Padre eta aita

Irakurri edota entzun Jon Maiaren “Padre eta aita” ipuina.

Garai hartan, sutegietako fabrika hura utzi eta padrek lantokiz aldatu zuen; erreminta fabrika batean hasi zen lanean. Gu, lau anai-arrebok, eskolan hasi ginen. Ikastetxea urrun zegoen eta Marisitak eskutik helduta eramaten ninduen.


Bazkaria ere eramaten genuen zorrotxo batean, garbantzuak,arroza, arrautza egosi batzuekin, etxerainoko bidea luzeegia baitzen bazkaltzera joan eta eskolara itzultzeko. Topolino botiletan, kafesnea sartzen zigun amak, eta opiltxo batzuk,bustitzeko. Bidean, baserri batean aske zeukaten akerko bizartsu eta adar handi baten ondotik pasatu behar izaten genuen egunero eta Marisitak beldur handia zion.


Eskolan, ume guztiek bezala, jolaserako gogoa izaten genuen ezer baino gehiago, eta inguruko baserrietatik-eta elkartzen ginen umeak horretan aritzen ginen. Gelako lagunik gehienak auzo hartako baserrietakoak ziren. Padrek caseros esaten zien. Guri belarrimotxak esaten ziguten eta hasieran ez genuen ulertzen zergatik, baina padrek esan zigun han horrela esaten zigutela. Eta maketoak eta mantxurrianoak ere esaten ziguten. Kanpokooi esateko modua omen zen.

 

Neska-mutil casero horiek tratu txar ugari pasatzen zuten eskolan, vascuence hura zela eta. Gainera, igandero mezatara joan behar izaten zuten beren familiarekin. Guk orduan ezetz, ez genuela elizara joan beharrik esaten genien eta inbidiaz begiratzen ziguten.


Ume haiek guri pena pixka bat ematen ziguten, hainbeste obligaziorekin bizi behar izateagatik. Baserrian ere lan egin behar izaten zuten, eskolatik bueltan, eta gero hango usainak ekartzen zituzten hurrengo goizean eskolara.


Ez zuten espainolez asmatzen, ez zekiten guk bezala hitz egiten, eta zartako galantak ematen zizkien irakasleak.


Guk, berriz, etxean kontatzen genien padreri eta madreri eskolako berri, zer ikasi genuen, nolako kantuak irakasten zizkiguten eta hori guztia. Padre sutan jartzen zen eta ulertu ezin ziren hogei maldizio botatzen zituen segidan, Rusiatik Francoraino. Tia Paca, berriz, poz-pozik jartzen zen zenbat errezatzen genuen jakitean, baina padrek eskola horiek ez zutela ezertarako balio esaten zuen beti.


Nik orduan ahal nuena egiten nuen, padrek esaten zuen moduan, Franco ipurdi zuri nano putre zakilmotz hankoker basurdekume haren kantu faxistak-eta ez ikasteko eta gelako lagunekin zigortuta geratu behar izaten nuen, nahi baino maizago. Marisita haserretu egiten zen, nire zain egon behar izaten baitzuen berandu arte eskola kanpoan, baserrirako bidea oso luzea baitzen.

Guk ez genuen arazorik hizkuntzarekin, espainolez baino egiten ez genulako, baina irakasleak berehala ikusi zuen ez ginela bere aldekoak.

 

Egunetik egunera, inguruko baserritarren lagun egin ginen eta eskolako lanetan ere laguntzen genien.


Eskolako itzulerak ederrak izaten ziren, etxerako bidean lagunen baserrietan geratzen baikinen jolasten eta ganaduak ikusten, eta zorte apur batekin, askaria ere ematen ziguten.


Etxera iristerako, beti geneukan bidean hartutako zerbait aldean: pikuak, sagarrak, intxaurrak, tomatealk…. Gu lau anai-arreba ginen eta Marisitak berak esaten zigun zer hartu ahal genuen eta zer ez.


Eskolarik gabeko egunetan, padre Velandorekin joaten zen txoritara eta baserriko ukuilu erdia kaiola bihurtuta zeukan, beti txoriz betea egoten baitzen. Esnea ondoko baserritarrari beti erosten genion egunero eta esnegainarekin otarteko gozoak egiten zizkigun amak.


Baratze txiki bat ere bageneukan eta ez genuen ia ezer falta. Dirua, akaso.

 

Padre aitzur txikiarekin arrantzarako zizareen bila ari zen erreka inguruetan.

– Aitaaa – berriz ere nik atzetik

Orduan lepoa biratu zuen eta begiradarekin beste norbait bilatu zuen.

– Aitaaa!-nik, hirugarrenez-. Amak esan du bazkaria prest dagoela!
Ñako! -harridura keinu batekin erantzungo zidan -. Esan amari orain noala.


Ez dut uste ezer gehiago esango zuenik, nik berari padre deitu beharrean, aita deitzeagatik.

