Duela 3 / 4 urte hasi nintzen interesatzen inuitekin iruditzen zaidalako oso gauza interesgarria. Azken batean, beraiek gaur egun ia erreserbetan bizi dira, ezin dute ehizarik egin eta orduan, beraien ehundaka urtetako bizimodu hori eta garatu dituzten trebezia guzti horiek pixka bat gelditu dira zentzurik gabe edo…
Orduan, nonbait, hasi omen dira asko artearen bidez, beste merkatu bat edo hortik bizimodua egiten ze gainontzean bizi dira Kanadako gobernuak ematen dien laguntzetatik.
Inuitek ere horrelako konposizio narratiboak erabiltzen dituzte, kolore planoekin oso biziak eta oso interesgarria.
Identifikatuta edo erakargarria zait konposizio, oso kolore planoak erabiltzen dituzte, askotan biziak eta hor artista desberdin asko daude, baina bai oso interesgarria zait oso berde biziak, gorriak ere indar handia dauka.
Ez dakit, pentsatzen dut pasaiak ere moldatzen dituela gure begiradak eta koloreak ikusteko moduak eta…
Ez dakit, euskaldunek ezberdin pintatzen ote dugun inuiten aldean edo…
Interesgarria zait soziologiatik datozen kezka horiek.