Maurizia

Baionako tren geltoki ondoan etxe huts bat okupatu du gazte talde batek.

Orain dela bi aste, maiatzaren 4ean, gazte talde bat barnera sartu ginen, bizitzeko xedearekin, eta bizitzeko xedeaz gain, eraman dugu proiektu bat, Maurizia proiektu deitzen dena, bai kulturala, eta soziala dena, nahi baitugu etxea, auzokoer eta Baionako jendeari ireki.

Aspalditik dago hutsa, eta proiektu bat dagoen arren, etxebizitzaren arazoarekin hainbeste urte abandonatuta egotea, ezin onartua dela diote. Ondorioz, hutsik dagoen bitartean, erabilia ahal izateko kontratu bat proposatzen diote Herriko Etxeari.

Orain dela hamar bat urte, hustua izan zela hemen eraikina eta badakigu badirela proiektu zenbaitzu gibelean, eta badakigu hiruzpahirutik hamar urtetarat emanen duela plantan ezartzeko, beraz, guk galdetzen dioguna Herriko Etxeari eta auzapezari, beraz da Intercalaire delako kontratu baten izenpetzea, horrek erran nahi du, obrak hasi arte edo proiektu bat plantan ezarri arte, guk tokiaren erabiltzea.

Polizia jada hurbildu zen bart, bainan eraikinera sartzeko aterik hautsi ez dutenez ezin izan dituzte gazteak kanporatu.

Kanporatze prozesu legala baina abiatuko dute orain.