Euskaltzaindiaren mendeurrena

Euskaltzaindiak ehun urte betetzen ditu, euskara batuak 50. Batuaren sortzea Arantzazun kokatzen dute ainitzek 1968-an, bainan urte batzuk lehenago zenbait bilkura egin zituzten Baionan berean, bertzeak bertze Txillardegiaren inguruan.

63an, 64an Cordelier karrikan, Baionan, bildu zen lantalde bat, horien artean Iparraldeko batzuk  baziren, Jean Luis Davant eta Jose Idiart.

Mendeurrena ospatzeko 8 ekitaldi antolatu dituzte eta lehenean Baionako herriko etxean hori gogoratu zuten Lapurdiko hiriburuan hasi zela dena, batua iraultza izan zen batzuentzat: «ixa» hizkiaren sartzea Iparraldean «ch»-aren partez, edo «h» hedatzea Hegoaldean, bainan 50 urtez helburua lortu dutelakoan daude.

Nik uste dut lehen batzuetan zaila egiten zitzaigula elkarrekin hitz egitea, askotan euskalkian hitz egiteagatik gaztelaniara ala frantsesera jotzen zela eta orain behintzat badaukagu euskara batu bat guztiok elkar ulertzeko modukoa.

Orain erronken artean: Euskaltzaindiak tresna berriak egin behar dituela eta tresna horiek jarri behar dituela teknologia berrien bidez…

Ipar Euskal Herriko 300.000 herritarren artean % 22k inguru daki euskara. Ez du inolako lege babesik bainan Elkargoak, lehen erakundeak, elebitasuna bultzatu nahi du; hitzarmena izenpetu dute Euskaltzaindiarekin batua euskara sustatzeko aholku emaile izendatu dute.

Esperantza pixka bat ematen digute, eta nik uste dut garrantzia dela orain gauzak aldatzen hasiko ote diren espero dugu.

Izugarria, zeren lehendabizikoz lortzen dugun historian Aholku Emaile ofiziala izatea agintaritza publikoetatik Euskal Herria osoa kontuan hartuta.

Elkargoak 20.000 euroren laguntza emanen dio Euskaltzaindiari.

Bideoa ikusi ondoren erantzun itzazu hurrengo galderak

Deja un comentario