Mugikorrak eskolan

Eskoletan gero eta gehiago errepikatzen den irudia da, gaztetxoak batez ere atsedenaldi garaian telefono mugikorrari itsasita egon ohi dira. Egun nerabe gehienek dute internetdun mugikorra eta bederatzi urterekin jada hainbatek lehena eskuratzen dute. Hori guztia dela eta gela barruan ta atsedenaldian telefono mugikorrak debekatu nahi ditu Frantziak datorren ikasurtetik aurrera osasun publikoko arazoa argudiatuta. Dagoeneko eskola kodeak mugikorra erabiltzea debekatzen du eskola orduetan baina ikastetxe bakoitzak telefonoen erabilera nola mugatu erabaki dezake. Frantziako gobernuaren asmoak zalantzak sortu ditu batez ere araua aplikatzeko orduan.

– Mugikorrak kentzeko ez dakit nola eginen den, hori konplikatua da inposatzeko.

–  Badira ikasleak mugikorrak behar dute goizero eman mugikorra arduradunari

– Ama honek dio mugikorrari  esker haurren bila nora joan behar duen jakin dezakeela.

Gailu mugikorrek eta pantaillek oro har gero eta presentzia handiagoa dute Euskal Herriko eskoletan eta horregatik Urrunako ikastetxe honetan duela hilabete batzuk 10 egun pantailik gabeko izeneko proiektua burutu zuten. 10 egunez  mugikorrak, tabletak edota ordenagailuak ez erabiltzen saiatu ziren.

– Gai hori aipatzeko garaia dela, sentitzen da, famili guztietan badira arazoak pantailekin, pantailak neurtzeko.

Blanquer Hezkuntza ministroak  hilabeteak ditu oraindik eskoletan telefono mugikorrak nola debekatu daitezkeen azaltzeko.