« Nor da Simone Biles? » Kirmen Uribe

Podcasta entzun aurretik egin ezazu ariketa hau.

Textua

Zortzi urteko alabak emakumezko bat hautatu behar zuen eskolako lan bat egiteko. Andrazkoaren bizitza eta pentsamendua azaldu behar zituen lanak. Good Night Stories for Rebel Girls (lotarako ipuinak neskato bihurrientzat) izeneko liburuan bazeuden adibideak. Gauero irakurtzen zuen. Guk esaten genion ondo legokela Ruth Bader epailea, edo Malala Yousafzai aktibista edo Jane Goodall biologoa lanerako aukeratzea. Baina umeak Simone Biles nahi zuen. « Simone Biles? Nor da ba Simone Biles, idazlea da? ». « Bai zera, munduko gimnastarik onena da ». Egia esan ez zigun grazia handirik egin bere hautuak. Ez genekien nondik aterako genituen zitak eta gogoetak. « Ez al da hobeto Ruth, Malala ala Jane? », saiatu ginen ustez aldarazten. « Ez, Simone Biles nahi dut ». Pentsatu genuen ahaztuko zitzaiola eta Jane Goodalli- buruz egingo zuela lana azkenean, Jane txinpantzeekin oihanean, ze polita. Hala ere, arratsalde batean eskolara umeen bila joan eta irakasleak bota zigun, -esan dit alabak Simone Biles aukeratu duela.

Ez zegoen bueltarik.

Informazio bila hasi eta konturatu ginen Simone Biles-ek ez zuela bizitza erraza izan. Ohion jaioa, bere gurasoen droga menpekotasuna zela eta aitona-amonek hartu eta hezitu zuten. Sexu-erasoak ere jasan izan zituen umetan. Baina kirolean hartu zuen babesa. Olinpiadetan bost medaila lortu zituen. Estatu Batuetako historiako kirolari onenen artean dago. Bideoak ikusiz ohartu ginen Simone Biles beti zegoela pozik, irribarre batekin burutzen zituela ariketak. « Ni saiatzen naiz zoriontsu izaten, une pozgarriak dira oroitzen errazenak ». Horra zita on bat. « Kontua ez da irabaztea, zure onena ematea baino. Eta irabazten baduzu ondo, eta laugarren ateratzen baduzu ere ondo ». Horra bigarrena. Eta hirugarrena ere bai, « nahiago dut triste egon arriskua hartu eta huts egin dudalako, hartu ez ditudan arriskuez damutu baino ».

Alabak lanari gutun baten itxura eman zion. Eta otu zitzaion beharbada ideia ona izango zela gutuna Simone Biles-i benetan bidaltzea. Postetxeko gizonak, afroamerikarra Simone bezala, helbidea ikusi eta esan zuen, « seguru erantzungo duela ». Hilabete batera karta bat iritsi zen etxera alabaren izenean. Igortzailea behatu eta Simonen Biles. « Sekula ez amore eman, neska », esanez bukatzen zuen eskutitza. Biharamunean, alabak gutuna eskolara eraman zuen, lagunei erakusteko, Simone gimnasian bezain irribarretsu.

Eskerrak gutuna bidaltzera ausartu zela. Izan ere, hobe da hartutako arriskuez damutzea, ezta Biles?

Trikuarena

Ariketak egin ondoren entzun edota irakurri Atxagaren ipuina:

Textua

  • I. zatia

    Esnatu da trikua habi hosto lehorrez egindakoan,

    eta dakizkien hitz guztiak ekartzen ditu gogora;

    gutxi gora behera, aditzak barne, hogeitazazpi hitz.

  • II. zatia

    Eta gero pentsatzen du: Amaitu da negua,

    Ni trikua naiz, Bi sapelaitz gora dabiltza hegaletan;

    Marraskilo, Zizare, Zomorro, Armiarma, Igel,

    Zein putzu edo zulotan ezkutatzen zarete?

    Hor dago erreka, Hau da nire erresuma, Goseak nago.

  • III. zatia

    Eta berriro dio: Hau da nire erresuma, Goseak nago,

    Marraskilo, Zizare, Zomorro, Armiarma, Igel,

    Zein putzu edo zulotan ezkutatzen zarete?

  • IV. zatia

    Ordea bertan gelditzen da bera ere hosto lehor balitz,

    artean ez baita eguerdia baino, lege zahar batek

    galerazi egiten baitizkio eguzkia, zerua eta sapelaitzak.

