Marijane Minaberry

Lis et écoutes ce programme de radio et après réponds aux questions

Présentateur. Gaur dira 91 urte Marijane Minaberry idazlea jaio zela. Minaberry aurten zendu da. Otsailean hil zen. Euskal literaturan arrasto izugarria utzi du, bereziki haur literaturan. Eta betirako geratuko da, besteak beste, Oskorri musika-taldeak idazleari eskainitako abestia ere. Olaia Urkiagak du horren guztiaren berri.

Oskorri. Marijane kanta zan, hik dakinan moduan, ororen aintzinean…

Olaia Urkiaga. Nafarroa Behereko Branka herrian jaio zen Marijane Minaberry, lau ahizpatatik hirugarrena. Herriko eliza ondoko etxe batean hazi zen. Herriko eskolan hasi zituen ikasketak eta 12 urte zituela Donapauleko eskolara joan zen eta Angelun batxilergoa hasi bazuen ere, ama gaixotu ostean, ez zituen ikasketak amaitu. Gertuko lagun baten heriotzaren ostean hasi zen idazten 21 urte zituela.

Marijane Minaberry. Lagun mina banuen eta 21 urtetan meningitisarekin hil zen, egunetik biharrera. Eta gauaz hil zitzautan (zitzaidan) eta ordian (orduan) olerki ttipi bat. Eta hartarik han da gero.

Olaia Urkiaga. Idazle-ibilbidea hainbat aldizkaritan egindako kolaborazioekin hasi zuen, poemak eta ipuinak argitaratuz. 1963an “Itxulingo anderea” argitaratu zuen, bi urte beranduago iritsi zen “Xoria kantari” poesia-liburua. Bi liburu hauek egungo euskararen haur-literaturaren abiapuntutzat jo dituzte. Hasierako idatzi horietan euskal munduan zegoen gabezia batekin amaitu nahi zuen:

Marijane Minaberry. Ez baitakit musikarik, hartu ditut olerki ttipiak musika zituztenak (zutenak),” Mama les p´tits bateaux” eta holako batzuk. Eta banuen orduan bertze, bertze gauza bat. Ez dakit xuxen pentsatzen nuen, baina nahi nuen euskaldun haurrek aditzen zutela “Mama les p´tits bateaux” frantsesez, erran zezaten, bo, guk ere badugu euskaraz. Nahi nin (nuen) berdintasun hori izan zezaten haur euskaldunek, eta frantsesekin.

Olaia Urkiaga. Haurrentzat idatzikoengatik da ezaguna Marijane Minaberry. Berak, ordea, ez zuen uste idatzi horiek haurrentzat egokiak zirenik.

Marijane Minaberry. Orai(n) ohartu niz (naiz) ez dudala harrendako idazten. Orai(n) artio beti uste ukan dut haurrendako eta haurrendako, baina nik idazten ditudan ipuinak aisa luzeegi dira haurrendako.

Olaia Urkiaga. Irratirako ere egin zuen lan. Eta Oskorri taldeak haren lana ekarri zuen gogora 1999an kaleratutako “Marijeane kanta zan” diskoan: Marijane kanta zan, hik dakinan moduan, ororen aintzinean…

60 urte luzez bere liburu eta idatzien bidez arrakasta ezagutu zuen Minaberryk, baina beti izan zuen kezka bera:

Marijane Minaberry. Beti harriturik ego(i)ten naiz, norbait nahi nuela ikusi eta mintzatu, beti beldur naiz behar ez den zerbait erratea, ez baitut beti ontsa pisatzen zer erran behar dudan

Oskorri .

Marijane kanta zan,

hik dakinan moduan,

ororen aintzinean,

bai muziu, bai madam,

nik badautzut (badizut) kanta eginen

dakidan moduan

ororen aintzinean,

bai muziu, bai madam,

nik badauzut kanta eginen.

Adi, Marijane, Marijane,

beldurrik gabe kanta zan (ezan),

kanta, kanta zan (ezan), Marijane,

lotsarik ez ukan.

9 réflexions au sujet de “Marijane Minaberry”

  1. Dose adjustment may be necessary in those cases where high doses of bromocriptine are being used such as Parkinson s disease indication propecia long term side effects During our call tests, our voices sounded loud and clear on both sides, although the person on the other side of the line said our voice sounded a little bit unnatural

  2. Greetings from California! I’m bored to death at work so I decided to browse
    your blog on my iphone during lunch break. I love the knowledge you present here
    and can’t wait to take a look when I get home.
    I’m shocked at how quick your blog loaded on my mobile ..
    I’m not even using WIFI, just 3G .. Anyways, awesome blog!

  3. Hello! This is kind of off topic but I need some guidance from an established
    blog. Is it very difficult to set up your own blog?
    I’m not very techincal but I can figure
    things out pretty quick. I’m thinking about making my own but I’m not sure where to begin. Do you have any points or suggestions?
    Thanks

Laisser un commentaire