Festival EHZ

EHZ festibalik ez da izango 2018. urtean. Jaialdiaren antolatzaileek gaur azaldu dutenez transizio eta gogoetarako urtea izango da EHZ berdifinitzeko 2019 urteari begira.

– « Aurtengo urtea transizio eta diagnostiko urte baten izatea. Beraz ohartu gira festibal egoki bat edo bederen hemengo jende gazte eta hemengo biztanleari eta horien galdeei erantzunen lukeen formatu egoki baten sortzeko denbora behar genuela eta egoerak aldatzen dira, gazteria aldatu da, ipar Euskal Herrian ere anitz gauza aldatu direla iruditzen zauku. 2019an izanen dena da proiektu berri bat. « Festibal » hitza ez dakit deja hasten ahal giren erabiltzen, bainan EHZ elkarteak proposatuko ditu proposamen berriak ukanen ditu 2019tik goitik, hori bai. »

Gogoeta horiek egiteko lan talde osatu dute jada eta ekainaren 29an, 30an eta uztailaren 1ean hainbat ekimen antolatuko dituztela iragarri dute gogoeta horri bide egiteko. Zirimola ekimenaren baitan urte osoan zehar hainbat ekimen egingo dituztela ere azaldu dute ipar Euskal Herri osora iristeko helburuarekin. Dei egin diete Euskal Herri osoko gazteei gogoeta prozesu horretan parte hartzeko. 2017ko edizioa segurtasun arrazoiengatik bertan behera utzi ondoren etorri da 2018koa ere bertan behera uzteko erabakia.

– « Anulazio horren ondotik gertatu zela pixka bat halako krisi momentu bat sortu zela elkartean eta krisi egoera horren ondorioz kriston jendetza bildu zela laguntzaile guztiak, hunkiak sentitu ziren eta egin izan ditugu bilkura batzuk, anitznaka, non pentsatzen genuen behar zela indar berri bat eman EHZri. EHZ ez da hila ez dugu nahi hiltzea, beraz hortako egiten dugu ere laguntzailegoari berriz ere deia; bada jendea lanean ari dena urte osoan zehar ».

Aurten festibalik ez da izan baina antolatzaileek azpimarratu dute festibalaren helburuak bete egin direla Euskal Herri osoan izandako elkartasun erauntsiari esker. Bien bitartean egoera ekonomiko zaila gainditzen dihardute EHZ elkartean.

– « Euskal Herriko kolektibo, artista eta norbanako anitzek erantzun biziki positiboa eman zutela eskaera horri, antolatu ziren 14 ekimen orotarat Euskal Herri osoan festibalari sustengua erakusteko eta hori da erraiten duguna, bai, azkenean ekimen horiek guztiak festibalaren izenarekin nolazbait atera dira elkartasun erauntsia izenarekin eta arrunt gure funtzionamendu edo gure balore eta gure kode berdinak erabiliz antolatuak izan direnez, atxemaiten dugu bai guk festibalarekin genituen helburu horiek beteak izan direla arrunt beste manera batez eta guk zabaldu nahi genituen mezu eta izpiritu hori zabaldu direla Euskal Herri osoan.

Handia

Handia, 2017 urtean Jon Garañok eta Aitor Arregik idatzi eta zuzendutako euskal filma da.

Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean lehiatu zen eta hori lortzen duen hirugarren euskarazko filma izan zen. Euskal Zinemaren Irizar saria eta « Epaimahaiaren Sari Berezia » irabazi zituen 2017ko Zinemaldian. Goya Sarietarako 13 izendapen lortu ditu, besteak beste, film onena, zuzendari onena eta aktore berri onena.

Wikipediatik hartua

Après avoir vu la vidéo, réponds aux questions

Les portables à l’école

Eskoletan gero eta gehiago errepikatzen den irudia da, gaztetxoak batez ere atsedenaldi garaian telefono mugikorrari itsasita egon ohi dira. Egun nerabe gehienek dute internetdun mugikorra eta bederatzi urterekin jada hainbatek lehena eskuratzen dute. Hori guztia dela eta gela barruan ta atsedenaldian telefono mugikorrak debekatu nahi ditu Frantziak datorren ikasurtetik aurrera osasun publikoko arazoa argudiatuta. Dagoeneko eskola kodeak mugikorra erabiltzea debekatzen du eskola orduetan baina ikastetxe bakoitzak telefonoen erabilera nola mugatu erabaki dezake. Frantziako gobernuaren asmoak zalantzak sortu ditu batez ere araua aplikatzeko orduan.

