LAU TEILATU

LEXIKOA

Hemen gaude
ta poztutzen naiz,
ta ziur zure aita ere bai;
ta zer ondo, zelan dihoa

zure bufanda txuria?

Lau teilatu gainian,
ilargia erdian
eta zu
goruntz begira.
Zure keia eskuetan,
putzara batekin putz!
Neregana etorriko da,
ta berriz izango gara
zoriontsu
edozein herriko jaixetan.

Goxo-goxo
kanta egin nazu
Benitoren Maria Solt.
Negarrik ez.
Txuri zaude ta malkoak
zure kolorea kentzen dute.

Lau teilatu gainian…

Felix-felix bihar
berriz egongo gara,
txanpain apur batekin.
Diru gabe, baina
izarrak gurekin daude,
piano baten soinuaz.

Lau teilatu gainian…

Lau teilatu gainian…

ARIKETAK

Inuitak

Duela 3 / 4 urte hasi nintzen interesatzen inuitekin iruditzen zaidalako oso gauza interesgarria. Azken batean, beraiek gaur egun ia erreserbetan bizi dira, ezin dute ehizarik egin eta orduan, beraien ehundaka urtetako bizimodu hori eta garatu dituzten trebezia guzti horiek pixka bat gelditu dira zentzurik gabe edo…

Orduan, nonbait, hasi omen dira asko artearen bidez, beste merkatu bat edo hortik bizimodua egiten ze gainontzean bizi dira Kanadako gobernuak ematen dien laguntzetatik.

Inuitek ere horrelako konposizio narratiboak erabiltzen dituzte, kolore planoekin oso biziak eta oso interesgarria.

Identifikatuta edo erakargarria zait konposizio, oso kolore planoak erabiltzen dituzte, askotan biziak eta hor artista desberdin asko daude, baina bai oso interesgarria zait oso berde biziak, gorriak ere indar handia dauka.

Ez dakit, pentsatzen dut pasaiak ere moldatzen dituela gure begiradak eta koloreak ikusteko moduak eta…

Ez dakit, euskaldunek ezberdin pintatzen ote dugun inuiten aldean edo…

Interesgarria zait soziologiatik datozen kezka horiek.

Sanotze

Transkripzioa

Ideia hori sortu zait duela urte eta erdi pasa, kamioilari nintzelarik, eta aski nuen lan hortaz. Ondorioz, beste zerbait egiteko gogoarekin ibili naiz xekatzen. Eta ikusi nituen Youtuben lan horretan ibiltzen den beste baten bideoak, eta, ondorioz, gogoa eman zidan eta formakuntza ikasi nituen. Orduan, Sanotzen enpresan egiten dudana dira animalia kaltegarriak izango dira arratoi, eltxo edo liztor asiatiko eta europar, eta estafinak, labezomorroak baita ere egiten ditut

Zergatik hauteskundeak asteartez?

HIZTEGIA

Datorren asteartean erabaiko dute estatubatuarrek etxe honetako hurrengo maizterra nor izango den, Donald Trump edo Kamala Harris.

Baina zergatik hauteskundeak asteartez?

  • Aspaldiko erabakia da, 1845. urtean erabaki zuten hala egitea.
  • Lehenengo erabaki zuten hauteskundeak azaroan egitea. Azaroan normalean Estatu Batuetan nahiko eguraldi atsegina egiten du: bero handirik ez, hotza handiegirik ere ez.
  • Gero erabaki zuten azaroaren 1ean, Santu guztien eguna izanda, ezin zela hauteskunderik egin. Oso erlijiosa zen garai hartako gizartea. Eta horrexegatik beragatik erabaki zuten baita ere igandez hauteskunderik ezin zela egin. Igandeak elizara joateko dira.
  • Horren ondoren baztertu zuten baita ere asteazkena. Oso nekazal gizartea zelako garai hartan estatubatuarra eta asteazkenetan izaten dira herri gehienetan azokak. Beraz iruditu zitzaien asteartea egun egokia zela.
  • Izan dira proposamenak hauteskundeak beste egun batean egiteko, baina ez dute arraskasta handirik izan.

240 milioi estatubatuarrek dute aurten botoa emateko eskubidea eta dagoeneko 70 milioik eman dute botoa.

ULERMENA

Mikel Morris: «euskalduna» vs «baskoa»

Nahiz eta euskalduna izan, euskaraz dakiena, nahiz eta Mikel Edorta izena eduki, nahiz eta «Gora Euskadi» mila aldiz, beti kanpotarra.

Azken batean, euskalduna gauza bat da eta «baskoa» beste gauza bat da. Ez naiz «baskoa», hori garbi daukat. Euskalduna bai, baina «baskoa» ez.

