Bideoak
Eusko eguna
Eusko eguna Baionan igande hontan Ipar Euskalherriko tokiko euskal monetak bost urte bete ditu eta osasun ona du, izan ere, Frantziako tokiko lehen moneta bilakatu da denbora laburrean, hirugarrena Europa mailan. Eusko batek euro baten balioa du, bainan tokiko moneta hurbileko saltegietan baizik ezin da erabili, ez kate edo supermekatu handietan. Tokiko ekonomia bultzatzea du helburu, euskara eta ekologia ere bai. 3 mila lagunek erabiltzen dute egunero, 750.000 eusko denerantz, 700 enpresatan. Erabiltzaileen kopurua bikoiztea lehenbailehen, hauxe da euskoaren bultzatzaileen erronketako bat; horren berri emateko atzo mota guztietako ekitaldiak egin zituzten Baionan.
Baionak eta Franziako estatuak tirabira dute euskoa dela eta. Erabiltzaile pribatuek erabiltzen zuten orain arte enpresa eta dendetan eta herriko etxe batzuek jasotzeko aukera ematen zuten: igerilekuetan eta mediatekan esaterako. Baina Baionak pauso bat gehiago eman eta langileei orkainketak egiteko erabili nahi du edo elkarteei subenzioak egiteko. Estatuak baina auzitara eraman du gaia. Egitura publikoek erabili dezaketen ala ez mahai gainean da beraz.
Baionak iaz erabaki zuen euskoak erabili nahi zituela langileei parte bat ordaintzeko edo elkarteei dirulaguntzak emateko besteak beste. Baina prefetak auzitara eraman zuen gaia legeak horrelakorik baiementzen ez duela argudiatuz. Orain Baionako auzapezak dokumentu bat izenpetu du gobernuari hitzordu eskaera bat eginez.
– «Ekonomia ministroari hitzordu bat eskatu diot eta Iparraldeko hainbat hautetsi, senatari eta Akitania Berriko kontselaiarik ere izenpetu dute dokumentua».
– «Ez da soilik Euskal Herriko auzia, Frantzian 40 tokiko moneta daude» esan du auzapezak.
Zerbitzu publikoetan euskoak jasotzea bai baina ordainketak egitea ez dela legezkoa dio Estatuak. Alta ekonomia sozial eta solidarioaren 2014ko legeak ahalbidetzen duela dio Baionako herriko etxeak. Auzi honen ebazpenak jurizprudentzia ezar lezake lekuko monetan dituzten Frantziako toki guztietan.
Hemen jokoan dena ez da bakarrik Baiona, euskoa edo Euskal Herriko gauza bat, azkenean jokoan dena Frantzia guztian aplikatuko da.
– «Argitasuna behar dugu, ezin gaitezke bi uretan ibili, hau da kobratu bai, baina ordaindu ez».
Hendaiak ere esan du Baionako bideari jarraituko diola, zirkuito laburra eta euskara sustatzen delako. Auzapezen biltzarreko presidentearen aburuz euskoa zabaldu behar da hurbileko ekonomia bultzatzeko eta beraz ordainketak ere egin ahal izatea zerbitzu publikoetan garrantzitsua da.
Espaina senatariak esan du inkoherentzia bikoitza dagoela prefetaren auzian, legeak esaten du ekonomia sozial eta solidarioa bultzatu behar dela, baina paradoxikoki erabilpena blokeatzen du, ez da ulertzen adierazi du.
Auzia pil-pilean da, egun 780.000 euro daude zirkulazioan, 3000 erabiltzaile ditu, 700 elkarte eta enpresek baliatzen dute eta 5 herriko etxek. Aste honetan seigarrena iritsi da.
Aiherrak aste hontan bozkatu du eta seigarren herria da euskoarekin aritzen dena eta hitzarmen bat izenpetuko duena euskoarekin.
Erabilpenari dagokionez lehen tokiko moneta da Frantzian, eta bigarrena Europan. Baionak izenpetutako hitzarmena zalantzan da, prefetak auzitegia administratibora eraman zuen eta prozedura gelditua da. Baina prefetak esan du hitzarmena ere atakatuko duela. Horregatik prefetari hitzordua eskatu diote gaizki-ulertutik irteteko.
– «Berriz erran zuen auzitegirat joanen zela hitzarmenaren kontra, prefetari hitzordu bat galdeginen diogu preseski horren inguruan mintzazeko zeren uste dugu gauzak argituz eta esplikatuz ere konpontzen ahal direla.
-» Gure ustez hitzarmen hori ez dago zuzenbidezko estatutik at».
Auziak luze joko duela aurre ikusten da.
Mugikorrak eskolan
Eskoletan gero eta gehiago errepikatzen den irudia da, gaztetxoak batez ere atsedenaldi garaian telefono mugikorrari itsasita egon ohi dira. Egun nerabe gehienek dute internetdun mugikorra eta bederatzi urterekin jada hainbatek lehena eskuratzen dute. Hori guztia dela eta gela barruan ta atsedenaldian telefono mugikorrak debekatu nahi ditu Frantziak datorren ikasurtetik aurrera osasun publikoko arazoa argudiatuta. Dagoeneko eskola kodeak mugikorra erabiltzea debekatzen du eskola orduetan baina ikastetxe bakoitzak telefonoen erabilera nola mugatu erabaki dezake. Frantziako gobernuaren asmoak zalantzak sortu ditu batez ere araua aplikatzeko orduan.
