Bizi naiz munduan

Bizi naiz munduan, aspaldi handian.

Beti trixtezian, penak bihotzian:

Amodiotan nintzan izar batekilan

Hura ezin ikus plazer dudanian,

Ez baitut etxian ez eta herrian.

 

Aira banindadi ainara bezala,

Ardura joan naite maitearen gana:

Nere pena-xangrinen hari erraitera

Bai eta doloren hari salatzera,

Haren ait’amekin solas egitera.

 

Izan niz Barkoxen kusiaren etxen,

Ahuñaki jaten segur ona baitzen:

Kostaletak errerik, biriak egosirik,

Ogia muflerik, arnoa gozorik;

Han etzen eskasik, maitea, zu baizik…!

 

Traditionnel

Maitea zurekin – Jean Louis Davant

Ihes leku onena

zu zaitut maitea

Mendi, zeru, itsaso,

hiri eta etxe,

Begiak ortze tutzu,

besoak hegalpe,

Gorputz osoa berriz,

lurreko baratze.

 

Zubia bota dizut,

eskaintza et’eske

Ta hortik bazatozkit

ixilka bisitaz

Ene hutsaren bete

opari egina.

 

Herio dug’ukatzen,

oraina baztertzen

Eternitateari

gako bat ebasten

Eta zorion laburra

elez emendatzen.

Amets bat, amets bi

Henriette Aire Etxebarren (Urepele, Nafarroa Beherea, 1943 ) est une écrivaine basque
Elle est la fille du grand bertsolari Xalbador Ses premières poésies elle les publie chez Maiatz Olatz Zugasti a chanté plusieurs de ses poèmes (Goizeko bortzetan, Kristala porroskan) . Jojo et Ramuntxo ont aussi musicalisé le premier poème Imanol (Haurraren aita) et Beñat Axiarik (Kaska) ont aussi utilisé quelques uns de ses poèmes.

Pris de Wikipedia

Bi esku bet betan

Eskuz esku lotzekotan

Fereka bat fereka bi

Bi esku bet betan

Elgarri fereketan

 

So bat bertzeari so

Elgarrentzat bi itsaso

Uhain bat uhain bi

So bat bertzeari so

Uhain berean bi itsaso

 

Musu bi uste gabean

Berandurik musu berean

Musu bat musu bi

Musu bi uste gabean

Ahantzirik musu berean

 

Maitasuna zertarako izendatu

Hedoi gainean ibiltzekotan

Amets bi hedoi berean

Amets bat amets bi

Amets bi doatzi airean

Bidean

bideko harriek ikusi dutenean

bideko harrien gainean itzal argi batean

gaueko bide gainean itzal batean

lehen bidean eta azken bidean

bidearen luzean

biziaren bideak, batetik bestera, argiaren berrian

biziak batetik bestera berrian

batek besteari: bat garenean

bat gara bidekoan

bat bidean

bide luze hautsikorrean

betikotz hautsia nahi luketen bidean

askatasunak argitu bide ezinbestekoan

harri hautsiek hautsiduragatik moldatu bidean

biziak heriotzik gabe eraikiko ez zuen bidean

bideko harrien erdian

harri gauean

harrietan

bidean

Lucien Etxezaharreta, « Begira »

Adan et la vie

Avant de lire cette nouvelle, révise ces mots, lesquels étaient inconnus pour Adan et sa famille

Gaixotu zen Adan paradisua utzi eta aurreneko neguan,
eta eztulka, buruko minez, hogeita hemeretziko sukarraz,
negarrari eman zion Magdalenak gerora emango bezala,
eta Evagana zuzenduz « hil egingo naiz » esan zion oihuka,
« gaizki nago, maite, hilurren, ez dakit zer gertatzen zaidan ».

Harritu egin zen Eva hitz haiekin, hil, hilurren, gaizki, maite,
eta berriak iruditu zitzaizkion, hizkuntza arrotz batekoak,
eta ezpain artean ibili zituen maiz, hil, hilurren, gaizki, maite,
harik eta zehazki ulertzen zituela iruditu zitzaion unerarte.
Ordurako sendatua zegoen Adan, eta poz pozik zebilen.

Paradisuaz geroko lehen gertaera hark segida luzea izan zuen ,
eta lehengoez gain, hil, hilurren, gaizki, maite, Adan zein Evak
hitz berriak ikasi behar izan zituzten, min, lan, bakardade, poz
eta beste hamaika, denbora, neke, algara, eder, ikara, kemen;
hiztegia hazten zenarekin batera, zimurtuz joan zitzaien azala.

Zahartu zen erabat Adan, sentitu zuen hurbil heriotzaren ordua,
eta Evarekin elkarrizketa sakon bat izateko gogoa sortu zitzaion;
« Eva », esan zion, « ez zen ezbehar bat izan paradisuaren galtzea;
oinazeak oinaze, minak min, gure Abelen zoritxarra halako zoritxar,
bizi izan duguna izan da, zentzurik nobleenean esanda, bizitza ».

Adanen hilobi atarian malko arruntak ixuri ziren, gatz eta urezkoak,
lurrera erortzerakoan hiazinto edo arrosa alerik eman ez zutenak,
eta Kain izan zen, paradoxaz, negarrez bortitzen puskatu zena;
Gero Evak irribarre xamurrez gogoratu zuen Adanen lehen gripea
eta halaxe, lasai, etxera joan eta salda beroa hartu zuten, eta txokolatea.