Nahiz eta euskalduna izan, euskaraz dakiena, nahiz eta Mikel Edorta izena eduki, nahiz eta « Gora Euskadi » mila aldiz, beti kanpotarra.
Azken batean, euskalduna gauza bat da eta « baskoa » beste gauza bat da. Ez naiz « baskoa », hori garbi daukat. Euskalduna bai, baina « baskoa » ez.
Hori, 1975ean Iruñera joan nintzen espainera ikastera. Ba, egun batean familiarekin Lekunberrira joan ginen eta lehendabizikoz euskara aditu nuen eta orduantxe sortu zitzaidan nolabait ikasteko grina.
Nire gaztelera ez zen hain ona eta…
– Hori zer da, ezkurra?
– Bai, ezkurra
– Zer da hori?
– Bellota
– Zer da « bellota »?
– Ez dakizu zer den « bellota »
– Ez, ezta ezkurra ere
– Baina nola ez dakizu zer den « bellota »?
– Orduan, beharrezkoa izan zen espainerazko hiztegia eta ….aaa… »acorn »
– Eta zergaitik ez dago « ezkur » eta gero « acorn »?
– Ez dago ingeles-euskarazko hiztegirik?
– Kar, kar, kar…barrezka
Azken batean, baten batek esan zidan:
– Zuk egin!
– Baina, ez dakit hiztegi bat egiten
Eta erantzuna:
– Nork daki hiztegi bat egiten?