EHZ festibala

EHZ festibalik ez da izango 2018. urtean. Jaialdiaren antolatzaileek gaur azaldu dutenez transizio eta gogoetarako urtea izango da EHZ berdifinitzeko 2019 urteari begira.

– “Aurtengo urtea transizio eta diagnostiko urte baten izatea. Beraz ohartu gira festibal egoki bat edo bederen hemengo jende gazte eta hemengo biztanleari eta horien galdeei erantzunen lukeen  formatu egoki baten sortzeko denbora behar genuela eta egoerak aldatzen dira, gazteria aldatu da, ipar Euskal Herrian ere anitz gauza aldatu direla iruditzen zauku. 2019an izanen dena da proiektu berri bat. “Festibal” hitza ez dakit deja hasten ahal giren erabiltzen, bainan EHZ elkarteak proposatuko ditu proposamen berriak ukanen ditu 2019tik goitik, hori bai.”

Gogoeta horiek egiteko lan talde osatu dute jada eta ekainaren 29an, 30an eta uztailaren 1ean hainbat ekimen antolatuko dituztela iragarri dute gogoeta horri bide egiteko. Zirimola ekimenaren baitan urte osoan zehar hainbat ekimen egingo dituztela ere azaldu dute ipar Euskal Herri osora iristeko helburuarekin. Dei egin diete Euskal Herri osoko gazteei gogoeta prozesu horretan parte hartzeko. 2017ko edizioa segurtasun arrazoiengatik bertan behera utzi ondoren etorri da 2018koa ere bertan behera uzteko erabakia.

– “Anulazio horren ondotik gertatu zela pixka bat halako krisi momentu bat sortu zela elkartean eta krisi egoera horren ondorioz kriston jendetza bildu zela laguntzaile guztiak, hunkiak sentitu ziren eta egin izan ditugu bilkura batzuk, anitznaka, non pentsatzen genuen behar zela indar berri bat eman EHZri. EHZ ez da hila ez dugu nahi hiltzea, beraz hortako egiten dugu ere laguntzailegoari berriz ere deia; bada jendea lanean ari dena urte osoan zehar”.

Aurten festibalik ez da izan baina antolatzaileek azpimarratu dute festibalaren helburuak bete egin direla Euskal Herri osoan izandako elkartasun erauntsiari esker. Bien bitartean egoera ekonomiko zaila gainditzen dihardute EHZ elkartean.

– “Euskal Herriko kolektibo, artista eta norbanako anitzek erantzun biziki positiboa eman zutela eskaera horri, antolatu ziren 14 ekimen orotarat Euskal Herri osoan festibalari sustengua erakusteko eta hori da erraiten duguna, bai, azkenean ekimen horiek guztiak festibalaren izenarekin nolazbait atera dira elkartasun erauntsia izenarekin eta arrunt gure funtzionamendu edo gure balore eta gure kode berdinak erabiliz antolatuak izan direnez, atxemaiten dugu bai guk festibalarekin genituen helburu horiek beteak izan direla arrunt beste manera batez eta guk zabaldu nahi genituen mezu eta izpiritu hori zabaldu direla Euskal Herri osoan.