GATZA

Etzazu esan ez dakizula dantza egiten,

jarraitu musikari aldakak mugitzen

Lotsarik gabe izango zara zure jabe zure jabe,

Zure beldur handiena besteek pentsatzen dutena

 

Altxa besoak gora etzazu galdu denbora.

Hator gauaz gozatzera

Oraintxe daukazu aukera.

Ta ipurdia bera mugitu hankekin batera

hator gauaz gozatzera bestela joan zaitez ohera

gatza, gatza

zure bizian bota gatza ta egin dantza, dantza

zure gorputza mugitzean datza, gatza, gatza

zure bizian bota gatza ta egin dantza, dantza

 

Etzazu esan ez dakizula dantza egiten

jarraitu musikari aldakak mugitzen lotsarik gabe

izango zara zure jabe

zure beldur handiena besteek pentsatzen dutena!!

 

Ta entzun! altxa besoak gora,

etzazu galdu denbora

hator gauaz gozatzera

oraintxe daukazu aukera,

ta ipurdia bera mugitu hankekin batera

hator gauaz gozatzera

bestela joan zaitez ohera

ohera ohera ohera

Dylan eta euskara

Transkripzioa

  • Kaixo, ni Dylan naiz, Ingalaterrakoa naiz, 20 urte ditut, eta euskara ikasten ari naiz. Lehen topa edo izan zela orain dela 3 urte, gurasoekin eta anaiarekin Iparraldera joan ginenean eta saiatu nintzen pixkat euskara hizketan, atera zitzaidan “arratsalde on” eta erantzuna berehalakoan eman zidaten ni euskalduna banintz bezala eta horrek animo edo oso sentsazio ona eman zidan eta horrekin buruan  urte batzuen buruan  itzuli nintzen euskarara eta euskara ikasten hasi nintzen.

    Hizkuntza guztiak ederrak direla, baina euskara batez ere. Herri txikian jendeak pentsatzen duela, ba ez duela merezi ikastea, baina nik ez dut uste txikitasun horrek inolako kalterik egiten duenik eta niri behintzat  oso esperientzia ederra iruditu zait euskara ikastea