8. Nor da nor

Martik irratia jarri du bere telefono mugikorrean. Arrastiri honetan, preseski, ahots leun eta elkorreko andere bat mintzo da, galdera bat eginez: norbera bere buruarekin bat etor daiteke? Apoloren tenpluaren hegats pean idatziriko “Ezagutu zaitez” erranaldi ospetsua du aipagai. 

Maia agertzen da. Martiren kontzentrazioak harridura sortzen dio:

-Marti, zertan ari zara? Pilota partida baten ikustera joan behar dugu Hazparneko Berria trinketera?

-Zaude… nire barne-bizitza lantzera deitzen nauen emankizun hau ez dut huts egin nahi. 

-Ikusten dut gizaki erdibitua zarela zu ere: zure buruarekin zer egin ez dakizu, desio kontrajarriak dituzu, gutariko gehienok bezala. Arren, Ducassou eta Larralde ari dira gaur, orduz heldu behar dugu…

-Utz nazazu bakean, nola erran behar dizut! Zerbait interesgarri badenean beti azaltzen zara zu ene lasaitasuna nahasteko… 

-Ez da hainbesterako ere… ez dakigu sekula nor garen, gu ez garenean… gure txapeldunen sustengatzera ernatzeak nortasunak finkatzen lagunduko gaitu! Podcasta ez da eskapatuko!

Martik begiak zerratzen ditu. Maiak, ahoa borobilduz, bere asperdura erakusten dio. Baina handik gutxira, biak Hazparneko bidean dira, Maia gidari eta Marti, kaskoa buru gainean, bere emankizun kuttuna entzuten!

Ariketak

ESALDIAK ZUZENDU

ADITZA LEHENALDIAN IDATZI

Beste kapituluak