Hori, 1975ean Iruñera joan nintzen espainera ikastera. Ba, egun batean familiarekin Lekunberrira joan ginen eta lehendabizikoz euskara aditu nuen eta orduantxe sortu zitzaidan nolabait ikasteko grina.

Nire gaztelera ez zen hain ona eta…

– Hori zer da, ezkurra?

– Bai, ezkurra

– Zer da hori?

Bellota

– Zer da «bellota»?

– Ez dakizu zer den «bellota»

– Ez, ezta ezkurra ere

– Baina nola ez dakizu zer den «bellota»?

– Orduan, beharrezkoa izan zen espainerazko hiztegia eta ….aaa…»acorn»

– Eta zergaitik ez dago «ezkur» eta gero «acorn»?

– Ez dago ingeles-euskarazko hiztegirik?

– Kar, kar, kar…barrezka

Azken batean, baten batek esan zidan:

– Zuk egin!

– Baina, ez dakit hiztegi bat egiten

Eta erantzuna:

– Nork daki hiztegi bat egiten?

ULERMEN GALDERAK

GATZA

Etzazu esan ez dakizula dantza egiten,

jarraitu musikari aldakak mugitzen

Lotsarik gabe izango zara zure jabe zure jabe,

Zure beldur handiena besteek pentsatzen dutena

 

Altxa besoak gora etzazu galdu denbora.

Hator gauaz gozatzera

Oraintxe daukazu aukera.

Ta ipurdia bera mugitu hankekin batera

hator gauaz gozatzera bestela joan zaitez ohera

gatza, gatza

zure bizian bota gatza ta egin dantza, dantza

zure gorputza mugitzean datza, gatza, gatza

zure bizian bota gatza ta egin dantza, dantza

 

Etzazu esan ez dakizula dantza egiten

jarraitu musikari aldakak mugitzen lotsarik gabe

izango zara zure jabe

zure beldur handiena besteek pentsatzen dutena!!

 

Ta entzun! altxa besoak gora,

etzazu galdu denbora

hator gauaz gozatzera

oraintxe daukazu aukera,

ta ipurdia bera mugitu hankekin batera

hator gauaz gozatzera

bestela joan zaitez ohera

ohera ohera ohera

Mailua eta Orratza

Charlotek 2022ko uztailean ireki zuen mailua eta orratza, denda Baionako Bourneuf karrikan bere lagun Zuazinekin batera. Bata eskultorea da, bestea jostuna, eta azken hau Charlotte material berriztagarriekin ari da lanean.

Ingalaterrako Bristol hirian sortua, bertan jaio zen proiektuaren ideia ere nire proiektua sortu zen duela 8 urte, Inglaterran nire amaren senarrak aurkitu zuelako larru pila handi bat bere aitaren ganbaran hil zenean eta esan zidan, edo zuk egingo duzu zerbait honekin, edo bota egingo dut. Eta orduan, ideia asko eduki nituen, eta horrela hasi zen.

Duela 7 urte etorri zen Euskal Herrira Biarritzera, eta betidanik argi izan du ehun birziklatuekin lan egin nahi duela, ez nuelako nahi industria kutsadura. lagundu pertsona batzuek pentsatu ahal dute zikina dela baina… baina, ez da zikina.

Bere diseinuetarako hasi zenean, bere gustuko gauzak egiten zituen. Orain, ordea, bezeroen lehentasunetara moldatzen ahalegintzen da, eta arrakasta gehien, gerri poltsak, bestela, Interneten saltzen ditut surf poltsak, eta da pertsonaren arabera saiatzen naiz jendei entzuten eta eta gauzak aldatzen.

Materialei dagokionez, birziklatuak bai, baina denetarik aurki daiteke bere produktuetan. Ba, adibidez, hori lantegi baten hondakinak eginda da, gero hori gotina zen hori zintza bat zen, baita bere hondakin edo material birziklatuak ere. Adibidez, hemen da kafe zaku hondakinak eta naiz nahastu nuen beste hondakinekin.

Bere produktuak ezagutu nahi dituztenek, berriz, Baionako dendaz gain Badut online denda bat eta han aurkitu dezake nire poltsak etorkizunean sortzen eta birziklatzen jarraitzea gustatuko litzaioke Inglaterrako gazte honi, eta horretarako espero dut beste ehun politak aurki aurkitzea, denetariko egunak aurkitzen mundu sustengagarri baten mesedetan.

Mugarik gabeko korrika

  • Transkripzioa

    Mugarik gabeko korrika ekimena egin da igandean, Hendaian hasi eta Bidasoa ibai ertzetik Lapurdi eta Gipuzkoa arteko muga birritan gurutzatu dute, batzuek oinez eta besteek korrika, etorkinen bertan pairatzen duten egoera salatzeko.

