KASU garagarnoa

  • Transkripzioa

    Kasu izeneko garagarno berria Baiona Ttipian, zehazki auzoko ostalariek sortutako proiektua da, bertako 16 ostatutan banatuko dena.

    Lehenik eta behin proiektu kolektiboa da eta helburua zen gure auzoa pixkat batzeko, proiektu baten inguruan,  lehen edizioan 16 ostatuetan banatuko dena garagardo hau.

    Elkarren arteko proiektu hau Angeluko La Superbe garagarnotegian ekoitz eta. Afitxa ere sortu dute garagarnoak daraman logoarekin batera.

    Etorri dira nire ikustera, zenta Baionan Ttipian bainiz, eta egiteko tokiko lan bat, eta proiektu bat. Gira leku bat biziki non pasatzen diren gauza aunitz, eta normal atzemaiten genuen ere holako proiektu batean sartzea.

    Baiona Ttipiko ostalariak elkarren artean egiten dute lan auzoa dinamizatzeko, baina lehen aldia da horrelako proiektu amankomun bat sortzen dutena. Lehen eidizio hau 2 000 litrorekin mugatua izanen da, eta ostean, beste bat sortzea da xedea, beti ere  izen eta   logo berarekin.

    Beraz, gure lagunak La Superbekoek sinestu dute gure proiektuari, eta beraz haiekin egin dugu lehen edizio hori Pale Ale motako garagardo bat sortuz, eta geroan bai helburua litzateke beste motako garagardo bat sortzen edozein Euskal Herriko hornitzaile edo holako «brasserie artisanal» delakoa bat egitea; ikusiko geroak zer emango duen.

    Edizio mugatuarekin  batera afitxak ere mugatuak dira; proiektu hontako ostatuak identifikatu eta apaintzeko gisan

    Horregatik badira izenpetuak dira eta badute zenbaki bat, eta 23ren gainean hori da 3garrena, eta ezin dira gehiago izanen.

    Pixkat komunikazioarentzat bainan nik ikusten dut ere hori artistikoki dela marrazki bat bezala ezartzen ahal duzuna muru baten gainean eder egiteko.

    Baiona Ttipiko proiektu kolektibo hau auzoa bateratu eta federatzeko asmoz jaio berri dena.