiatuta. Dagoeneko eskola kodeak mugikorra erabiltzea debekatzen du eskola orduetan baina ikastetxe bakoitzak telefonoen erabilera nola mugatu erabaki dezake. Frantziako gobernuaren asmoak zalantzak sortu ditu batez ere araua aplikatzeko orduan.

– Mugikorrak kentzeko ez dakit nola eginen den, hori konplikatua da inposatzeko.

–  Badira ikasleak mugikorrak behar dute goizero eman mugikorra arduradunari

– Ama honek dio mugikorrari  esker haurren bila nora joan behar duen jakin dezakeela.

Gailu mugikorrek eta pantaillek oro har gero eta presentzia handiagoa dute Euskal Herriko eskoletan eta horregatik Urrunako ikastetxe honetan duela hilabete batzuk 10 egun pantailik gabeko izeneko proiektua burutu zuten. 10 egunez  mugikorrak, tabletak edota ordenagailuak ez erabiltzen saiatu ziren.

– Gai hori aipatzeko garaia dela, sentitzen da, famili guztietan badira arazoak pantailekin, pantailak neurtzeko.

Blanquer Hezkuntza ministroak  hilabeteak ditu oraindik eskoletan telefono mugikorrak nola debekatu daitezkeen azaltzeko.

Handia

Handia, 2017 urtean Jon Garañok eta Aitor Arregik idatzi eta zuzendutako euskal filma da.

Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean lehiatu zen eta hori lortzen duen hirugarren euskarazko filma izan zen. Euskal Zinemaren Irizar saria eta «Epaimahaiaren Sari Berezia» irabazi zituen 2017ko Zinemaldian. Goya Sarietarako 13 izendapen lortu ditu, besteak beste, film onena, zuzendari onena eta aktore berri onena.

Wikipediatik hartua

Bideoa ikusi ondoren galderak erantzun