Irakurri aurretik
Entzun ‘ta irakurri
- +I. zatia
- “Zuk Zuk maitasun pixka bat behar duzu, Ibrahima”, esan zidan lagun batek, “pertsona bat aurkitu eta eskutik heldu, horrek lotuko zaitu bizitzara”. “Badakit”, erantzun nion, “nik ere nahiko nuke hori, eta egun batean familia bat eraiki, nire ilusio handiena da. Baina orain ezin dut, kezka gehiegi daukat gorputzean”.
Eta hala da, hemengo jendeak ez du sinisten, baina nik ez dut nire herritik abiatu nintzenetik maitasun harremanik izan. Ez dut bilatu. Eta ez naute bilatu. Tout simplement. Basoan nengoenean, batzuetan, emakume bat hurbiltzen zitzaidan eta galdetzen zidan, “Ibrahima, joango zara guretzat ur bila?”. Nik, “noski”, erantzuten nion, eta joaten nintzen. Ahal nuen guztian hari laguntzen saiatzen nintzen, baina zerbait ezin nuenean, “ez, hori ez da posible”, esaten nuen.
- +II. zatia
- Zuk buruan asmo bat duzunean zure bihotzak hori landuko du, eta horren bila abiatuko da, baina ez baduzu pentsatzen bihotza mutu egongo da, eta gogoa ez da abiatuko. Beraz, egia da, nik ez dut bidean holako esperientziarik izan, baina horrek ez nau kezkatzen, rien du tout. Ni kezkatzen nauen bakarra nire bizitza da. Noiz eta non ikusiko dut ama? Eta zer pentsatuko ote du hark ni ikustean?
Buruan dudan bakarra hori da.
Lexikoa
Gramatika
Ezezko erranaldiak
Ezezko erranaldiak osatzeko “EZ” aditzaren aintzinean ezartzen da + aditz nag eta aditz lag trukatzen dira
Lan egiten dut → Ez dut lan egiten
Txokolatea maite dut → Ez dut maite txokolatea
Testuko adibideak :
“jendeak ez du sinisten”, “ez dut nire herritik abiatu nintzenetik maitasun harremanik izan”, “hori ez da posible”, “ez baduzu pentsatzen bihotza mutu egongo da”, “ez da abiatuko”, “ez nau kezkatzen”
GEROA
aditz nagusia-KO + aditz languntzailea IZAN edo UKAN orainean (landuko du)
Salbuespena :
aditz nagusiak -n bukaera badu : aditz nagusia-GO / -EN (egongo da / egonen da)
Testuko adibideak :
| lotu : lotuko zaitu
landu : landuko du abiatu : abiatuko da / ez da abiatuko pentsatu : pentsatuko du |
ikusi : ikusiko dut
joan : joango zara egon : egongo da |
ALEGIAZKOA
NAHI UKAN edo BEHAR UKAN aditzekin erabiltzen da algiazkoa.
Adibidez : egarri naiz ! ura edan nahi nuke! , arabiera ikasi behar zenukete…
Nik NAHI/BEHAR nuke / nituzke
Zuk NAHI/BEHAR zenuke / zenituzke
Hark NAHI/BEHAR luke / lituzke
Guk NAHI/BEHAR genuke / genituzke
Zuek NAHI/BEHAR zenukete / zenituzkete
Haiek NAHI/BEHAR lukete / lituzkete