Hizkuntza bat irakatsi beharrez
Nasrudin diru beharretan dago. Zerbait asmatu behar du. Kurduera ikastaldiak antolatzea erabakitzen du. Hizkuntza horretan hitz bat edo beste daki. Besterik ez.Lehen ikaslea, merkatari bat da. Kurdistanera joan behar du, han bere negozioko afera batzuk tratatzeko.
– Zerbait ikasten hasteko edo, bidaia denboran beharko ditudan hitz batzuk ikasi nahi ditut. Adibidez, jatetxera joanen naizenez, nola erraten da “zopa beroa” ?
Nasrudinek duda izpirik gabe erantzuten dio, “zopa beroa” erraten dute “arsh”!
– Zer ? harritzen da ikaslea. “Arsh”! Hitz bakar hori, hain motxa “zopa beroa” izendatzeko ? Kuriostasunez orain, nola erraten dute « zopa hotza »
Nasrudinek ihardesten dio berehala,
– Kurdistanen, hitzik ez dute hori errateko,
– A ? Eta zergatik ote ?
– Kurduei ez zaie batere gustatzen… Hastio dute, “zopa hotza” jatea !
Hori hala bada halabiz, hala ez bada halatsu!
Hiztegia lantzen
Gramatika lantzen
Zakurraren muturra
Behin, gizon bat bere zakurrarekin doala, Pernandok bidean gurutzatzen ditu. Hurbiltzean, zakurrak bere galtza usaindurik, pixa egin beharrean, hanka altxatzen du. Orduan berehala, Pernandok kasatu du :– Hoa hemendik, “hire nagusiaren mutur horrekin” ! Jauntto zakurduna haserretzen da, baina isilik dago. Handik egun batzuetara, Pernando epailearen aitzinean agertzera deitua da.
Epailearekin elkartzen denean, jaunttoa ere hortxe dago eta bere zakurra ere bai.
Berehala, auzia hasten da. Jaunak : – Gizon hau, duela zenbait egun nitaz trufatu da. Pernandok arrapostu : – Ez, hori ez da egia ! jujeak txilintxa joaz, Tilin ! Tilin ! Tilin ! Jaunak berriz ere: – Gizon honek laidoztatu nau. Pernandok, – Hori ere, ez da egia ! Epaileak, Tilin ! Tilin ! Tilin ! Jaunttoak azkenean : – Gizon honek erran dit, “zakurrak nere muturra duela”. Pernandok, – Bai, hori egia dela ! Jujeak, – Eta zuk diozu, Jaun hau ez duzula iraindu ? – Pernando: – Ez ! – Nolaz ez ? – Horra. Epaile jauna, galdera bat, – Zakur hau norena da ? – Jaun honena, noski. – Eta beraz, zakur honen muturra, norena da ? – Jaun honena ere, bistan dena. – Beraz hori da, erran diodana, “Zakurrak nagusiaren muturra” duela !Epailea eta Jaunttoa mututurik gelditu dira. Zakurra ere, prefosta ! Eta horra nola, Pernando Amezketarrak auzia irabazi duen.
Hori hala bada halabiz, hala ez bada halatsu !Hiztegia lantzen
Gramatika lantzen