HIZTEGIA
Datorren asteartean erabaiko dute estatubatuarrek etxe honetako hurrengo maizterra nor izango den, Donald Trump edo Kamala Harris.
Baina zergatik hauteskundeak asteartez?
- Aspaldiko erabakia da, 1845. urtean erabaki zuten hala egitea.
- Lehenengo erabaki zuten hauteskundeak azaroan egitea. Azaroan normalean Estatu Batuetan nahiko eguraldi atsegina egiten du: bero handirik ez, hotza handiegirik ere ez.
- Gero erabaki zuten azaroaren 1ean, Santu guztien eguna izanda, ezin zela hauteskunderik egin. Oso erlijiosa zen garai hartako gizartea. Eta horrexegatik beragatik erabaki zuten baita ere igandez hauteskunderik ezin zela egin. Igandeak elizara joateko dira.
- Horren ondoren baztertu zuten baita ere asteazkena. Oso nekazal gizartea zelako garai hartan estatubatuarra eta asteazkenetan izaten dira herri gehienetan azokak. Beraz iruditu zitzaien asteartea egun egokia zela.
- Izan dira proposamenak hauteskundeak beste egun batean egiteko, baina ez dute arraskasta handirik izan.
240 milioi estatubatuarrek dute aurten botoa emateko eskubidea eta dagoeneko 70 milioik eman dute botoa.