  • V. zatia

    Baina gaua dator, joan dira sapelaitzak, eta trikuak,

    Marraskilo, Zizare, Zomorro, Armiarma, Igel,

    Erreka utzi eta mendiaren pendizari ekiten dio,

    bere arantzetan seguru nola egon baitzitekeen

     

    gerlari bat bere eskutuaz, Espartan edo Corinton;

  • VI. zatia

    Eta bapatean, zeharkatu egiten du

    belardiaren eta kamio berriaren arteko muga,

    Zure eta nire denboran sartzen da pauso bakar batez;

  • VII. zatia

    Eta nola bere hiztegi unibertsala ez den

    azkeneko zazpi mila uneotan berritu,

    ez ditu ezagutzen gure automobilaren argiak,

     

    ez da ohartzen bere heriotzaren hurbiltasunaz ere.

Akordatzen naiz

Testua

  1. Georges Perecek Joe Brainard eta I remember zituen akorduan. Nik Joe Brainard eta I remember eta Georges Perec eta Je me souviens ditut akorduan.

 

  1. Bizkaiko kostaldean akordatzea esaten dutela

akordatzen naiz. Eta akordatzea, esnatzea dela.

 

  1. Urrun eta antzina, itsumutila izan nintzela,

akordatzen naiz. Itsuneskak eta itsumutilak ginela

auzoko neskamutilak.

Patxi, Osteko itsua, aittitteren anaia, aulkian eserita

egoten zena, solo ertzeraino eramaten genuen,

artoa zenbat hazi zen jakin nahi izaten zuelako.

 

  1. Etxean ez zegoen telebistarik. Domeka

arratsaldeetan Etxeberrira joaten ginela

akordatzen naiz telebisioa ikusteko

 

  1. Ezkutaketan jolasten ginela akordatzen naiz.

Bat, bi, hiru, lau…   ezkutatzen, eman

beharko genuela.

 

  1. Horman landare berde polit bat hasi zela

akordatzen naiz.

Eta sustrai txiki haiek denborarekin etxea botako

zutela esan zuela baten batek.

 

  1. Bizikleta hiru gurpilekoa zela akordatzen naiz.

 

  1. Orduko egunak oraingoak baino askozaz luzeagoak gogoratzen ditut.
  1. Umeok aitametara, aita

ala ama izatera, edo

gerretara, hiltzailea

ala hildakoa izatera

jokatzen genuela

akordatzen naiz,

helduak izatera

beti. Helduak

izateko, gero ere asti

nahikoa izango

genuela jakin gabe.

 

  1. Ez dakit zoriontsu nintzen orduan, baina

ume desterratuaren moduan akordatzen naiz

ume denboraz.

 

  1. Ama josteko makinarekin aritzen zen lanean.

Makinari pedalez eragiten zion eta egiten zuen

soinuaz akordatzen naiz.

Singer deitzen zela uste dut.

 

  1. Martin Luther King hil zutela akordatzen naiz.

Ametsetan egin dut, ametsetan ari naiz, amets bat daukat

esaten zuena…

 

  1. Metroaren lehoiaz akordatzen naiz, lehen

imaginetan orroka agertzen zen. Gero ez zen

pelikulan gehiago azaltzen.

 

  1. Jaungoikoak mundua sei egunetan egin zuela

akordatzen naiz. Horixe esaten zigutela behintzat.

Eta ondo nabarmenak ziren gero gauzak presaka

eta ganorarik gabe egitearen ondorioak.

 

  1. Latina munduko hizkuntzarik logikoena dela

esaten zigutela akordatzen naiz. Eta zeharo

konplikatua eta aldrebesa iruditzen zitzaidala.

 

  1. Espartako, Kirk Douglasen aurpegiarekin

gogoratzen zait.

 

  1. Edward Spencer Dodgsonen gutunak

oroitzen ditut.

  1. Ruper Ordorika gogoratzen zait, gitarrarik gabe,

Clementine doiunarekin kantatzen: Ene maite, ene maite, ene maite…

 

  1.     

 

  1. Kartzela barruan, errudunekin batera, inozenteak

ere bazeudela akordatzen naiz. Kanpoan bezala.

 

  1. Egun ederrak izan ziren eta, musika eta guzti

gogoratzen ditut, Vinicius de Moraes, Cesarea

Evora eta halakoena. Playing back egin daiteke

musikarekin, baina gainerako gauzekin ez eta,

orduan, musikak ez du ia ezertarako balio.

