on dagizula II

Testua

“Zer jaten duzu?”

galdegiten dio igelari.

Euliak jaten ditut”

erantzuten dio igelak.

“Pua!”

botatzen du Untxi jaunak.

“Zer jaten duzu?”

galdegiten dio xoriari.

Zizareak jaten ditut”

ihardesten dio xoriak.

“Erk!” botatzen du Untxi jaunak.

Hitzak irakurri

Hautatu hitz egokia

Doakion hitza hauta ezazu

Testuaren irakurketa

Esaldian, ilustratuak diren hitzak ingura itzazu

Hitz bakoitzaren 2 idazkerak lot itzazu

Hitzen ordena atzeman ezazu esaldia osatzeko

Argazkiari doakion esaldia hauta ezazu

Gatu ttipi galdua

Testua

-«Pixka bat gose naiz” dio gatu ttipi galduak.

-”Habil laborarisarengana” ihardesten dio xakurrak. Erraiok : «Hau ! hau ! hau !» Hezur bat emanen dik.

-Ez dut hezurrik nahi, esnea dut nahi»

-«Zer du gattuno» galdatzen du oilarrak

-«Gose naiz»

-”Habil laborarisarengana eta erraiok kukuruku. Bihia emanen dik”

-”Bihirik ez dut nahi, esnea nahi dut».

-”Gose naiz, biziki gose naiz orain”.

-Habil laborarisarengana dio untziak, sudurra pixka bat zimur ezak eta beharriak higi, hirusta emanen dik.

Hirustarik ez dut nahi, esnea nahi dut

-Zer du gattunok, galdatzen duk ahateak

-Gose naiz, hain gose

-Habil laborarisarengana erraiok «kua, kua, kua» ahate bazka emanen dik

-Ahate bazkarik ez dut nahi, esnea nahi dut

-Gose naiz, egiazki, sobera gose naiz, oihu egiten du gattuko umeak

-Habil laborarisarengana ihardesten dio ahuntzak, eta erraiok meeee, meeee, belarra emanen dik

-Ez dut belarrik nahi, esnea bai, esnetik nahi dut, esnea.

Astoa heldu da, «egiazki sobera gose haiz, gattuno?

-Habil laborarisarengana, erraiok io, io, io, oloa emanen dik

-Olorik ez dut janen, esnea nahi dut

-Hain gose haiz, galdatzen dio gattu handiak, goazen laborarisarengana, erranen diok miau, miau, miau eta esnea emanen dik

-Oh, bai, miau, esnea.

-Miau! miau!

dio boz ttipi-ttipi batez gatukumeak

Eta laborarisak esnea ematen dio.

Botzik dago gatuñoa!

Milesker errateko, xurrungaz ari da.