Aurkezpena

Proiektuaren nondik norakoak

Euskal literatura biziki aberatsa da gaur egun, baina oraindik irakurle guti dira, euskaldun berrien artean bereziki.

Amets Arzaillus eta Ibrahima Baldek 2021ean idatzitako liburua, ahozko hizkuntza batean idatzia da, eta horregatik ulertzeko sinplea da, nahiz eta lexikoan zein gramatikan (hizkuntza baliabideetan) aberatsa izan. Horrez gain, iparraldeko euskalkian idatzia da.

Euskara ikasten hasi berrientzat maila apaleko testu literario guti bada, eta are gutiago iparraldeko euskalkietan. 

Proiektu hori euskara ikasten ari direnentzako da. Euskarri literario batetatik ariketak sortuz, euskaraz irakurtzeko gaitasuna ahal bezain goiz eman nahi diegu eta euskaraz irakurtzeko gogoa piztu nahi dugu.

Baliabideak nola erabili

Proiektua 11 kapitulutan zatitua da. Kapitulu bakoitzean jatorrizko testua atzemanen duzue, ilustratzen duen bideo batekin. Testua deskubritu aintzin hiztegia lantzeko irakurri/entzun ondotik ariketak proposatuak zaizkizue : lexikoa lantzeko, gramatika pundu desberdinak lantzeko. Bukaeran ulermen ariketa (quiz) bat eta idazmen ariketa bat porposatuak dira beti. 

Ariketak kapituluka egitea gomendatzen dugu, ipuinaren haria segitzen ahal delako horrela.

Ariketak bakarrik edo irakasle batekin egiten ahal dira.

Partaideak

Proiektu hau mugaz gaindiko partaidetza batek gauzatu du, Euroeskualderen eta EEP-aren diru laguntzei esker. Partaideak hauexek dira: 

Mila esker Susa argitaletxeari audioak baliatzen urririk uzteagatik. 

Urrunago joateko

I am text block. Click edit button to change this text. Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.

I am text block. Click edit button to change this text. Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.

Aurkibidea