– Mugikorrak kentzeko ez dakit nola eginen den, hori konplikatua da inposatzeko.
– Badira ikasleak mugikorrak behar dute goizero eman mugikorra arduradunari
– Ama honek dio mugikorrari esker haurren bila nora joan behar duen jakin dezakeela.
Gailu mugikorrek eta pantaillek oro har gero eta presentzia handiagoa dute Euskal Herriko eskoletan eta horregatik Urrunako ikastetxe honetan duela hilabete batzuk 10 egun pantailik gabeko izeneko proiektua burutu zuten. 10 egunez mugikorrak, tabletak edota ordenagailuak ez erabiltzen saiatu ziren.
– Gai hori aipatzeko garaia dela, sentitzen da, famili guztietan badira arazoak pantailekin, pantailak neurtzeko.
Blanquer Hezkuntza ministroak hilabeteak ditu oraindik eskoletan telefono mugikorrak nola debekatu daitezkeen azaltzeko.
Handia
Handia, 2017 urtean Jon Garañok eta Aitor Arregik idatzi eta zuzendutako euskal filma da.
Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean lehiatu zen eta hori lortzen duen hirugarren euskarazko filma izan zen. Euskal Zinemaren Irizar saria eta «Epaimahaiaren Sari Berezia» irabazi zituen 2017ko Zinemaldian. Goya Sarietarako 13 izendapen lortu ditu, besteak beste, film onena, zuzendari onena eta aktore berri onena.
Wikipediatik hartua
Bideoa ikusi ondoren galderak erantzun
EHZ festibala
EHZ festibalik ez da izango 2018. urtean. Jaialdiaren antolatzaileek gaur azaldu dutenez transizio eta gogoetarako urtea izango da EHZ berdifinitzeko 2019 urteari begira.
– «Aurtengo urtea transizio eta diagnostiko urte baten izatea. Beraz ohartu gira festibal egoki bat edo bederen hemengo jende gazte eta hemengo biztanleari eta horien galdeei erantzunen lukeen formatu egoki baten sortzeko denbora behar genuela eta egoerak aldatzen dira, gazteria aldatu da, ipar Euskal Herrian ere anitz gauza aldatu direla iruditzen zauku. 2019an izanen dena da proiektu berri bat. «Festibal» hitza ez dakit deja hasten ahal giren erabiltzen, bainan EHZ elkarteak proposatuko ditu proposamen berriak ukanen ditu 2019tik goitik, hori bai.»
Gogoeta horiek egiteko lan talde osatu dute jada eta ekainaren 29an, 30an eta uztailaren 1ean hainbat ekimen antolatuko dituztela iragarri dute gogoeta horri bide egiteko. Zirimola ekimenaren baitan urte osoan zehar hainbat ekimen egingo dituztela ere azaldu dute ipar Euskal Herri osora iristeko helburuarekin. Dei egin diete Euskal Herri osoko gazteei gogoeta prozesu horretan parte hartzeko. 2017ko edizioa segurtasun arrazoiengatik bertan behera utzi ondoren etorri da 2018koa ere bertan behera uzteko erabakia.
– «Anulazio horren ondotik gertatu zela pixka bat halako krisi momentu bat sortu zela elkartean eta krisi egoera horren ondorioz kriston jendetza bildu zela laguntzaile guztiak, hunkiak sentitu ziren eta egin izan ditugu bilkura batzuk, anitznaka, non pentsatzen genuen behar zela indar berri bat eman EHZri. EHZ ez da hila ez dugu nahi hiltzea, beraz hortako egiten dugu ere laguntzailegoari berriz ere deia; bada jendea lanean ari dena urte osoan zehar».
Aurten festibalik ez da izan baina antolatzaileek azpimarratu dute festibalaren helburuak bete egin direla Euskal Herri osoan izandako elkartasun erauntsiari esker. Bien bitartean egoera ekonomiko zaila gainditzen dihardute EHZ elkartean.
– «Euskal Herriko kolektibo, artista eta norbanako anitzek erantzun biziki positiboa eman zutela eskaera horri, antolatu ziren 14 ekimen orotarat Euskal Herri osoan festibalari sustengua erakusteko eta hori da erraiten duguna, bai, azkenean ekimen horiek guztiak festibalaren izenarekin nolazbait atera dira elkartasun erauntsia izenarekin eta arrunt gure funtzionamendu edo gure balore eta gure kode berdinak erabiliz antolatuak izan direnez, atxemaiten dugu bai guk festibalarekin genituen helburu horiek beteak izan direla arrunt beste manera batez eta guk zabaldu nahi genituen mezu eta izpiritu hori zabaldu direla Euskal Herri osoan.
