Ina

Regarde et lis l’histoire d’Ina

Ina Burkina Fason bizi da, mendebaldeko Afrikan.

Ileak kizkur-kizkurrak ditu, larrua iluna. Bere erlijioa Islama da. Lurrezko korrale batean bizi da bere familiarekin.

 

Ni, aldiz, Ipar Euskal Herrian handitu naiz.

Gaztain koloreko ileak ditut eta nere larrua gorritzen zait iguzkitan, nere guraso eta anaiak bezala.

Eliza batean bataiatu naute eta adreiluzko etxe batean altxatu.

Nola erran dezaket Ina nere ama dela?

Estudioak bukatu eta,

Burkina-Fasoko herrixka batera joan naiz

erakunde humanitario batekin.

 

Joan aitzin,

Awa, Burkina-Fason sortu zen lagun batek pakete bat utzi dit bere ama maiteari emaiteko.

 

Dugu herrira heltzerakoan, Awaren paketea bere amari emaitea deliberatzen dut. Baina ez da hor. Mina, bere alabak bazkaltzera gomitatzen nau.

Afrikako janaria deskubritzen dut.

Awaren ahizpa eta anaiekin adixkidatzen naiz. Solasaldiak itzultzen dizkidate. Diula hizkuntzazko lehen urratsak egiten ditut. Kelen fla saba Kononin ba nyaka dan.

 

Aste baten buruan, beren ama itzultzen da. Korraleko biziaren bihotza dela asmatzen dut. Inork ez du erabiltzen bere egiazko izena. Ina hitzak erran nahi du «Ama».

 

Inarekin ezin dugu hitz egin laguntzarik gabe. Ez baitaki frantsesa, ez baitakit diula. Bere haurrek frantsesa ikasi dute eskolan. Ez direlarik hor, soa gelditzen zaigu. Inaren begietan atzematen dut sentimendu goxo eta maitekor bat. Baina makur handiak pairatu dituela antzematen dut. Elkar estimatzen dugu. Gogo nuke bere bizia gehiago ezagutzea eta bere hizkuntza ikasteko gogoa pizten zait.

 

Halere, memento bat atzematen dut egunero «nere familia» deitzen dudanarengana joateko.

Eri naizelarik, etortzen dira niri gogoa berotzera. Janaria eta beren irriñoa ekartzen dizkidate.

 

Diula hizkuntza gero eta hobeki menperatzen dut. Biztanleek laguntzen naute eta irri egiten dute nahasten naizenean. Orain, agurrak baino gehiago erraten ahal ditut. Anisogoma. N’baa here sira wa ? Here Somogodo ? Torosi tey. I kakene wa ? Here. Ala ka’an to nyongon ye. Ka sinikenea di Amina.

 

Afrikako garbitasun eta harremaneko arauak irakasten dizkit Inak. Ez dit deus eskatzen ordainez.

Gure arteko kidetasunaz harritzen direnean bere lagunak, ahalketua, erantzuten die bere seme zaharren laguna naizela. Baina aspalditik joanak dira estudioen egitera. Ulergaitza zaie.

 

Ni ere bere semea naizela iduri zait, bainan denentzat, gauzatu da Awaren ezkontza egunean. Zeremonia tradizionalean, andere esposak hiru egunez bere aurpegia gordetzen du buruzapi xuri batekin kanpora ateratzen delarik… Griot kastaren emakumeek animazioa egiten dute bertsoak, goresmenak eta genealogia kantatuz. Esposaren ganbaran atzeman nautelarik, harrituak izan dira. Galdegiten dute nor den ohidura zaharren legeak hautsi dituen atzerritarra.

 

Bere buruaz biziki segur, Inak erantzuten die bere seme adoptatua eta esposaren neba naizela. Irri karkaila ondotik, Griot emazteen nagusiak bozgoragailutik nire laudatzen hasi da kantuz. Hori entzutean, kanpoan direnak pozten dira eta eguneko kilimiska bilakatu da. Nere Afrikako anai-arreben deiturarekin deitu naute. Lorietan izan naiz.

 

Afrikako erran zahar batek dio: egur zati bat urmaelan* trenpan egonik, egundaino ezin da krokodilo bilakatu.

Badakit ez naizela afrikarra baina leku bat atzeman dut jendarte honetan.

 

 

5 réflexions au sujet de “Ina”

  1. We’re a group of volunteers and starting a brand new scheme
    in our community. Your web site offered us with
    helpful information to work on. You’ve done a formidable job and our whole
    group can be grateful to you.

Laisser un commentaire