Miñan 1.18

Irakurri aurretik

Entzun ‘ta irakurri

+I. zatia
Hiru Hiru aldiz deitu nuen amak emandako zenbakira eta ez zuen inork erantzun.

      Laugarrenean bai, “alo?” esan zuen zahar batek. Nik, “Alhassane?” galdetu nuen, eta ahots zaharrak, “zaude”, erantzun zidan. Oihuka hasi zen, “Alhassane Balde? Alhassane Balde?”. Handik gutxira berak hartu zuen telefonoa.

      Hitz egiten hasi ginenean haurra negarrez hasi zen.

      “Miñan, zeren bila joan zara Libiara?” galdetu nion. Miñan hitzak pularrez anaia edo arreba txikia esan nahi du, haurride gazteagoari esaten zaio. Erantzun zidan Europara iritsi nahi zuela. “Eta Europara joan zaitezke niri ezer esplikatu gabe?”. Barkatzeko erantzun zidan, lagundu egin nahi zidala, baina ez zekiela nola. “Miñan, jainkoak bakarrik lagun gaitzake, ez beste inork”. “Badakit”, esan zidan. Eta luze hitz egin zuen.

+II. zatia
 “Gauza bakarra eskatzen dizut, Gauza bakarra eskatzen dizut, koto, ez ahaztu ama. Ez pentsatu beste ezertan, ez pentsatu nola alde egin dudan etxetik, ez pentsatu nola utzi dudan eskola. Nik laguntzeko bide bat hartu nahi nuen, gure atzean ez dagoelako etorkizunik. Begiratu dut, eta ez dago”. “Badakit, miñan”, erantzun nion, “hori dena badakit”.

      Laster, telefonoaren kreditua agortzen hasi zen, eta non zegoen galdetu nion. Erantzun zidan Sabrathan zegoela, Baba Hassan izeneko errefuxiatu eremu handi batean, itsasoa zeharkatzeko aukera baten zain. “Kontuz ibili, miñan”, erregutu nion. Baietz esan zidan, kontuz ibiliko zela. Hitz ematen zidala.

 Handik hiru edo lau egunera abiatu nintzen bere bila, Konakrytik Sigirira zihoan minibus batean. Hamarrak zero zero ziren.

Lexikoa

Gramatika

AGINTERA

Zaude!

Ez ahaztu ama!

Ez pentsatu beste ezertan!

Aginduak bigarren pertsonari ematen dizkiogu (zu edo zuek): Zaude! Ez ahaztu ama! Aginduak eta instrukzioak emateko erabiltzen dira eta esaldiaren hasieran jartzen dira.

Hiru aukera dauzkagu aginduak emateko:

  1.       Laguntzailearekin: Egon zaitez lasai!
  2.       Trinkoarekin: Zaude lasai!
  3.       Partizipioarekin: Egon lasai!

Laguntzaileak

NOR erakoak

ZU zaitez
ZUEK zaitezte

Joan zaitez berehala!

Izan zaitezte zintzoak!

NOR-NORK erakoak

HURA HAIEK
ZUK ezazu itzazu
ZUEK ezazue itzazue

Eros ezazu ogia!

Har itzazue bonboiak, zuentzat dira eta!

 

 Aditz trinkoak

NOR erako egon, joan, etorri eta ibili aditzek, zu eta zuek pertsonetarako, agindua adierazten duten adizki trinkoak dituzte.

JOAN ETORRI EGON IBILI
ZU zoaz zatoz zaude zabiltza
ZUEK zoazte zatozte zaudete zabiltzate

Zaudete hor, ama heldu arte!

Zatoz arin barrura!

Zoazte pikutara!

NORK motako eman, ekarri, utzi eta beste zenbait aditzen kasuan, laguntzailea aditz nagusiari itsasten zaio.

NOR-NORK

EMAN EKARRI UTZI ERAMAN ESAN EGIN
ZU emazu ekarzu utzazu eramazu esazu egizu
ZUEK emazue ekarzue utzazue eramazue esazue egizue

Ulermena

Idazmena

Beste kapituluak