– Mugikorrak kentzeko ez dakit nola eginen den, hori konplikatua da inposatzeko.

– Badira ikasleak mugikorrak behar dute goizero eman mugikorra arduradunari

– Ama honek dio mugikorrari esker haurren bila nora joan behar duen jakin dezakeela.

Gailu mugikorrek eta pantaillek oro har gero eta presentzia handiagoa dute Euskal Herriko eskoletan eta horregatik Urrunako ikastetxe honetan duela hilabete batzuk 10 egun pantailik gabeko izeneko proiektua burutu zuten. 10 egunez mugikorrak, tabletak edota ordenagailuak ez erabiltzen saiatu ziren.

– Gai hori aipatzeko garaia dela, sentitzen da, famili guztietan badira arazoak pantailekin, pantailak neurtzeko.

Blanquer Hezkuntza ministroak hilabeteak ditu oraindik eskoletan telefono mugikorrak nola debekatu daitezkeen azaltzeko.

Le monde dans lequel je vis

Bizi naiz munduan.

Aspaldi handian.

Beti trixtezian,

Penak bihotzian:

Amodiotan nintzan

Izar batekilan

Hura ezin ikus

Plazer dudanian,

Ez baitut etxian

Ez eta herrian.

 

Aira banindadi

Ainara bezala,

Ardura joan naite

Maitearen gana:

Nere pena-xangrinen

Hari erraitera,

Bai eta doloren

Hari salatzera,

Haren ait’amekin

Solas egitera.

 

Izan niz Barkoxen

Kusiaren etxen,

Ahuñaki jaten

Segur ona baitzen:

Kostaletak errerik,

Biriak egosirik,

Ogia muflerik,

Arnoa gozorik;

Han etzen eskasik,

Maitea, zu baizik…!

 

Herrikoia

Begiratzen dut gogoan

BEGIRATZEN DUT GOGOAN

Begiratzen dut gogoan

buruhunaren zokoan

etxe barneko usaina;

amak goizik egin salda

familiako mahaina

eta sukaldeko malda.

Begiratzen dut gogoan

oroitzapenen zoroan

bustia ezkaratzean;

aitaren tresnen balantza

xingar azpien atzean

eta sagutxoen dantza.

Begiratzen dut gogoan

memoriaren gozoan

arin doan haize ona,

ogien uhain horia

zeru urdinen sakona

eta larrosen loria.

Begiratzen dut gogoan,

bizitza nola badoan,

nere herrikoen soa

perla sortu izerdia

ardoan galdu basoa

eta erran hitzerdia.

Begiratzen dut gogoan

azken beltzaren mokoan

haur nintzaneko denbora

ur eta oihan artean,

nola lehen bedi lora

zorion bat anartean.

Itxaro Borda , 1982

Roulements

Ahantzi nahi ditut etsipen kantuak

Herri zapaldu honen intziri-nigarrak:

Taigabe daramagun burruka gogorrak

Dakarzki berarekin hazi emankorrak…

Nik ez dut bizi nahi besoak mozturik

Bi zangoak herrestan bizkarra hautsirik:

Izar bati begira lagunak eginik

Esperantza kantatzen ez naiz asperturik!

Nola oihan mendiak berdin itsasoak

Musika xoragarriz diraden beteak

Lurtatze berri baten indarki bultzadak

Daldaratuko ditu zeruko izarrak!

Mespretxu zapalkuntza kalapita auzi

Herri ukatu baten morroi marka guzi

Dator Askatasuna hodeiak doatzi

Ager gaiten dantzara bihar edo etzi!

