Ali eta Medi, ekialdeko ipuin bat

  1. Badira,  Bagdad hirian, merkatari aberats bat eta bere morroia. Biak elkarrekin bizi dira. Merkatariak Ali du izena, eta morroiak, Medi.
  2. Egunero bezala,  gaur goizean Medi azokara joan da erosketak egitera.
  3. Baina gaurko goiza berezia da: morroiak Heriotza ikusten du azokan. Eta Heriotzak keinu bat egiten dio Mediri.
  4. Izuturik, korrika itzultzen  da morroia etxera, Heriotzarengandik ihes egiteko. ‘Nagusia,’ erraten du—. “zaldi azkar bat behar dut”.
  5. Hemendik ihes egin behar dut; gaur gauean Ispahan-en  izan nahi dut.
  6. ‘Baina, zergatik joan nahi duzu?’ galdetzen dio merkatariak. ‘Azokan Heriotza ikusi dut, eta keinu gaiztoa egin dit.’ Erantzuten dio morroiak
  7. Merkatariak zaldia uzten dio. Eta Medi presaka joaten  da  Ispahan-era.
  8. Arratsaldean, merkataria ere azokara doa. Eta goizean morroiak bezala, berak ere Heriotza ikusten du.
  9. Heriotzarengana hurbiltzen da eta esaten dio: — ‘Zergatik egin diozu keinu gaiztoa nire morroiari?’
  10. “Keinu gaiztoa?’ erantzuten dio Heriotzak — ‘Ez, ez da keinu gaiztorik  izan,
  11. ‘baizik eta harridurazkoa. Harritu egin nau Medi hemen ikusteak, hain urrun Ispahan-dik; zeren eta gaur gauean hartu behar baitut zure morroia hiri horretan…’