 

  1. Euskarari buruz izkribu haietan leitutakoez

akordatzen naiz: antzinakoa, gutxitua,

aglutinantea, espainola, debekatua, paleolitikoa,

irakurtezina, zehatza, polita, modernoa, baldarra,

politikoa, antiespainola, baztergarria, apolitikoa,

zaharra, xamurra, analitikoa, barregarria,

marjinala, irakurgarria, arriskutsua, gogaikarria…

 

  1. Roland Barthesena oroitzen dut. Zerbait

esaten denean, esandako hori egia dela

denboraldi labur baterako behintzat.

 

  1. Aldous Huxleyren nobelako mynah izeneko txoriak

gogoratzen ditut, islako jendeari abisatzen:

“Hemen, orain, erne!”.

 

  1. Akorduak ez dira zehatzak,

baina ahaztura ere ez da

hain-hain zehatza.

 

  1. Oroimena garela akordatzen naiz,

oroimena ala ia ezer ez.

Sinonimoak

Expressions 1

de culo y cuesta abajo
maldan behera ibili / gainbehera etorri

rester bouche bée

quedarse con la boca abierta
harri eta lur / harri eta zur / zur eta lur / aho zabalik / txundituta, mirestuta / adurra dariola /
ver el cielo abierto
zerua irekita ikusi
con los brazos abiertos
esku zabal
nadar en la abundancia
esne mamitan / esnetan bizi
estar acabado
onenak emanda izan / bereak egin du
el cuento de nunca acabar
bukatzen ez den soka / sorgin kurubila, gurpila / gurpil zoroa / amaierarik gabeko auzia
por si acaso
badaezpada / zer gerta ere / bazen ez bazen
hacerse acreedor a algo
-gai, -garri, -ren duin bihurtu
de actualidad
pil-pilean / puri-purian egon / ahotan ibili
ser un adan
arlote hutsa izan /
para mis adentros
neure artean / baitan / barrenean / bururako / kolkorako

Expressions 2

a que no adivinas?
ezetz asmatu? / igarri?
adrede
beren beregi / beren bererik / berariaz / nahita / gurata / apropos
esta mas claro que el agua
begi-bistan egon / argi eta garbi / eguzkia bezain argi
ser como dos gotas de agua
berdin-berdinak / zur, enbor bereko ezpalak izan
por ahí, por ahí
hor nonbait / bostak aldean /
castillos en el aire
balizko errotak irinik ez izan
estar en el ajo
zer ikusirik izan / saltsa horretan ibili / tarteko izan
estar tocado del ala
burutik eginda egon / burua pitzatuta izan / burutik nahasita / zoro garbia izan / burutik sano ez egon
a su libre albedrio
nork bere kasa / erara / kabuz
estar en el alero
kolokan egon
estar lleno
lepo egon
no estar muy alla
halamodukoa izan / hala-nolakoa izan

Expressions 3

con toda el alma
gogo betean / bihotz eta buru / zain eta muin
llegar al alma
bihotza hunkitu / erdiratu
no poder con mi alma
leher eginda izan / porru eginda egon
pasar por alto
ez ikusiarena egin / haintzat ez hartu / ez ohartu horretaz / ez antzeman / sumatu / nabaritu
tirando por lo alto
goitik jota
a estas alturas
honezkero
decir sin ambajes
bete-betean / itzulingururik gabe / hitzetik hortzera / aho betean esan
la carabino de ambrosio
ahuntzaren gauerdiko eztula / puzkarra / astoaren arrantza / zakurraren putza
mirada de pocos amigos
begiak, begirada zorroztu
de mil amores
gogotik / bihotz guztiaz
de antemano
aurretiaz / aldez aurretik / lehendik
poner la antena
belarriak zabaldu / erne ibili / adi-adi egon / zelatan egon

Expressions 4

tener un antojo
gurari bat izan / gurariak hartua egon
hacerse cuesta arriba
aldats egin
por amor al arte
musu truk, dohainik
loco de atar
zoro garbia / zeharo pitzatuta
atragantarse
kontrako eztarritik, bidetik joan zerbait
echarse atras
hitza jan / atzera egin / oina atzeratu / zangoa atzera bota
tener sueño atrasado
lo zorretan egon / lo zorrak eduki /
avecinarse lluvia
euria abiatzen du / eguraldia euritara dago / elurtara jotzen du
estar bien avenidos
elkar ondo hartuta egon
hacer una averia
ederra egin
estar ojo avizor
talaian egon / tientoan eduki / bi begiez begira
andar mal de la azotea
burutik nahasita ibili