Axular apaizaren bi istorio

Entzun eta irakurri Maddi Ariztik idatzitako bi istorio hauek

Baziren behin hiru apaiz gazte. Bat Iruñekoa zen; bestea Donostiakoa; eta hirugarrena Axular, Urdazubikoa. Apaiz egin ondoren, deabruaren eskolara joan ziren hirurak, harekin ikasi behar zutela eta.

 

Deabruak baietz esan zien, eskola emango ziela, baina, hala ere, baldintza bat jarri zien: eskolak bukatutakoan, haietako bat infernuan geldituko zen berarekin.

 

Hiru apaizek urte bat eta egun batez hartu zituzten eskolak eta azken egunean deabruak esan zien:

  • Egin beharreko egunak gaur bete dituzue.

 

Axularrek baietz esan zion eta orduan Donostiako apaizari handik alde egiteko agindu zion. Horren ondotik, gauza bera agindu zion Irunekoari. Bera baino ez zen gelditu deabruaren aurrean, beraz.

  • Zein da orain nirea? galdetu zion deabruak
  • Har ezazu nire atzekoa -erantzun zion Axularrek

 

Eta deabruak orduan Axularren itzala zapaldu zuen eta berekin eraman zuen. Geroztik, horrexegatik esan ohi da Axular itzalik gabea dela.

Deabruaren eskolak hartu ondoren, hiru apaizak etxera joan ziren. Axular Urdazubira itzuli zen, beraz, eta egun batez, meza eman ondoren, hauxe esan zion amari:

  • Aita Santua deabruarekin ezkonduko da gaur!

 

Beraz, infernuko deabrurik abilena bere aurrera ekartzeko eskatu zuen Axularrek. Deabru hori aurrean eduki zuenean, hau galdetu zion:

  • Zenbat ordu beharko zenuke zuk hemendik Erromarako bidaia egiteko?
  • Ordu erdi, hara joateko; ordu erdi, han egoteko; eta ordu erdi, hona itzultzeko. Beraz, ordu bat eta erdi beharko nuke – erantzun zion deabruak.
  • Ez, zu ez zara nik behar dudan mandoa?

 

Deabru hori oso abila ez zela ikusita, beste bat ekarrarazi zuen eta hari ere gauza bera galdetu zion:

  • Zenbat denboratan egiten duzu zuk Erromarako bidaia?
  • Bost minutu, hara joateko; bost minutu, han egoteko; eta beste bost minutu, atzera etortzeko. Beraz, ordu laurden aski izango nuke.
  • Zeu zara nik behar dudan mandoa. Ama, ekar iezadazu kapa bat, Erromara noa eta  – esan zuen Axularrek.

 

Deabruaren gainera igo zen, ba, eta ziztuan abiatu ziren biak Erromarantz.

  • Ai, ai, ai! Nekatuta nago – kexatzen zen deabrua.
  • Arre, deabru hori! Eutsi eta segi aurrera! – esaten zion Axularrek halakoetan.

 

Erromara heldu zirenerako, Aita Santuaren gonbidatuak mahai eder baten inguruan bapo jaten eta edaten ari ziren, Aita Santua eta deabrua ezkondu berriak zirela ospatzeko.

 

Axularrek orduan leihoa kaxk-kaxk jo zuen eta hauxe esan zion zabaldu zuen zerbitzariari:

  • Esaiozu Aita Santuari makila hartu eta mahaia neurtu behar duela, zenbat den luze eta zenbat den zabal jakiteko.

 

Aita Santuak halaxe egin zuen eta, bere makilaz mahaiaren luzera eta zabalera neurturik, gurutzea egin zuen oharkabean. Gurutzea ikusi bezain laster, mahaian eserita zeuden deabru guztiek ziztuan alde egin zuten.

 

Axular apaiza orduan berriro igo zen deabru hegalariaren gainera eta bi minuturen buruan Urdazubira iritsi zen. Han izan zenean, honela esan zion amari:

  • Ama, Jakako mendian elurra ari du.
  • Nola dakizu, ba, zuk Jakako mendiaren berri?
  • Nahi baduzu, begira iezaiozu nire kapari.

 

Ama zur eta lur gelditu zen kapa elurrez beterik ikustean. Eta gehiago harritu zen semea hain denbora laburrean hain urrun ibili zela pentsaturik. Semeak, hala ere, ez zion aitortu askoz urrunago ibili zenik, ama gehiegi ez ikaratzeagatik.

 

Eta geroztik, horrexegatik ezin dira apaizak ezkondu.

on dagizula VI

Testua

…baina belarri puntak

baizik ez dio harrapatzen.

Untxi jauna zalu-zalu sartzen da etxera

ikaran.

Pastanagreek untxien belarriak

luzarazten dituztenaz geroz,

Untxi jaunak hartarik tupinatra bat

prestatzen du.