    Batez ere, mugan ditugun erronkak mahaigaineratzeko, Frantziako gobernuak mugak itxi dituelako arrazoi faltsuak erabiliz: terrorismoaren aurka hartu duen erabakia dela dio, baina benetan migrazio politika jakin bat sustatzeko egin du. Honek ondorio latzak utzi ditu gure lurraldean, bereziki hainbat pertsona ito direlako ibaian muga gurutzatu nahian.

    Akti elkartea, ekimenaren sustatzailea, 2003an sortu zen Baionako fakultatean eta urtero mugaz gaindiko lankidetzarako Masterreko ikasleek proiektu bat osatzen dute honen baitan eta aurtengoa Mugarik gabeko korrika izan da.

    Mugarekin jolasten saiatu gara nolabait, begira, muga birritan igaro dugu 23 minutuan eta ez zaigu ezer gertatu, baina, aldiz, etorkinengan, eragin makurrak dituen itxiera bat dugu, baita inguruan bizi diren eskualdeko biztanleengan ere. Honek sortzen dituen auto pilaketak, kasurako.

    Egoera horren testigu dira egunero muga gurutzatzen duten ehunka biztanle, eta horrelako ekimenak garrantzitsuak direla uste dute kontzientzia pizteko.

    Ba, bai, ongi da, ongi da, horrelako iniziatibak izatea, elkarte asko daude lanean honen inguruan eta pixka bat ea gizartea sentsibilizatzen den……Irunen egiten dut lan eta egunero, egunero pasatzen dut muga eta oso gogorra da hemen gizaki batzuei ematen digun harrera, eta harrera falta, kasu honetan

    Lapurdin, Gipuzkoan, edo Nafarroan bizi inguruko biztanleek ez dute huts egin nahi izan, eta Hondarribiko emazteen Running Taldeko kideak ere beren babesa ematera bertaratu dira

    Egunerokotasunean daukagun gai triste bat da eta esan zigutenean lasterketa hau egingo zutela, ba, argi izan genuen etorri behar ginela honeri apoyo emateko edo gure laguntasuna eta elkartasuna emateko

    Baina herritarrak bakarrik ez, baita hautetsiak ere: Nik ere, mugarik ez dela Euskal Herrian eta baita ere ongi etorriak direla etorkinak, eta bide berdinean ere kirola pixkat egiteko.

    Izan ere, gaur kirola bai, baina lehia ez baitzen inondik ere helburua.

    – Ez dugu lasterketa egiten, bainan denek elkarrekin korrika eta…

    Tantaka, tantaka itxasoa osatzea baizik

    – Ekintza guztiak horiek lagunduko dute jendea  zerbait handiagoa lortzen pixkanaka, pixkanaka, beraz, espero dugu ekintza horrek ere bai lagunduko duela gauzak antzinarazten, edo aldarazten pixkat gehiago.

    Bidasoa ibaia berriz ere bizi bide izan dadin eta ez honen ebasle.

Dibertsitatearen astea Baioan

Dibertsitatearen astea Baionan, kultura eta tematika desberdinen artean, elkartasuna eta tolerantzia bezalako balioak goraipatzeko. Hiriko elkarteen bidez herritarrak sentsibilizatzea da xedea, 7. edizioa da jada.

Dibertsitatea balioztatu nahi dugu, Baionan elkarte sare oso aberatsa dugu. Denak elkarrekin nahasirik, kultura desberdinak eta bata eta bestearen elkar ezagutza sustatu nahi dugu.

Baionan jaio berri den elkartea batuko da aurten, Elkarlana Lagunak izenarekin, arazo psikikoak dituzten pertsonen inklusioaren aldeko elkartea hain zuzen.

Zilo bat zen, ez zen fitsik, ez zen deus, eta hortakoz pentsatu dugu hor leku bat, bai, irekia da lehenik eritasun psikikoa dutenentzat, bainan ez bakarrik, inportanteena da ukaitea leku bat irekia denentzat.

«Cafecito» izena du lekuak, osasun mentala herritar guztiak hunkitzen gaituen gaitza dela erran dute, eta beraz, elkarlana ezinbestekoa da.

Batzuek, nola da?, bakarrik  bizi dira, ez dute harremanik, ez dute loturik, eta orduan, holako gelarekin lotura bat atzemanen dugu beste elkarteentzat, beste profesionalekin, ontsa, hobe izaiteko, orduan, leku bat irekia, atzemanen dute, eta hori inportanteena da.

49 elkarte batu dira dibertsitatearen aste hontan, 11 ekimen eskainiz. Martxoaren 11a bitartean publiko guztientzat, euskarak ere badu tokia: bisita gidatuekin, hitzaldiak, kirola, errugbia esaterako langabezian denbora asko doazen pertsonak laguntzeko. Elbarrituen egunerakotasuna gertutik ezagutzeko, errealitate birtuala, kontzertuak eta abar luze bat.