6. Lehen urratsak

Maia, Baionako baratze publikoko banku batean jarri da. Liburu bat dauka eskuetan, baina inguruari begira pasatzen du denbora gehiago orrialdeak itzulikatzen eta irakurtzen baino. Iturriaren xuxurla entzuten du, bai eta baratzaren zokoan jolasten ari den haur baten irri eta malkoa. Soa hara luzatu du. 

Beste mundukorik deus ez da: ama gazte bat eta bere lehen urratsak egiten dituen ume potoloa. Urrunetik, ez da ageri neska ala mutikoa den. Maiari berdin zaio funtsean. Amak hotsaz sustatzen du:

-Arren txiki, altxa ipurdi hori!

Maiak liburua pausatu du eta ikusgarria jarraitzeari ekiten dio, fazinaturik: haurrarenak bezain, humanitatearen lehen urratsak errepikatzen dira bere aitzinean. Umea karkailaz ari  da, zango txikiak bermatzen ditu, urrats pare egin eta taloaren pare lurrera erortzen da. Orduan negarrak dira aditzen, amaren hitz kontsolagarriak eta liburuaren hostoak inarrosten dituen haizearen kanta arboletan. 

Pitzi-patza aurreratzen den haurraren eskua hartzen du amak. Libre da bat batean. Urrats pare bat egiten du baratzeko belardian. Eroriko da? Ez da eroriko?

Ama gaztea txaloka ari da, pozik, ihesi doakion umearen atzetik lasterka. Badirudi ez duela sekula harrapatuko. 

Goiz oroz errepikatzen dira munduaren lehen urratsak. 

Ariketak

ESALDI ZUZENA HAUTATU

HUTSUNEAK BETE

Beste kapituluak