La dernière carrosse

Lis et écoute la nouvelle d’Antton Luku.

Gure herrian bizi izan den neska gazte baten istoria kondatzen du idazki honek. Jauatzeko Añarena. Sortu zen herriko bazter etxalde tipi batean, denborarekin etxalde bilakatu ziren borda txar haietarik batean. Ama hil zitzaion sortu zuelarik. Aita bost urte zituelarik mando ostiko baten ondorioz. Osaba eta ttantta xahar batzuek hazi zuten. Etxekoak, amarenak beraz.

Biziki neska atsegina eta ausarta zen, biziki elekari pollita. Etxetik zuen hori. Ttantta zirtolari bizia zen eta zaharra, osaba, guti mintzo zen gizona, noiztenka sekulakoen ateratzeko, nehork gehiago uste ez zuelarik.

Eskola utzi zuen besteek bezala, herriko eskola tipia finitu eta. Ez zuen luzatzeko ez xantzarik, ez emeiarik ukan, etxen ez ziren gaztetzen ari. Igandetako meza zuen ateraldi bakarra, merkaturat ttantta zen joaten. […]

Lehen auzoan, nagusia, Zarlez, gizon plaxenta zen, aski alferra, emazteak zuen etxaldea kudeatzen. Etxeko semea Añaren adina zen, mutiko umileta kopeta apal bat, nekez mintzo zena. […]

Bigarren semea ere bazuten. Noiztenka. Etxean zelarik. Ostatu zilo bat. Kaiet. Kontrabandan ari izan zen eta dirua polliki irabazi, azkarra eta ausarta baitzen, aise ibiltzen zen mendian eta soraioa kabalekin . Hainbeste irabaz, hainbeste xahu, deus gabe gelditzen zen ardura eta gertatzen zitzaion herriaren mintzarazteko doia, hortik lekutzea Frantzia behere hartarat, lanerat, arbola botatzera, luzean segatzera edo beste. Sasi arraintzan eta ihizin jite haundikoa, baina bere egiazko ofizioa ostatua zen. Harat hurbiltzen zelarik loriatzen ziren edaleak, hain ateraldi egile ona baitzen. Mihi zikina hobeki errateko. Ostatuan funtsean ardura nahasten baitira omorea eta gaixtakeria, deus ez baita ostatu batean ustelkeria baino atseginagorik.

Après écouter l’histoire fais les exercices en remplissant les trous

3 réflexions au sujet de “La dernière carrosse”

  1. At the same time, the secondary development of local food crops such as wheat, rice, glutinous rice, corn, sweet potato, and potato should be actively supported Commercial tax, or financial support, must be based on where to buy generic Cialis forum otherwise, severe punishment will be imposed buy cialis online united states The role of tamoxifen in endometrial carcinoma has become a focus of concern

Laisser un commentaire