Manex Erdozaintzi-Etxart

La nuit, notre abri

Gaua gure estalgia

izan ihintzak bustia

urruti zuri zuria

ilargiaren begia

 

Larru gainean desira

lau esku juntatzen dira

joan daitezen jostatzera

gozamenaren habira

 

Maitasunaren intzaurra

bildua dugu eskura

dezagun kraska axala

ahalaz bihotza zila

 

Entzuten ditut ixilik

zure hats beherapenak

maitearen lo arnasak

ez dakar egia baizik

 

Aldi guziz harritzen naiz

zoin den hutsa zoriona

horra hire gandik joana

ez hadila izan bekaitz

 

Jon Casenave

Avec toi, mon amour

Ihes leku onena

zu zaitut maitea

Mendi, zeru, itsaso,

hiri eta etxe,

Begiak ortze tutzu,

besoak hegalpe,

Gorputz osoa berriz,

lurreko baratze.

 

Zubia bota dizut,

eskaintza et’eske

Ta hortik bazatozkit

ixilka bisitaz

Ene hutsaren bete

opari egina.

 

Herio dug’ukatzen,

oraina baztertzen

Eternitateari

gako bat ebasten

Eta zorion laburra

elez emendatzen.

 

Jean Louis Davant

Pour ne pas perdre ta trace

“Muga anitz zeharkatu dut,

Kontrol zakar sobera pairatu

Zuregatik.

Badakit

Izenetik beretik

Eraikuntza faltsua naizela:

Urguilua eta beldurra

Daramatzat

Nigan.

Gaua dator Lagako hondartzara.

Kobre koloreko itsasoan Izaro datza itzal.

Ogoño lur muturra uhinetaraino

Itxeskatzen bezala da ispilu bila.

Memoria ezabatzen doa.

Saminak ahanzten ditut

Nire biharraren balizko ardatza

Bizi-pozez zizelkatzeko.

Ubarroi hegaldi bat miretsiz

Xuxurlatzen dut ad libitum:

Nork zaitu hark urrunetik

Bezainbeste maite?

Mapa handia tatuatu dut begiaren zurian

Zure hatzaren ez galtzeko.”

 

Itxaro Borda

Bortian ahuzki

Bortian Ahuzki, hur unak osoki,

Neskatila eijerrak han dira ageri,

Hirur badirade, oi bena xarmantik,

Baxe-Nabar orotan ez die parerik

Neskatila eijerra, oi begi ñabarra,

Nuntik jin izan zira bortü gain huntara?

—Garaziko aldetik desir nin bezala

Ahüzkik’ üthurrila hur fresken hartzera.

—Goizetan eder dizü ekiak leinürü,

Mündia argitzen dizü üngürü-üngürü,

Ni ere zur’ ondoan hala nabilazü,

Eia maite naizünez, otoi, erradazü.

—Maitatü züntüdala, badizü aspaldi,

Ez benereizün erran oraino zihauri,

Bihotzean edüki pena handireki,

Zihauri erraitera, oi ezin atrebi.

—Beltxaran preziusa, oi pare gabea,

Mündü orok diozü zirela enea,

Mündiak jakin eta, ni jakin gabea,

Ontsa egiten düzü disimülatzea.

Disimüla ezazü ahalaz lüzazki,

Bai eta segretia etxek zihaureki,

Maite ükenen zütüt hargati nik beti,

Gero izanen gira biak algarreki.

Ahüzkiko artzainak artzain famatiak

Ardiak iler eta plazala dantzara,

Neskatila gaixuak bertütez ataka,

Eta gero gibeleti trüfa eta nausa.

Petiri Etxeberri, ai, zer oilarra hi,

Hel eta ber’hala jauzten pulardari,

Barkoxen düzie arauz muda hori,

Garazin ez diagü etxit lege hori.

Lexare gibeleta, oi, Altzürüküko,

Hanko bereko nausi hautüzkuentako,

Ahartzatzak badütie artzainen doneko,

Ardiak ez dzietzü antzü baratüko

Adio Ahüzki eta Nabolegi,

Dolü egiten deiziet Lakarsororeki,

Goraintzi erran izozie Ziprian Pinori,

Milesker derogüla haren karesari.

 

Anonimo, XVIII-XIX mendeak