Eusko eguna

Eusko eguna Baionan igande hontan Ipar Euskalherriko tokiko euskal monetak bost urte bete ditu eta osasun ona du, izan ere, Frantziako tokiko lehen moneta bilakatu da denbora laburrean, hirugarrena Europa mailan. Eusko batek euro baten balioa du, bainan tokiko moneta hurbileko saltegietan baizik ezin da erabili, ez kate edo supermekatu handietan. Tokiko ekonomia bultzatzea du helburu, euskara eta ekologia ere bai. 3 mila lagunek erabiltzen dute egunero, 750.000 eusko denerantz, 700 enpresatan. Erabiltzaileen kopurua bikoiztea lehenbailehen, hauxe da euskoaren bultzatzaileen erronketako bat; horren berri emateko atzo mota guztietako ekitaldiak egin zituzten Baionan.

 

Baionak eta Franziako estatuak tirabira dute euskoa dela eta. Erabiltzaile pribatuek erabiltzen zuten orain arte enpresa eta dendetan eta herriko etxe batzuek jasotzeko aukera ematen zuten: igerilekuetan eta mediatekan esaterako. Baina Baionak pauso bat gehiago eman eta langileei orkainketak egiteko erabili nahi du edo elkarteei subenzioak egiteko. Estatuak baina auzitara eraman du gaia. Egitura publikoek erabili dezaketen ala ez mahai gainean da beraz.

Baionak iaz erabaki zuen euskoak erabili nahi zituela langileei parte bat ordaintzeko edo elkarteei dirulaguntzak emateko besteak beste. Baina prefetak auzitara eraman zuen gaia legeak horrelakorik baiementzen ez duela argudiatuz. Orain Baionako auzapezak dokumentu bat izenpetu du gobernuari hitzordu eskaera bat eginez.

– «Ekonomia ministroari hitzordu bat eskatu diot eta Iparraldeko hainbat hautetsi, senatari eta Akitania Berriko kontselaiarik ere izenpetu dute dokumentua».

– «Ez da soilik Euskal Herriko auzia, Frantzian 40 tokiko moneta daude» esan du auzapezak.

Zerbitzu publikoetan euskoak jasotzea bai baina ordainketak egitea ez dela legezkoa dio Estatuak. Alta ekonomia sozial eta solidarioaren 2014ko legeak ahalbidetzen duela dio Baionako herriko etxeak. Auzi honen ebazpenak jurizprudentzia ezar lezake lekuko monetan dituzten Frantziako toki guztietan.

 

Hemen jokoan dena ez da bakarrik Baiona, euskoa edo Euskal Herriko gauza bat, azkenean jokoan dena Frantzia guztian aplikatuko da.

– «Argitasuna behar dugu, ezin gaitezke  bi uretan ibili, hau da kobratu bai, baina ordaindu ez».

Hendaiak ere esan du Baionako bideari jarraituko diola, zirkuito laburra eta euskara sustatzen delako. Auzapezen biltzarreko presidentearen aburuz euskoa zabaldu behar da hurbileko ekonomia bultzatzeko eta beraz ordainketak ere egin ahal izatea zerbitzu publikoetan garrantzitsua da.

Espaina senatariak esan du inkoherentzia bikoitza dagoela prefetaren auzian, legeak esaten du ekonomia sozial eta solidarioa bultzatu behar dela, baina paradoxikoki erabilpena blokeatzen du, ez da ulertzen adierazi du.

Auzia pil-pilean da, egun 780.000 euro daude zirkulazioan, 3000 erabiltzaile ditu, 700 elkarte eta enpresek baliatzen dute eta 5 herriko etxek. Aste honetan seigarrena iritsi da.

Aiherrak aste hontan bozkatu du eta seigarren herria da  euskoarekin aritzen dena eta hitzarmen bat izenpetuko duena euskoarekin.

Erabilpenari dagokionez lehen tokiko moneta da Frantzian,  eta bigarrena Europan. Baionak izenpetutako hitzarmena zalantzan da, prefetak auzitegia administratibora eraman zuen eta prozedura gelditua da. Baina prefetak esan du hitzarmena ere atakatuko duela. Horregatik prefetari hitzordua eskatu diote gaizki-ulertutik irteteko.

– «Berriz erran zuen auzitegirat joanen zela hitzarmenaren kontra, prefetari hitzordu bat galdeginen diogu preseski horren inguruan mintzazeko zeren uste dugu gauzak argituz eta esplikatuz ere konpontzen ahal direla.

-» Gure ustez hitzarmen hori ez dago zuzenbidezko estatutik at».

Auziak luze joko duela aurre ikusten da.

Deja un comentario