Miñan 3.10

Irakurri aurretik

Entzun ‘ta irakurri

+I. zatia
“Zuk Zuk maitasun pixka bat behar duzu, Ibrahima”, esan zidan lagun batek, “pertsona bat aurkitu eta eskutik heldu, horrek lotuko zaitu bizitzara”. “Badakit”, erantzun nion, “nik ere nahiko nuke hori, eta egun batean familia bat eraiki, nire ilusio handiena da. Baina orain ezin dut, kezka gehiegi daukat gorputzean”.

      Eta hala da, hemengo jendeak ez du sinisten, baina nik ez dut nire herritik abiatu nintzenetik maitasun harremanik izan. Ez dut bilatu. Eta ez naute bilatu. Tout simplement. Basoan nengoenean, batzuetan, emakume bat hurbiltzen zitzaidan eta galdetzen zidan, “Ibrahima, joango zara guretzat ur bila?”. Nik, “noski”, erantzuten nion, eta joaten nintzen. Ahal nuen guztian hari laguntzen saiatzen nintzen, baina zerbait ezin nuenean, “ez, hori ez da posible”, esaten nuen.

+II. zatia
Zuk buruan asmo bat duzunean zure bihotzak hori landuko du, eta horren bila abiatuko da, baina ez baduzu pentsatzen bihotza mutu egongo da, eta gogoa ez da abiatuko. Beraz, egia da, nik ez dut bidean holako esperientziarik izan, baina horrek ez nau kezkatzen, rien du tout. Ni kezkatzen nauen bakarra nire bizitza da. Noiz eta non ikusiko dut ama? Eta zer pentsatuko ote du hark ni ikustean?

Buruan dudan bakarra hori da.

Lexikoa

Gramatika

Ezezko erranaldiak

Ezezko erranaldiak osatzeko “EZ” aditzaren aintzinean ezartzen da + aditz nag eta aditz lag trukatzen dira

Lan egiten dut → Ez dut lan egiten

Txokolatea maite dut → Ez dut maite txokolatea

Testuko adibideak :

“jendeak ez du sinisten”, “ez dut nire herritik abiatu nintzenetik maitasun harremanik izan”, “hori ez da posible”, “ez baduzu pentsatzen bihotza mutu egongo da”, “ez da abiatuko”, “ez nau kezkatzen”

GEROA

aditz nagusia-KO + aditz languntzailea IZAN edo UKAN orainean (landuko du)

Salbuespena :

aditz nagusiak -n bukaera badu : aditz nagusia-GO / -EN (egongo da / egonen da)

Testuko adibideak :

lotu : lotuko zaitu

landu : landuko du

abiatu : abiatuko da / ez da abiatuko

pentsatu : pentsatuko du

ikusi : ikusiko dut

joan : joango zara

egon : egongo da

ALEGIAZKOA

NAHI UKAN edo BEHAR UKAN aditzekin erabiltzen da algiazkoa.

Adibidez : egarri naiz ! ura edan nahi nuke! , arabiera ikasi behar zenukete…

 

Nik    NAHI/BEHAR    nuke / nituzke

Zuk    NAHI/BEHAR    zenuke / zenituzke

Hark    NAHI/BEHAR    luke / lituzke

Guk    NAHI/BEHAR    genuke / genituzke

Zuek    NAHI/BEHAR    zenukete / zenituzkete

Haiek    NAHI/BEHAR    lukete / lituzkete

Ulermena

Idazmena

Beste kapituluak