« Ez nago » Karmele Jaio

Lis le texte de Karmele Jaio et réponds aux questions

Mezu elektronikoa bidali eta berehala etorri zait bueltan, “azaroaren 10era arte ez nago” leloarekin. …..1….. ez dago. Honek, behintzat, aitortu du, pentsatu dut. Izan ere, azken aldian jaso ditudan erantzun askotan bidaltzaileak burua beste nonbait duela sentitu dut, nerabeak familiako bazkarietan erakusten duten …..2….. gertu: izeko edo aitonaren galderei erantzuten diete, bai, baina begiradak mahai azpian duten mugikorraren pantailan itsatsita dituzte. Azken aldian, halako erantzun asko jaso ditut, nik bidalitako mezua zeharka irakurri dutela egiaztatzen …..3……

Gure gizartean …..4….. jende gehiago omen dago fisikoki dagoen lekutik urrun, beste lekuren batean, gogoa beste inon: egunero ikusten dugu norbait mugikorrari esker bulegoko lana egiten trenean doan bitartean, edo …..5….. dagoenean Interneten bidez oporretako bidaia prestatzen, edo lagun batekin hitz egin bitartean hatsappak etengabe erantzuten, edo Facebookeko horma behin eta berriz errebisatzen lagunekin pintxo-potean ibili bitartean.

Egon …..6….. lekutik urrun egotea ohiko bihurtu da, antza, baina txarrena da jarrera kutsakorra dela, …..7….. , eta egunkariak irakurri besterik ez dago horretaz konturatzeko: herritarren zerbitzura egotearen ardura politikotik urrun ibili dira urtetan politikari asko, euren buruaren probetxuaren ideiatik oso gertu; eta herritarren …..8….. sustatu eta bermatzeko duten obligaziotik urrun egon direnak ere badaude, azken aldian, oso presente. Bizikidetza sustatu ordez, gizarteko zenbait talde estigmatizatu dituzte, etiketak jarrita, jendea banatuta, beste arraza edo jatorri bateko …..9….. mesfidantza sortarazita. Euren betebeharretik hain urrun, euren betebeharren kontrako erabakiak hartuz.

Berriz begiratu diot bueltan etorri zaidan mezu elektronikoari. “Ez nago” …..10….. didan hartzaileak burua dagoen lekuan bertan izatea sinistu nahi dut. Ea dagoen lekuan egoteko gaitasun hori berarekin ekartzen duen bueltan. Eta ea hori ere kutsakorra bihurtzen den.

Karmele Jaio

Choisis le mot adéquat

Laisser un commentaire