audio
Le chasseur et les choucas
Egun osoa ibili zen gure ehiztari hau inguruetan denetan zerbait ihizi, harrapatu beharrean baina deus ez, ezer ez. Eguerdi aldean intxaurrondo baten azpian hortxe itzalpean halako atseden zerbait hartu behar zuela, jarri zen hortxe eserita eta hantxe ikusi zuen zeruan hodei bat hurbiltzen ilun-iluna. Hurbildu eta konturatu zen txoriak zirela, belatxingak, bele txikiak. Bele txipi horiek, belatxinga horiek intxaurrondoren gainean finkatu ziren, pausatu ziren guztiak. Denak kantata, saltoka ari zirela bere buruaren gainean; gure gizonak eskopeta poliki-poliki altxatu zuen, eta ikusi behar zuela bere armarekin zer tiro botako zuen, begia ere altxatu, eta hortxe berean gizonaren begi zuri-beltz, beltz-zuri hori ikusi zuten txoriek eta berehala airatu egin ziren, airatu eta urrundu. Biharamunean leku berdinean geldituko zela erabaki zuen gure gizonak.
Eguerdi aldean hurbildu zen gure ehiztaria esku batean bere eskopeta eta bestean ontzi bat, ontzi horretan pintzel bat, bai eta bikea, bizkia barnean. Eskopeta hortxe utzi zuen zuhaitzaren enbor ondoan eta joan zen arbolari gora, eta gain-gainean hantxe pintzela hartu bike hori, bizkia hori denetan ematen, hosto guztiak, adarrak eta abartxoak eta guztia estaltzen, dena igurtziz zuen poliki-poliki denbora hartu zuen. Eta jausterakoan ere, ba tronkoari ere, enborrari, eman zion behar zen bikea, bizkia denetan, dena estali eta gero utzi ontzia eta hartu eskopeta. Bezperan bezala hantxe zeruan ikusi zuen hurbiltzen delako hodei hura, hodei iluna, txoriak, txori multzoa, hurbildu belatxingak, eta belatxinga eta txori horiek guztiak denak delako intxaurrondoaren gainean finkatu ziren. Orduan gure gizonak duda izpirik gabe hartu eskopeta altxatu kanoia eta danba. Danba horretan, tiro bota zion noski, txori bat edo beste eroriko ziren, baina ikusi zuen ere bai bere aitzinean zuen zuhaitzaren enbor hori, tronko hori poliki-poliki altxatzen. Ikusi zituen ere erroak, sustraiak agertzen, lurra erortzen, altxatu begiak eta ikusi, belatxingak, txori beltzek hegaldaka, hegalka, hegalka eramaten zutela arbola, intxaurrondoa poliki-poliki zeruan altxatzen ikusi zuen eta hantxe urrun-urrunean, gain-gainean nonbait hodei, hodeien barnean desagertzen. Horra, geroztik zeruan dabiltzan hegazti eta hegazkinen artean jakin ezazue badabilela holako belatxinga multzo batek eramanik alde batetik eta bestera gure herriko intxaurrondo bat.
Deux histoires du curé Axular
Ecoute et lis ces deux histoires écritees par Maddi Arizti
Baziren behin hiru apaiz gazte. Bat Iruñekoa zen; bestea Donostiakoa; eta hirugarrena Axular, Urdabizikoa. Apaiz egin ondoren, deabruaren eskolara joan ziren hirurak, harekin ikasi behar zutela eta.
Deabruak baietz esan zien, eskola emango ziela, baina, hala ere, baldintza bat jarri zien: eskolak bukatutakoan, haietako bat infernuan geldituko zen berarekin.
Hiru apaizek urte bat eta egun batez hartu zituzten eskolak eta azken egunean deabruak esan zien:
- Egin beharreko egunak gaur bete dituzue.
Axularrek baietz esan zion eta orduan Donostiako apaizari handik alde egiteko agindu zion. Horren ondotik, gauza bera agindu zion Irunekoari. Bera baino ez zen gelditu deabruaren aurrean, beraz.
- Zein da orain nirea? galdetu zion deabruak
- Har ezazu nire atzekoa -erantzun zion Axularrek
Eta deabruak orduan Axularren itzala zapaldu zuen eta berekin eraman zuen. Geroztik, horrexegatik esan ohi da Axular itzalik gabea dela.
Deabruaren eskolak hartu ondoren, hiru apaizak etxera joan ziren. Axular Urdazubira itzuli zen, beraz, eta egun batez, meza eman ondoren, hauxe esan zion amari:
- Aita Santua deabruarekin ezkonduko da gaur!
Beraz, infernuko deabrurik abilena bere aurrera ekartzeko eskatu zuen Axularrek. Deabru hori aurrean eduki zuenean, hau galdetu zion:
- Zenbat ordu beharko zenuke zuk hemendik Erromarako bidaia egiteko?
- Ordu erdi, hara joateko; ordu erdi, han egoteko; eta ordu erdi, hona itzultzeko. Beraz, ordu bat eta erdi beharko nuke – erantzun zion deabruak.
- Ez, zu ez zara nik behar dudan mandoa?
Deabru hori oso abila ez zela ikusita, beste bat ekarrarazi zuen eta hari ere gauza bera galdetu zion:
- Zenbat denboratan egiten duzu zuk Erromarako bidaia?
- Bost minutu, hara joateko; bost minutu, han egoteko; eta beste bost minutu, atzera etortzeko. Beraz, ordu laurden aski izango nuke.
- Zeu zara nik behar dudan mandoa. Ama, ekar iezadazu kapa bat, Erromara noa eta – esan zuen Axularrek.
Deabruaren gainera igo zen, ba, eta ziztuan abiatu ziren biak Erromarantz.
- Ai, ai, ai! Nekatuta nago – kexatzen zen deabrua.
- Arre, deabru hori! Eutsi eta segi aurrera! – esaten zion Axularrek halakoetan.
Erromara heldu zirenerako, Aita Santuaren gonbidatuak mahai eder baten inguruan bapo jaten eta edaten ari ziren, Aita Santua eta deabrua ezkondu berriak zirela ospatzeko.
Axularrek orduan leihoa kaxk-kaxkt jo zuen eta hauxe esan zion zabaldu zuen zerbitzariari:
- Esaiozu Aita Santuari makila hartu eta mahaia behar duela, zenbat den luze eta zenbat den zabal jakiteko.
Aita Santuak halaxe egin zuen eta, bere makilaz mahaiaren luzera eta zabalera neurturik, gurutzea egin zuen oharkabean. Gurutzea ikusi bezain laster, mahaian eserita zeuden deabru guztiek ziztuan alde egin zuten.
Axular apaiza orduan berriro igo zen deabru hegalariaren gainera eta bi minuturen buruan Urdazubira iritsi zen. Han izan zenean, honela esan zion amari:
- Ama, Jakako mendian elurra ari du.
- Nola dakizu, ba, zuk Jakako mendiaren berri?
- Nahi baduzu, begira iezaiozu nire kapari.
Ama zur eta lur gelditul zen kapa elurrez beterik ikustean. Eta gehiago harritu zen semea hain denbora laburrean hain urrun ibili zela pentsaturik. Semeak, hala ere, ez zion aitortu askoz urrunago ibili zenik, ama gehiegi ez ikaratzeagatik.
Eta geroztik, horrexegatik ezin dira apaizak ezkondu.