KALETARRAK

Kalekotarrentzako beti izan naiz baserritarra eta baserritarrentzako kalekumea. Ez dakit zergatik pentsatzen duen jendeak nekazaritza dela aukera on bat non erori ez dakien jendearentzako. Nekazaritza da jakintza asko eskatzen duen arlo bat, eta are gehiago diruduna ez bazara, jakin behar duzu denetarik egiten. Eta beste alde batetik, eskatzen duena inplikazio asko eta esfortzu asko bai fisikoa eta bai mentala. Egia da 365 eguneko lana eskatzen duela baserriak, eta ez 24 ordukoa, baina behintzat 12-13 orduko lana bai eskatzen duela, eta lan hori hor dago. Orduan, hor ezin dira behiak itzali edo ardiak itzali.

Lantaldearen esku dago gero ba ordutegi, egun libre eta horiek denak ongi antolatzea guztion bizitza bai baserrian eta bai baserritik kanpokoa uztartu ahal izateko. Kapitalak eta kapitalismoak dauzka bere eskuetan behar dituen tresna eta azpiegitura guztiak guk zabaldu nahi dugun kontsumo eredua eta produkzio ereduaren aurka joateko. Orduan, eskatzen du norbanakoarengandik esfortzu handi bat.

Ezin daiteke eraldatu sistema elikagai sistema edo salmenta eta erosketa sistema elikagaietan, ez bada aldatzen integralki gizarte ereduan, sistema ekonomikoa eta sistema soziala. Denok elikatzen gara, orduan, gizarte osoaren inplikazioa eta gizarte osoaren arazo bat dela ulertu behar dugu elikadurarena, eta ez bakarrik baserrian bizi garen horiena. Ez diot eskatzen Bilboko erdialdeko bati jakitea behi batek zenbat jaten duen ez behi batek ze bizimodu martxa daukan, normala da ez jakitea. Baina kontuan izatea dela bere herrian eramaten den aktibitate bat gehiago eta bera hortatik elikatzen dela edo elikatu daitekeela.