Hitzak irakurri

Hautatu hitz egokia

Testuaren irakurketa

Esaldian, ilustratuak diren hitzak ingura itzazu

Hitz bakoitzaren 2 idazkerak lot itzazu

Hitzen ordena atzeman ezazu esaldia osatzeko

on dagizula V

Testua

“Zer jaten duzu?”

galdegiten dio axeriari.

“Untxiak jaten ditut”

erantzuten dio axeriak.

“Hel! Hel!”

oihukatzen du Untxi jaunak.

Untxia jan nahiz, axeriak

gainera jauzi egiten dio…

Hitzak irakurri

Hautatu hitz egokia

Testuaren irakurketa

Esaldian, ilustratuak diren hitzak ingura itzazu

Hitz bakoitzaren 2 idazkerak lot itzazu

Hitzen ordena atzeman ezazu esaldia osatzeko

on dagizula IV

Testua

“Zer jaten duzu?”

galdegiten dio baleari.

Planktona jaten dut”

erantzuten dio baleak.

“Zer da hori?”

dio Untxi jaunak.

“Zer jaten duzu?”

galdegiten dio ximinoari.

Bananak

ihardesten dio ximinoak.

“Halakorik ez da ene baratzean heldu”

dio Untxi jaunak.

Hitzak irakurri

Hautatu hitz egokia

Testuaren irakurketa

Esaldian, ilustratuak diren hitzak ingura itzazu

Hitz bakoitzaren 2 idazkerak lot itzazu

Hitzen ordena atzeman ezazu esaldia osatzeko

on dagizula III

Testua

“Zer jaten duzu?”

galdegiten dio arrainari.

Larbak jaten ditut”

erantzuten dio arrainak.

“Holakorik ez enetzat”

dio Untxi jaunak.

“Zer jaten duzu?”

galdegiten dio xerriari.

“Zernahi jaten dut”

ihardesten dio xerriak.

“Nik ez”

dio Untxi jaunak.

Hitzak irakurri

Hautatu hitz egokia

Doakion hitza hauta ezazu

Testuaren irakurketa

Esaldian, ilustratuak diren hitzak ingura itzazu

Hitz bakoitzaren 2 idazkerak lot itzazu

Hitzen ordena atzeman ezazu esaldia osatzeko

Argazkiari doakion esaldia hauta ezazu

on dagizula II

Testua

“Zer jaten duzu?”

galdegiten dio igelari.

Euliak jaten ditut”

erantzuten dio igelak.

“Pua!”

botatzen du Untxi jaunak.

“Zer jaten duzu?”

galdegiten dio xoriari.

Zizareak jaten ditut”

ihardesten dio xoriak.

“Erk!” botatzen du Untxi jaunak.

Hitzak irakurri

Hautatu hitz egokia

Doakion hitza hauta ezazu

Testuaren irakurketa

Esaldian, ilustratuak diren hitzak ingura itzazu

Hitz bakoitzaren 2 idazkerak lot itzazu

Hitzen ordena atzeman ezazu esaldia osatzeko

Argazkiari doakion esaldia hauta ezazu

On dagizula untxi jauna

Entzun edota irakurri testua, eta gero ariketak egin

Testua

Untxi jaunak pastanagreak

ez ditu gehiago maite.

Etxetik badoa

auzoen salda

hobea den dastatzera

“Zer jaten duzu?”

galdegiten dio igelari.

Euliak jaten ditut”

erantzuten dio igelak.

“Pua!”

botatzen du Untxi jaunak.

“Zer jaten duzu?”

galdegiten dio xoriari.

Zizareak jaten ditut”

ihardesten dio xoriak.

“Erk!” botatzen du Untxi jaunak.

“Zer jaten duzu?”

galdegiten dio arrainari.

Larbak jaten ditut”

erantzuten dio arrainak.

“Holakorik ez enetzat”

dio Untxi jaunak.

“Zer jaten duzu?”

galdegiten dio xerriari.

“Zernahi jaten dut”

ihardesten dio xerriak.

“Nik ez”

dio Untxi jaunak.

“Zer jaten duzu?”

galdegiten dio baleari.

Planktona jaten dut”

erantzuten dio baleak.

“Zer da hori?”

dio Untxi jaunak.

“Zer jaten duzu?”

galdegiten dio ximinoari.

Bananak

ihardesten dio ximinoak.

“Halakorik ez da ene baratzean heldu”

dio Untxi jaunak.

“Zer jaten duzu?”

galdegiten dio axeriari.

“Untxiak jaten ditut”

erantzuten dio axeriak.

“Hel! Hel!”

oihukatzen du Untxi jaunak.

Untxia jan nahiz, axeriak

gainera jauzi egiten dio…

…baina belarri puntak

baizik ez dio harrapatzen.

Untxi jauna zalu-zalu sartzen da etxera

ikaran.

Pastanagreek untxien belarriak

luzarazten dituztenaz geroz,

Untxi jaunak hartarik tupinatra bat

prestatzen du.

Onskoa zaio.

On dagizula, Untxi Jauna!