10. Zorioneku euskara

Azken denbora hauetan, euskaldun frankok pentsatzen du euskara sinplifikatu behar dela. Sintaxia, gramatika, bai eta lexikoa. Inguruko hizkuntzen ereduari ahalik hurbilen izateko moduan. Erranaldi tipoa beraz “subjektua + aditza + osagarria” bilakatuko da. Edo “aditza + osagarria”, gazteleraz eta frantsesez bezala… adibidez “nago super urduri” perpaus ereduaren irudira. Askok ez dute maite aditza frasearen bukaeran jartzeko gure joera aspergarri hori…

Batzuek, etorkizuneko euskara argi ikusten dute, sare sozialetako hariak aztertzearen ondorioz: batetik, ergatiboa desagertuko omen da, “ni erosi dut” antzeko ahapaldiak gero eta ugariagoak direlako; bestetik, hau ere hipotesia bat da, nor-nori konjugatzeko modua arriskuan dago, “eman dizu”, “erran zion” eta gisa horretako modeloak zailak direlako ikasteko, “hark eman du zuri” forma laxatuagoak hobesteko. 

Eginkizuna kritikatzen duten ahotsak aditzen dira jadanik. Baina aldaketa horiek beharbada ez dira hain larriak. Euskarak jada, bidean, dolurik gabe, abandonatu ditu mila ezaugarri eta elementu : aditz trinkoak, hitanoa eta gaurko egoerari egokitzen “ez diren” hainbat hitz zaharkitu. 

Bizitza ere halakoxea da, etengabeko galtze metaketa bat, eta hala ere, egunero aberasten gara. Hizkuntzarekin berdin. 

Euskara erraztu hori erabiliko da gaurko euskara konplikatua baino gehiago?

Ariketak

HUTSUNEAK BETE

NOR-NORI ORAINALDIAN

Beste kapituluak