GATZA

Etzazu esan ez dakizula dantza egiten,

jarraitu musikari aldakak mugitzen

Lotsarik gabe izango zara zure jabe zure jabe,

Zure beldur handiena besteek pentsatzen dutena

 

Altxa besoak gora etzazu galdu denbora.

Hator gauaz gozatzera

Oraintxe daukazu aukera.

Ta ipurdia bera mugitu hankekin batera

hator gauaz gozatzera bestela joan zaitez ohera

gatza, gatza

zure bizian bota gatza ta egin dantza, dantza

zure gorputza mugitzean datza, gatza, gatza

zure bizian bota gatza ta egin dantza, dantza

 

Etzazu esan ez dakizula dantza egiten

jarraitu musikari aldakak mugitzen lotsarik gabe

izango zara zure jabe

zure beldur handiena besteek pentsatzen dutena!!

 

Ta entzun! altxa besoak gora,

etzazu galdu denbora

hator gauaz gozatzera

oraintxe daukazu aukera,

ta ipurdia bera mugitu hankekin batera

hator gauaz gozatzera

bestela joan zaitez ohera

ohera ohera ohera