Nekazaria eta idiak

Entzun edota irakurri Koldo Amestoyren ipuina eta gero egin proposaturiko ariketak.

Nekazari handi honek goiz batez bere behitegian ez zituen aurkitu bere etxeko idi ederrenak.

  • Non ziren ba?

Etxe inguruak dena ikertu, miatu, ikusi. Auzoko batek erran zion, ba, bezperan ikusi zituela bi gizon hortik ibiltzen. Lapurrak ote ziren hauek? Orduan gure laborariak igorri zuen bere mutila, morroia, ba, bi idiak hortxe nonbait harrapatzen ahal bazituen eta beharbada lapurrak ere bai.

Mutil hau ibili zen denetan, herrian, auzoetan, denetan eskatzen, ikusten, ikertzen. Inork ez zuen idirik ikusi, ez, eta lapurrik ere ez. Mutila etxerako bidean, hortxe, dudatan gelditu zen, baserrira itzuli ala ez, eta azkenean erabaki zuen bere sortetxera itzultzea, gaua han pasako zuela. Biharamunean gure laborariak ez zituen ikusi bere idiak etxean, ez, eta lapurrak ere ez, eta mutila ere ez, morroia ez baitzen etxera itzuli. Orduan etxeko neskatoa, neskamea igorri zuen.

  • Joan bila, bi idien bila”. Idiak eta lapurrak ahal bazuen eta mutila ere ekar zezala etxera.

Neskatoak baserri utzi orduko etxeko txakur txikiak segitu zuen, eta horrela biak ibili ziren eskuin eta ezker herrian eta inguruetan ikusten, ikertzen, eskertzen.

  • “Ez, ez, ez, lapurrik ez, eta idirik ez, eta morroirik ere ez”. Ez zutela inor, deus, ez zutela ikusi. Neska gaztea lotsatua ez zen itzuli hau ere ez baserritarraren etxera.

Biharamun goizean gure gizonak ez zuen aurkitu etxean ez idiak, ez lapurrak, ez morroia, ez neskatoa, ez eta bere etxeko txakur txiki ere ez. Orduan, bera abiatu zen. Eskuin eta ezker, herrian, inguruan, auzoetan, denetan, eskatzen, ikusten, eskatzerik, ez inor ez zuela ikusi ez idirik, ez lapurrik, ez mutil, ez neska, inor, deus, deus, ezer. Haserre itzultzen zen gure gizona bidez-bide, eta halako batean hantxe, bide erdian gelditu zen zeruari begira eta zeruari hasi zen oihuka:

– “Nik nire lana egin dut, ibili naiz ikertzen, ibili naiz denetan miatzen, eta betitik entzun dut esaten, ba goizak berea egiten badu, ba zeruak lagundu egiten duela. Nik egin dut egin behar nuena, eta zuk ez nauzu lagundu. Orduan zeruari hasi zaio oihuka, garrasika, birauka, sakreka, maldizioka. Eta zerua haserretu orduan eta kexu-kexuan zeruak hartu ditu zazpiak, zazpiak, zazpi izar bilakatu zituen. Zazpi izarrak begiratzen badituzu, hantxe ikusiko dituzu bi, bata bestearen ondoan, bi idiak, ondoan beste bi, bi lapurrak, bostgarren izar bat ere ikusiko duzu, hau da, mutila, morroia; seigarren izarra neskatoa, eta honen inguruan izar txikitxo bat bueltaka, biraka, hau, etxeko txakurra; eta zazpigarren izarra, jauna bera, nekazari handia. Hortxe daude geroztik kondenatuak elkarrekin bizitzera betirako, zeru zaharreko zazpi mila izar zur eta zintzoekin batera zazpi izarrak.

Hutsuneak bete

Hutsuneak betetzeko erabili dituzun hitzen sinonimoak bilatu

Gramatika

Eguzkia eta herritarrak

Entzun edota irakurri Koldo Amestoyren ipuina eta gero egin proposaturiko ariketak.

Eguzkia eta herritarrak
Orain duela aspaldi bazen Euskal Herrian holako ohitura bat: lurra jo behar zela eguzkia altxarazteko zeruan. Goiz batez eguzkia ez zela oraindik agertua, gaua iluna zela; gure hiru lagun, hiru baserritar ari ziren hortxe, harri zabal baten inguruan beren makilekin harri hau jotzen, jo eta jo, kiski-kaska, kiski-kaska.
Hurbildu zitzaien orduan ezezagun bat eskatuz:

  • ”Zertan ari zarete ba hor?”
  • Harria jotzen dugu hau esnatzeko, eta harria esnatuta, iratzartuta eta gero, ba lurra esnatu araz dezala, lurrak bota dezala zeruan eguzkia, eta eguzkiak zeru gainetik egin dezala  egin behar duena.
  • Ba, ba, ba…. ez duzue holako lanik egin beharrik, nik badaukat hori egitekoa, eta lasaiago,  zoazte ba etxera!

Hiru laborariak urrundu ziren orduan makilak eskuan.
Ordubete berantago entzun zuten gure hiru nekazariek holako kantu arraro bat; korrika, lasterka, hurbildu ziren delako harri zabalaren aldera eta ikusi zuten hortxe pizti bat, hegazti bat, eta entzun batez ere  kantua: kikirriki eta kukurruku, kukurruku eta kikirriki, kantuz ari zela txori hori. Eta laster ikusi zuten hantxe, mendiaren beste aldean hodei ertzetik agertzen poliki-poliki lehen printzak, eguzkiaren lehen izpiak. Eta eguna argitzen ari zuela, horra non ikusi zuten ba txoria, txori ederra, dena luma, dena kantu, dena……

  • Eh, zer da ba hau? Zer duzu ba txori hori?
  • Ba hau da oilarra.
  • Aizu, zure oilarrak halako lan ederra egiten duela,  eguzkia zeruan altxarazten….Salduko diguzu zuk zure txori hori?
  • Bai.

Ezezagunak onartu zuen eta saldu zien oilarra garesti, franko garesti, bai. Gure laborariek ekarri zuten txori hau etxera eta egun osoan tarteka bere kikirriki kukurrukuak botatzen zituela baina eguna nahiko lasai pasatu zuen, eta gaua ere bai. Haatik, biharamun goizean betiko legez goizero egiten zuen bezala hasi zen gure oilarra kukurruku eta kikirrika eguzkiari deika, deika eta deika… Goizik, hain goizik… Goizegi, goizegi… Oilar madarikatua!!!

BEHARTU-ren ordez, ARAZI erabili ondoko esaldi hauetan:

Aukeratu onomatopeia egokia

Aukeratu onomatopeia egokia

Aditz-izenak 1

Hutsuneak bete aditzen forma egokiak jarriz